Leporaino betetako udalbatzar aretoan egin da gaur goizean Udala eratzeko osoko bilkura. EAJko Javier Zubizarretak aldeko bederatzi boto jaso ditu eta, honenbestez, Azkoitiko alkate izendatu dute.

Gaur arte alkate izan den Urrategi Alberdiren (EH Bildu) hitzekin hasi da ekitaldia. "Herria denon artean eraikitzeko lanean bidelagun" izango direla adierazi du, eta eskertuta agertu da "lau urte hauetan denon artean emandako urratsengatik".

Adin-mahaia osatu da ondoren, eta kargua hartzeko prozedurari ekin diote. Udal idazkariak legeak agindutako kargu-hartze formula irakurri du eta, ondoren, zinegotziek kargua hartu dute, banan bana. Bozketa garaian, idatziz egitea adostu dute eta hauxe izan da emaitza: 9 boto Javier Zubizarretaren alde, 6 boto Urrategi Alberdiren alde, eta bi boto zuri. 

Honenbestez, EAJrentzat izan da alkatetza. Alkate berriak, Javier Zubizarretak, txalo artean jaso du aginte makila, Urrategi Alberdiren eskutik. Jarraian, hitz batzuk egin ditu euskaraz eta gazteleraz. "Alderdikeriak alde batera utzi, eta otzan eta errespetuarekin pertsona guztien alde" lan egingo duela agindu du alkate berriak. "Talde ona" duela esan du jeltzaleak, eta bere erronka lau urte pasa ondoren herritarrek beraiengan jarri zuten konfidantza berrestea dela adierazi du. Interes pertsonalen gainetik, interes orokorren alde lan egingo duela agindu du Zubizarretak.

 

Bihar osatuko da Azkoitiko Udal Gobernu berria, 2015-2019 agintaldian gobernatuko duena. Javier Zubizarretak hartuko du alkate kargua gehiengo osoarekin, Urrategi Alberdi egungo alkatearen eskutik. Guztira, hamazazpi zinegotzik osatuko dute Azkoitiko udala; EAJk bederatzi ordezkari izango ditu, EH Bilduk sei eta Azkoitia Baik eta PSEk bana. Kargu hartze plenoa 11:00etan izango da, Udaletxean.

Bailarako herritarrek aukeratu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetako proiektuak. Bi milioi euro zertan inbertitu aukeratu dute Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Beizama eta Errezilkoeka, asteazkenean egindako batzarrean. 38 proposamen zituzten esku artean, eta horietatik 10 lehenetsi zituzten herritarrek. Orain, aldundiari dagokio proposamenen bideragarritasuna aztertzea.

Urola Erdiko bizilagunek landa eremuak indartzearen aldeko apustua egin zuten, boto gehienak herri eta auzoetako baserri bideak berritzeko proposamenak jaso baitzituen. Zonaldeko baserriek ur gabeziekin dituzten arazoak konpontzea ere hautatu zuten herritarrek.

Elkarguneko bazkide direnentzat estali gabeko igerilekurako sarrera doakoa da, bazkide ez direnek udako edo hileko bonoa egiteko aukera izango dute, eta Elkargunerako erbailtzeko aukera izango dute. Hala ere, uztailean hiru hilabeterako bazkide berri egiten denak, ezin izango du kanpoko igerilekua erabili. Erabilpen hau edukitzeko, nahitaez, sei hilabeteko bazkidetza ordaindu beharko du.

Lotura honetan duzue tarifen dokumentua.

Maiatzaren 29an Munoandi herri harresitua ikustera joan ziren Mintzalaguneko kideak. Antxoka Martinez arkeologoa izan zuten gidari bisita hartan eta Burdin Aroko herrixka honen ezaugarriak ezagutu eta ulertzeko beharrezko azalpen guztiak eman zizkieten. Mintzalaguneko kideen esanetan, Martinezek emandako azalpenak "interesgarriak" izan ziren gure arbasoen bizimodua ezagutzeko: "Zergatik aukeratzen zituzten leku hauek herrixkak egiteko, harresiak zer funtzio zuen, bertan aurkitutako hainbat objekturen zergatiak..., benetan interesagarria izan da azaldutakoa". Munoandirako joan etorria oinez egin zuten, eta bide horretan berriketarako aukera 'paregabea' izan dutela adierazi dute Mintzalagunekoek.  Antxokari Martinezi eskerrak eman nahi izan dizkie  "aldez aurretiko jarrerarengatik eta euskaraz hain azalpen bikainak emateagatik".

IPAKA Izarraizpeko Aniztasunaren jaia eta Garapenean Bidelagun aste solidarioa antolatzeko bilera bana egingo dira gaur arratsaldean Elkargunean. IPAKA antolatzeko bilera 17:00etan izango da, eta Garapenean Bidelagun antolatzekoa, 19:00etan. Aniztasunararen eta elkartasunaren alde lan egin nahi duten herritar oro gonbidatzen ditu Udalak bilera horietara. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig