1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Azkoitiko bandera ofizialaren hasierako onespena.
3.- San Jose Egoitzaren ondasun higiezinaren desafektazioaren hasierako onespena.

Aizkibel Udal Liburutegiak Zientzia Tailerrak antolatu ditu azaroaren 2tik 5era bitartean, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Lau tailer antolatu dira guztira haurrek eskolaz kanpo ere euren ezagutzak areagotzeko eta ikasiz dibertitzeko parada izan dezaten. Aurrez izena eman behar da Liburutegira bertara joanda edo 943 85 08 98 telefonora deituta. Horretarako epea urriaren 29an amaituko da. Tailerrak doan dira.

Herritarrek 757 galdetegi erantzun dituzte. Haietatik bi heren emakumezkoak dira eta hamarretik bederatzi galdetegi, euskaraz erantzun dira.

Herrilab+700 hausnarketa prozesu partekatua aurrera doa. Lehenengo fasean jasotako iritzi eta ekarpenen itzulketa egingo da bigarren fasean, eta horretarako bilerak egingo dira aste honetan eta hurrengoan. Lan saioak esparruzka banatuko dira lehenengo bileretan egin zen bezala. Edonola ere bilera guztiak dira irekiak eta nahi duen orok har dezake parte.

Floreagan eraikitzen ari diren babestutako etxebizitzetan egin beharreko lanak tarteko, bihar goizean, urriak 26, 9.30etik 12:30era errepidea itxita egongo da Correosen egoitzaren eta Oteiza Frontoien arteko tartean.

Floreaga auzoko sarrerak eta irteerak Klara Donea kaletik egin beharko dira

Udaleko Euskara sailak gogorarazi nahi du enpresetan euskararen erabilera handitzeko laguntza ekonomikoak eta teknikoak eskatzeko epea urriaren 29ean amaituko dela. Egun berean itxiko da, halaber, establezimenduetan euskararen presentzia areagotzeko bideratzen diren dirulaguntzak eskatzeko epea.

Tags:

Piztu Herrixe! lelopean, gaur jarri dira salgai Erosketa Bonuak. Gaur Kontzejupean eskuratu ahal izango dira 13:00era arte, eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara. Bonuak agortu bitartean online erosteko aukera duzue: www.azkoitia.eus eta www.dendago.com/azkoitia atarietan. Erosleak 30€-ren truke 60€ izango ditu eroketetarako, 10 euroko 6 txartel jasoko baititu sektore ezberdinetan trukatzeko. 

Elkarguneak erreserba sistema mantenduko du haur zein helduen igerileku estalietarako eta gainerako instalazioetarako, gimnasiorako ezik. Pandemia garaian sartu zen indarrean neurria baina eraginkorra dela eta erabiltzaileek nahiago dutela ikusi da. Igerilekuen kasuan, gehiengoak nahiago du ordua hartu eta tokia ziurtatzea.

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean burutzen ari diren hobekuntza lanak direla eta, bihar, urriak 22, bidea ixtea aurreikusten da 11:30 inguruan. Pare bat orduz moztuta egongo da ibilgailuentzat, 27 K.P.ko leherketengatik.
Ordezko ibilbideak ondorengoak dira: GI-3750 errepidea,, Elosun barrena; GI-2634 errepidea Azkaraten barrena, eta GI-2635 errepidea Mandubian barrena.

Tags:
Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra