Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du atzo Bilboko Santutxu auzoan gertatu zen 89 urteko emakumearen erahilketaren aurrean. Halaber elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei, eta antolatzen diren gaitzezpen ekitaldi edo elkarretaratzeetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.
Udalak emakumeen aurkako bidegabekeria eta eskubide urratze guztiak errotik desagerrarazteko lanean jarraituko du.

Tags:

Udaleko Euskara sailak eta Hike eizan! egitasmoaren lan-taldeak Xabier Eizagirrek ondu duen "Azkoittiko hike poltsikun" liburuxka aurkeztu dute gaur goizean. Eskuliburuan hitanoa zuzen erabiltzeko azalpenak eta oharrak jaso dira, eta baita aditz-taulak ere. Marijose Arregi jarduneko Euskara zinegotzia bidelagun duela, lanketari buruzko zertzeladak eman ditu Eizagirrek. "Orain eskura jarri dugu gida, jendeak poltsikoan, aldean eraman dezan, eta erabili, erabili hike mingainean".

Tags:

Udaleko Prebentzio arloak ikastaroa antolatu du adingabeengan eta gazteengan alkoholaren eta drogen kontsumoak dituen ondorio fisiko, patologiko eta arriskuen inguruko informazioa emateko, eta arrisku horiek murrizteko jarraibideak barneratzeko.
Ikastaroa bereziki hezitzaileei eta gainerako eragileei zuzenduta dago, eta helburua da gazteengana iristea prebentzioaren aldeko mezua zabalduz.

Tags:

Ekainaren 17an, 12:00etan izango da.

PUNTU BAKARRA.- Udal berriaren eraketa.
1) Adin-Mahaiaren eraketa
2) Aldez aurreko egiaztepenak: Kredentzialak eta aitorpena.
3) Korporatiboen Jabetza-hartzea.
4) Alkatearen hautaketa.

Udaleko Euskara sailak babestuta, "Gu ere bertsotan" egitasmoan parte hartu duten ikasleek bertso saioa eskaini zuten atzo Baztartxon, Irati Arretxeren gidaritzapean, eta Iñaki Gurrutxaga eta Eneritz Artetxe bertsolariak bidelagun zituztela. Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktibok eta Florega ikastetxeko gaztetxoek emanaldi aparta eman zuten.

Tags:

Aste honetan hasi dituzte San Juango futbol zelaian eta Txerloiko tenis pistetako hobekuntza lanak. Batean, belar artifiziala berrituko da, eta bestean, hiru pistetako lurzorua konponduko da.
San Juango futbol zelaiak duen belar sintetikoa 2009an jarritakoa da, eta denboraren eta eman zaion erabilera intentsoaren eraginez, hondatuta geratu da, eta berritu beharrean zegoen.

Tags:

Iraurgi Berritzenen zuzendaritzapean, bailarako ikastetxeetako gazteek bertako errealitate sozioekonomikoa hurbiletik ezagutzeko parada dute "Elkarrekin Eraikitzen" proiektua tarteko. Helburua da, bailarako eragileekin elkarlanean, ikasleak etorkizunean lan merkatuak eskatuko dizkieten gaitasunetan trebatzea, hala nola, talde-lana, komunikazioa, sormena, autonomia edota iniziatibarako ahalmena landuz. Proiektuan 300 ikaslek eta 60 eragile inguruk hartu dute parte.

Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka egin dute gaur goizean bailarako bost ikastetxetako ikasleek. Azkoitia BHI-k, Floreaga Ikastetxeak, Urola Ikastolak, Azpeitiko Ikastolak eta Iraurgi Ikastetxeak hartu dute parte, Iraurgi Berritzenek gidaritza eta koordinaziopean garatzen den egitasmoan. 300 ikaslek hartu dute parte.
Proiektuaren helburu nagusia da zientzia eta teknologia alorretako ikasgaietan ikaslea ikasketa prozesuaren protagonista izatea, hainbat gaitasunetan trebatzen joateko. Ikasleek proiektu bidez eta talde-lanean aritzen dira. Arakatzen eta ikertzen ikasten dute, sormena lantzen eta hausnartzen.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra