Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako akordioa oinarri hartuta, Eguneko Zentroa Burdinoleta kalera jaitsiko du, Javier Zubizarreta alkateak jakinarazi duenez. Esleipen-prozesua amaituta, Udalak kale horretako bi lokal bereganatuko ditu 454.874,09 eurotan (BEZ barne) zerbitzua lekualdatzeko. Foru Aldundiak %65ean finantzatuko du lokalaren erosketa eta gunea egokitzeaz osotasunean arduratuko da, bi erakundeen artean lortutako hitzarmena tarteko.

Udalak Tanttaka Teatrok ekoiztu duen "Sexberdinak" antzezlana ekarriko du Azkoitira martxoaren 31n, URDINDUZ 2023 egitasmoaren alde.
Gautenak eta Marea Urdinak bat egin dute URDINDUZ 2023 garatzeko, eta Udalak proiektua lagundu asmoz, "Sexberdinak" antzezlanaren sarreretatik lortzen den dirua URDINDUZ 2023 egitasmoarentzat izatea erabaki du. Helburua da aniztasun funtzionalari bisibilitatea ematea, "guztiok ezberdinak garelako, eta aldi berean, berdinak".

"Hobe ixilik!" antzezlana aurkeztuko du Txalok larunbatean, otsailaren 4an, 19:00etan, Baztartxo Antzokian. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, oholtza gainean izango dira Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktore ezagunak.

Sarrerak aurrez eskuragarri daude www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez.

41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren lehenengo saria Maite López Las Heras azkoitiarrak jasoko du "Haize Hego" lanarengatik.
Gaur egun, Elgoibarko bizilaguna den Maite López Las Heras idazlea, poeta eta itzultzailea da. Plazaratu dituen azken lanen artean daude "Amatu" saiakera librua eta "Poetandreak literatura greko-latindarrean" poesia-lana.
Bigarren saria ere Azkoitian geratuko da. Juan Ramon Alberdi Ibarmiak eskuratu du "Zuhaitz Eroriaren Adaxka" ipuinarengatik, eta hirugarren saria, Gotzon Plaza Jaio bilbotarrak etxeratuko du "Aingerutxo Beltzak" izenburupean aurkeztutako lanari esker.

Eman daiteke jada izena Inauterietako Mozorro eta Tabernen Dekorazio lehiaketetan. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman beharko dute izena otsailaren 17a baino lehen. (Ordutegia, astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:30era).
Bi lehiaketak otsailaren 18an izango dira. Egun horretan Mozorro Lehiaketako partaideak eliza ataritik pasatu beharko dute 19:30etatik 20:30era bitartean epaimahaikideek erabakia har dezaten. Hileta tokatuko balitz, epaimahaiko kideak Plazaberrin egongo dira, erdi parean eta handik igaro beharko dute lehiakideek.

Aizkibel Liburutegiak Idazketa Tailerrak antolatu ditu umeentzat. "Asmatu dezagun ipuin bat" goiburupean, Miruren eskutik, saioak ostiralean, otsailaren 3an izango dira. Tailerrak euskaraz eskainiko dira eta bi txanda egingo dira. Lehenengo saioa 17:30etik 18:30era izango da, eta bigarrena, 18:45etik 19:45era.

Diego Garciaren omenezko 30. AzkotiAzpeitia nazio arteko maratoi erdiaren irudia aurkeztu dute gaur Donostian, Foru Aldundiko Jauregian. Bertan izan da, Kultura eta Kiroletako diputatu Maria Jose Telleriarekin eta gainerako babesleekin batera, Kirol zinegotzi Angel Martin babesa emateko antolatzaileei, boluntarioei eta partaide guztiei. Aurten, kirola eta festa uztartzen dituen hitzordua martxoaren 25ean izango da.

"Lore-arbolak duena, lurperatuta daukanetik bizi da. Garena, oinordean hartu duguna, eta eraiki ahal izan duguna gara, historiaren eragileak garelako". María Rosa Ayerbe Euskal Herriko Erdi Aroko Dokumentu Iturriak bildumaren zuzendariaren hitzak dira. Bildumaren zati dira Azkoitiko udal artxiboko iturrien azken bi liburukiak, eta atzo aurkeztu ziren Elkargunean, jende ugariren aurrean.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra