Gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarren ahalegina eskertzeko ekitaldia egin du gaur Udalak pleno aretoan. Bertan, gidabaimena euskaraz atera duten azkoitiarrei diploma bana eman die Xabier Gantzarain Euskara zinegotziak, eta Etxaniz autoeskolakoek euskararen alde egiten duten lana ere eskartu du. Izan ere, autoeskola horrek 2009az geroztik eskaintzen du gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera, eta ordutik ehundik gora izan dira hala egin duten azkoitiarrak. 2013an 64 izan ziren. Ekitaldian diploma jaso dutenen artean, hiru afari zozketatu dira, gainera, eta hauek izan dira irabazleak: Xabier Martin, Eneritz Elizabal eta Haizea Ribera. Hemen dituzue ekitaldiko argazkia

Iragan abenduaren 23ko Udalbatzan 2014ko aurrekontuak onartu zituen Udalak, honako zenbakiekin:

- Udala: 13.211.000€
- Zubiaurre elkargune institutua: 696.910,62€
- San Jose Egoitza: 2.756.000€
- Azkoitia Lantzen: 1.148.057€
- Guztira, kontsolidatua: 17.127.857€

Aurrekontu hauek egiterakoan, honako irizpidea jarraitu du Udalak: Azkoitia txukun, solidario eta bizi baten aldeko apustua egitea. Hala, herria txukun mantentzeko garbiketa, lijaketa, pintaketa eta bestelako lanak egiteko baliabide propioak indartuko ditu aurten eta irisgarritasuna hobetzeko autobus urbanoa jarri, besteak beste., Gizarte zerbitzuetako partidak ere indartu ditu eta Gobernuz Kanpokoentzako laguntzak sendotu ere bai. Bestalde, sozio ekonomia alorra indartzeko partida %40 igo du, eta parte-hartzerako baliabideak ere sendotu dira. Danon Herrixen partaidetza prozesuan herritarrek lehenetsitako sei proiektu egingo dira.

 

Urte berria ikasiz hasi nahi duena, KZ gunean badu eskaintza: gune horrek 6 ikastaro emango ditu gaurtik aurrera, doan. E-administrazioa, Google Apps, oinarrizko internet, irudia eta soinua, sare sozialak eta software libreari buruzko ikastaroak izango dira. Hemen duzue ikastaroen eta ordutegien inguruko informazio osoa.

Azkoitiko basoen kudeaketa eredu berri  at sustatzeko asmoz, hitzaldi berezia antolatu du Udaleko Ingurumen sailak urtarrilaren 2rako. Honako gaia jorratuko da hitzaldi horretan: shiitakegintza, gaztaina, haritza eta artearen laborantza produktiboa eta onddo eta miskaloen ekoizpena. Arlo horretan Azkoitian dagoen eredu bat ere ezagutuko dute hitzaldi horretan. Esan bezala, urtarrilaren 2an izango da hitzaldia, Elkargunean, 18:30ean.

 

2013ko onenak aukeratzeko ekitaldia egin zen iragan ostiralean udaletxeko pleno aretoan. Bertan, Bizenta Mogel ipuin lehiaketako sariak eman ziren aurrena, eta honakoak izan ziren irabazlean: Iraitz Legarra, Itziar Aramendi eta Goiuri Epelde. Ondoren, Gabonetako eskaparate lehiaketako irabazleak izendatu ziren: Aizterri eta Maina dendak eta Ainhoa gizonezkoen ile apaindegiak egindako lana saritu zen. Eta azkenik, urteko kirolari onena aukeratu zuten bertaratutakoek: herriko kirol elkarte bakoitzetik kirolari hoberenei diploma eta oroigarri bana eman zitzaien aurrena eta ondoren, bertaratutako guztiek bozkatu zuten onena aukeratzeko: Imanol Aleson mendi korrikalariak lortu zuen boto gehien, eta ondorioz, bera da 2013ko Azkoitiko Kirolari onena. Hemen dituzue ekitaldiko argazkiak

Gabonak direla eta, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez dela zabor bilketa zerbitzurik egongo.

Egun hauetan, Azkoitiko herria txukun egon dadin, honako eskaera luzatzen dizuegu:

- Abenduaren 24an eta 31an, zabor poltsarik ez ateratzea.
- Zabor poltsa, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera ateratzea.

Neurri hauek hartuz gero, denen artean herria txukun egotea lortuko dugu.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, mural bat margotu zuten herritarrek Udane Juaristi artistarekin batera. Mural hori egokitu eta Herriko Plazan jarri du orain Udalak. Azkoitian urteko 365 egunetan euskaraz!

Al Ar Az Og Or Lr Ig