Enpresen nazioartekotzerako laguntza programa da PROINTER  eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Laguntza horien ingurukoak ezagutarazi eta bailarako enpresekin harremanetan jartzeko jardunaldiak antolatu ditu Iraurgi Lantzenek, datorren ostegunerako (ekainak 20). Bertan, programaren arduradunek laguntzaren nondik norakoak azalduko dituzte, besteak beste, eta laguntza horiek eskatzeko prozedurak azaldu. Joan nahi dutenei aurretik konfirmatzea eskatzen die Iraurgi Lantzenek, honako helbidera idatzita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Jarraian duzue jardunaldiaren egitarau osoa.

 

Fran Municiok eskuratu du Bai euskararari ziurtagiriaren 200 euroko 3. saria, Dean tabernan zabaldutako 2090 txartelarekin. Horrenbestez, Bai euskarari ziurtagirien 200 euroko hiru sariak banatu dira. Saridunek hilabeteko epea dute bai euskarari ziurtagiria duten Azkoitiko 46 establezimenduetan tokatutako 200€ak gastatzeko


Madarixa auzoan mendiko motoak eta quad-ak debekatzea erabaki du Udalak. Auzotarrek eta mendigoizaleek aspaldi eskatu zuten neurri hori hartzea; ibilgailu horiek ganadua aztoratzen dutelako, arriskutsuak direlako eta ingurumena kaltetzen dutelako. Horregatik, eskaera hori kontuan hartu eta auzo horretan debekua ezartzea erabaki du Udalak. Halere, ibilgailu horiek lanerako erabiltzen dituzten auzotarrei baimen berezi bat emango zaie, eta haiek erabili ahal izango dituzte euren eguneroko jardunerako.

Bai Euskarari ziurtagiridun dendetan egindako zozketak badu bigarren irabazlea: Arantza Elortzak zeukan 2186 zenbakidun txartela, eta berak eraman du 200 euroko erosketa txartela, hilabeteko epean herrian bai euskarari ziurtagiria duten 46 establezimenduetan gastatzeko. Orain hirugarren saria falta da agertzeko: zenbaki saridun hori 2090 zenbakia da eta Dean tabernan banatu zen. Aipatutako zenbaki horren jabeak hamabost eguneko epea du dagozkion 200 euroak eskuratzeko, beti ere, txartel sariduna Udaleko euskara zerbitzuan entregatu eta gero. Zorte on!

Ugarte Igarako estali gabeko igerilekuek ostiralean hasiko dute denboraldia (ekainak 14), eta irailaren 15era bitartean egunero zabalduko dituzte igerilekuak, 10:30eatik 20:00etara bitartean. Hemen dituzue bai kanpoko igerilekuko bai Elkarguneko udako ekintzak eta tarifak.

Larunbatean (hilak 15) izango Santa Maria La Real Azkoitiko parrokiaren bisita gidatua egiteko azken eguna. Bertaratzen direnek, Juan Bautista Mendizabal herriko kronistaren eskutik jasoko dituzte eraikinaren zein barruko ondarearen inguruko azalpen eta kontakizunak. Bisita 17:00etan hasiko da, parrokian bertan, eta joan nahi dutenek aurrez egin behar dute erreserba, ostiraleko 13:00ak baino lehen, honako tokietan:
• 943 151878 (turismo bulegoa)
• 943 851100 (Iraurgi Lantzen)
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
• www.ignaziotarlurraldea.com

Bisita bi euro kostatze da.

 

Iraurgi Lantzenek, enpresa egitasmo berriak bultzatzeko zerbitzuaren balantzea egin du, urtearen lehen seihilabetekoaren barne. 2012an zehar, 47 ekintzaile potentzialen kontsultak jaso dira, eta hauen ondorioz, hainbat bideragarritasun plan eman dira aurrera, eta hauetatik 7 baino ez dira bukaeraraino iritsi. Orokorrean, kontsulta kopurua mantendu egin da, baina abian jarri diren proiektuek izugarrizko jaitsiera jasan dute. Kontuan izan urtean batez beste 15-20 proiektu ipintzen zirela martxan.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig