Bilboko hilketa eta erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo herriko plazan Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta. Herritar zein ordezkari politikoak batu ziren 'Indarkeria matxistari aurre hartu!' lemapean.

Bilboko hilketak salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko (asteartea) Azkoitiko Emakumeen Mahaiak. 19:00etan izango da kontzentrazioa, herriko plazan. Udalak ere bat egiten du deialdiarekin eta bertaratzera deitzen ditu herritarrak.

Hondakinen lan taldearen laugarren saioa asteazkenean izango da. Oraingoan, Azkoitiko Hondakinen Kudeaketaren inguruko datu ekonomikoak aztertuko dituzte, eta horrekin batera, eskualdean atez ateko sistema ezartzeko bideragarritasun tekniko ekonomikoaz ere arituko dira. Hizlariak honakoak izango dira: Ana Ruiz, Azkoitiko Udaleko kontuhartzailea, eta Garbitania enpresako kide bat. Saioa, 18:30ean izango da, Elkargunean, eta herritar guztiak bertaratzera gonbidatzen ditu Udalak.

Asteartean (ekainak 4)  Zurrumurruen aurkako 3. tailerraegingo da. Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak landuko dira, Rafa Crespo Uberoren eskutik (Xarxa Antirumors, Bartzelonako elkarteko kidea).Bi partetan banatuko da saioa: batetik zurrumurruen birusak nola eragiten digun aztertuko dute, eta gero, zurrumurru horiei erantzuteko ekiteko tresnak landuko dira. Saila 18:00etan izango da, Elkargunean.

 

Iragan maiatzaren 22an artzain txakurkume bat topatu zuen Udaltzaingoak eta jasota dauka. Jabeari Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaio, udaletxera agertuta edo 943 85 71 71 telefonora deituta.

Urola Erdiko enplegu planaren barruan aurkeztutako Ekobailara proiektua ari da, pixkanaka-pixkanaka, garatzen. Horretarako sei lagun kontratatu dira (hiru bailarako bost udalen laguntzaz), Lanbideren bidez, eta dagoeneko ari da bakoitza bere alorra lantzen: turismoa, konposta, nekazarien produktuak merkaturatzea...  Kontratazioak sei hilabetekoak izango dira. Bestalde, enplegu planaren barruan antolatu diren formazio ikastaroak ere martxan daude eta 45 lagun ari dira parte hartzen hiru ikastoretan. Azkenik, AtaBe ekintzailetasun eta autoenplegu proiektua martxan jartzeko aurreneko gestioak ere egin dira.

Enplegu planaren barruan, bailarako egoera sozioekonomikoen datuak ere aztertzen dituzte eta dagoeneko egin dute apirileko txostena. Hemen duzue eskuragai.

Irriz eta pozez bete zen Udal pleno aretoa iragan asteazken arratsaldean. Pirritx eta Porrotxen klubeko 'Irria' aldizkarien harpidetzan zozketako sariak banatu zituen eta Tiritatxo etorri zen sariak banatzera. Muxuz eta besarkadaz, gustura baino gusturako jaso zituzten aldizkaria, posterrak eta pultserak irabazleek. Hemen dituzue ekitaldiko argazkiak.

 

Aurtengo ikasturtea Azkoitiko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 proiektua hasi zenetik 10.a izan da. Hamar urte hauetako ibilbidean gai ugari landu dira: energia, hondakinak eta kontsumoa, ura, biodibertsitatea, elikadura jasangarria, garraioa eta mugikortasuna, kutsadura... eta gai bakoitzetik pixka bat ikasi eta berenganatzen saiatu dira ikasle zein irakasleak. Ostiralean, (maiatzak 31), lan hori herritarrei erakutsiko diete bi ikastetxeek: herriko enparatzan eta goiz osoan zehar, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe DBH Ikastolako neska-mutilak bertan izango dira, egindako lana erakusteko.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig