Iraurgi Berritzenen Enpresa Gunearen proposamenetan oinarrituta, 2024ko Ikasiz programaren barruan eskualdeko industria enpresei zuzenduta hainbat informazio jardunaldi antolatu ditu agentziak datozen hilabeteetarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, zuzenbideko gaiak jorratzeko.

Azkoitia Lagunkoiak, Aizkibel Liburutegiarekin lankidetzan, zerbitzu berri bat jarri du martxan, etxez etxeko liburu mailegu zerbitzua, hain zuzen. Pertsona nagusiei, edota mugikortasun edo osasun arazoengatik etxetik mugitu ezin diren pertsonei zuzenduta dago zerbitzua.
"Azkoitia Lagunkoia taldean ikusten dugu – azaldu dute – zerbitzua beharrezkoa dela joan-etorrietarako zailtasunak dituzten edota etxetik atera ezin diren pertsonentzat. Irakurketarena konpainia ona da, eta pertsona horiei guztiei aukera eman nahi diegu irakurriz entretenitzeko eta etxetik irten ezina eramangarriagoa egiteko”.

Urola eta Deba bailaretako udalak pozik agertu dira, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru departamentuak Bizkaiko unibertsitateetatik joan-etorria egiteko garraio zerbitzua sustatu duelako.

Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia eta Mendaroko Udalak pozik agertu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak Bizkaiako unibertsitateetatik joan-etorria egiteko garraio sustatu, eta diruz lagundu duelako, benetako behar bati erantzunez. Dirulaguntza tarteko, Bizkaiko campusetara joaten diren ikasleek eta langileek askoz gutxiago ordaindu beharko dute garraioa, eta erakundeen arteko lankidetzari esker lortu da bideratzea.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak eta Txalkor Txistulari Taldeak antolatuta, Dantzarien II. Udaberri Kalejira egingo da datorren igandean, maiatzaren 12an. Herriko dantzariek eta musikariek hartuko dute parte egitasmoan, kaleak alaituz.
Goizeko 11:30ean emango die hasiera kalejirari Julio Urkixo etorbidean, bertan elkartuko baitira protagonistak. Handik Balda plazara abiatuko dira eta 12:00etan, dantza saioa eskainiko dute bertan.

Tags:

Saioa maiatzaren 29an izango da, 19:30ean, Kursaal Auditorioan

Kursaal Eskura egitasmoak, aldian aldian doako autobus zerbitzua eskaintzen du herritarrentzat, Kursaaleko emanaldietara joan-etorria egiteko. Oraingoan Les Ballets de Monte-Carloren “Errauskine” ikuskizunaz gozatzeko proposamena egin du. Jean-Christophe Maillot koreografoak zuzenduko du saioa, Serguei Prokofiev konpositorearen musikarekin. Funtzioa maiatzaren 29an, 19:30ean izango da Kursaal Auditorioan.

Tags: ,

Ekimenak izaera komunitarioa izatea nahi da, eta, beraz, helburua ez da soilik haur edo nerabeek mugikorra erabiltzea saihestea. Adinekoentzat ere baliabide erabilgarria da.

Jaso Burue mugimenduak, Herrixen Merkatarien Elkarteak, Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak bat egin dute "Gurea erabil dezakezu" ekimena martxan jartzeko.
Kontua da saltokiek, tabernek edo jatetxeek beren telefonoa haurren, gazteen edo adinekoen eskura jartzea, senitartekoren batekin harremanetan jarri behar izatea suertatuz gero.

 Herritarren parte-hartzeari bide emateko xedez, Udalak 100.000 euro zertara bideratu erabakitzeko, proposamenak aurkezteko prozesua abiatu zuen. Behin proposamenak jasota eta lehenetsita orain arteko lansaio irekietan, lehenetsi diren proiektu edo ideia horiek aurkeztuko dira jendaurrean, maiatzaren 7an, 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Tags:

Verdini Dantza Taldeak “Gure arrastoa, gure oihua” dantza ikuskizuna aukreztuko du maiatzaren 5ean, datorren igandean. Hitzordua 18:00etan izango da Baztartxo Antzokian. Sarrerak eskuragarri daude www.entradium.com atarian
Ikuskizunaren estreinaldiak konpainiaren 30. urteurrenarekin bat egin du. Duela hiru hamarkada hasi zuten ibilbidea “dantzaren eta inklusioaren munduan aztarna ezabaezina uzteko asmoz”. Isabel Verdiniren zuzendaritzapean, “inspiratu, konektatu eta hunkitzeko” nahi dute jarraitu.

Tags: ,

Al Ar Az Og Or Lr Ig