Euriak, haizeak eta kazkabarrak ez dute lortu azkoitiarren umorea zalpaltzerik. Programan aldaketak egin beharra izan bada ere, festak eta koloreak hartu dute herria asteburuan eta umore ederrean joan dira jaiak. Ostiral arratsaldean, umeen desfilea bertan behera gelditu zen, baina ikastetxeetan eta Elkargunean egin zuten festa, eta iluntzean, berriz, DJ Xabiren doinuekin eta mozorro sariketarekin ederki gozatu zuten gazteek. Larunbatean ere giro ona izan zen nagusi helduen desfilean eta sari potoloak jaso zituzten irabazleek. Hemen duzue egunean zehar igoko ditugun argazkiak ikusteko aukera.

2013ko zaborraren eta uraren tasetan hobari berri bat izango dute azkoitiarrek eta familiako kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera, %90era arteko hobaria ezarriko da. Hobari hori eskatzeko epea luzatzea erabaki du Udalak, eta beraz, otsailean ere eskatu ahalko da, udaletxeko harrera bulegoan.

Hobari berri hori hilean 645,30 eta 1,129,27 euro artean kobratzen duten herritarrek eskatu ahalko dute. Pertsona horiei, familiako kideen arabera, %25 eta %90 arteko hobaria ezarriko zaie.

Informazio gehiago, udaletxeko harrera bulegoan: 943 080 080.

Eguraldi txarra medio, gaur arratsalderako iragarrita zegoen inauterietako egitaraua aldatu egingo da. Batetik, umeen mozorro desfilea ez da egingo eta ikastetxe bakoitzak bere egoitzan egingo du inauterietako festa eta merienda. 17:00etatik 19:00etara Kontzejupean egitekoak ziren tailerrak, berriz, lekuz aldatuko dira: kontzejupean egin beharrean Elkargunean egingo dira. Eganen kontzertua ere bertan behera gelditu da.

 

Gaur arratsalderako eguraldi oso txarra dago iragarrita eta haurren mozorro desfilea egin ala ez erabakitzen ari dira Udala eta ikastetxeak. Kaleko desfilea bertan behera utzi eta jaialdia ikastetxeetan egiten azterzten ari dira. Erabaki bat hartu bezain pronto jakinaraziko da.

Etengabeko formazioan lanean jarraitzen du Azkoitiko KZ guneak eta dagoeneko martxan du otsaileko eskaintza. E-administrazioa, Google Apps, oinarrizko internet, sare sozialak... ikastaro ugari daude aukeran eta guztiak dira doan. Otsaileko eta martxoko eskaintza prest dago jada eta interesatuek eman dezakete izena KZ gunean bertan: Elkargunean, 943 023 610, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Bihar, asteartea, hilak 5, Aniztasun Kontseilua bilduko da. Besteak beste, 2012an egindako ekintzen balorazioa eta 2013ko planak aztertuko dituzte. Bilera 18:30ean izango da, Elkargunean. Bilera irekia izango da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. 

Iragan astearte arratsaldean bi txakur jaso zituen Azkoitiko Udaltzaingoak: bata Collie arrazakoa eta bestea artzai txakurra. Norbaitek bi animalia horiek falta baditu, jar dadila Udaltzaingoarekin harremanetan, bulegora agertuta edo 943 85 71 71 telefonora deituta.

 

Indarkeria matxistaren ondorioz, emakume bat hil zuten atzo Antsoainen (Nafarroan). Erahilketa hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko emakume mahaiak, biharko, (larunbata, hilak 2), 12:00etan, herriko plazan. Azkoitiko Udalak ere bat egiten du salaketa horrekin eta elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditu herritarrak.
Al Ar Az Og Or Lr Ig