Abian da Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Kultur Elkarteak elkarlanean antolatzen duten Bizenta Mogeil Ipuin Lehiaketaren beste edizio bat. Aurtengoa, 42.ena izango da, eta sustatzaileek lehiaketaren oinarriak argitaratu dituzte.
Hogeitaka ipuin
Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketak iraun badu, idazleei eta irakurleei esker izan da. Hogeitaka ipuin aurkeztu izan ohi dira urtero, eta aurten ere sustatzaileek idazleak parte hartzera animatu nahi dituzte, ipuinik gabe ez baitago lehiaketarik.
Egiasmoak Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakumea oroitzea du xede, euskara eta berdintasuna aldarrikatzearekin batera.
Bizitza osoa organoari eskaini dion Esteban Elizondo organistak gaur goizean bere liburu berria aurkeztu du, "La música escrita para órgano en España entre 1880 y 1980" izenburupean. Katedradun donostiarrak Azkoitian aurkeztu nahi izan du argitalpena, gure Cavaillé Coll organoaren 125. urteurrena gogoratuz, eta bertako organo-ondarea nabarmenduz. Parrokian izan da aurkezpena eta Ana Azkoitia alkatea bertan izan da.
Hizkuntza Eskola Ofizialak zabalik du 2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea, eta beraz, Azkoitiko gela desplazatuetan ingelesa edo frantsesa ikasi nahi dutenek eskabidea egin beharko dute egun hauetan. Eskaera egiteko lehen fasea irailaren 18an, 13:00ean, amaituko da. Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda irailaren 20an argitaratuko da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du 15:00etatik 22:00etara bitartean iragarrita dauden eurite eta ekaintzengatik. Euskalmet web-gunearen bidez http://www.euskalmet.euskadi.eus eta Twitter bidez (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak) iragarpenak jarraitzea gomendatzen du, ondorengo prebentzio neurriekin batera:
Ikasturte hasierarekin batera, Udaleko Berdintasun arloak Emakumeok Ahalduntzeko Ikastaroak antolatu ditu beste behin, ikastaro labekada berria eskainiz. Guztira sei ikastaro izango dira eta irailetik abendura bitartean emango dira. Izena emateko epea zabalik dago jada eta irailaren 26an itxiko da.
Ikastaroak emakumeen topaguneak dira, ahalduntzeko guneak, eta horien helburu nagusia elkarrizketari eta hazkunde pertsonalari denbora eskaintzea da, eremu jakin batean trebatzetik edo ezagutza eskuratzetik haratago.
AEK-k martxan jarri du 2023-2024ko ikasturterako matrikulazio kanpaina.«Herritarrei gogorarazi nahi diegu AEKn bidelaguna aurkituko dutela euskara ikasteko». Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lelopean, herritarrak gonbidatu dituzte «euskara ikastera, euskara maila hobetzera eta euskara erabiltzen jarraitzera».
Euskara ikasteko aukera ugari eskainiko dituzte; besteak beste, aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza eta Online ikastaroak: «Horien bidez, herritarra dagoen txokoraino heltzen gara». Aukera guztietan, irakasleak «bidelagun» izango direla nabarmendu dute: «Irakasleok zuen ondoan gaude; daukagun onena eskainiko dizuegu zuek euskaraz ikasteko».
Gaur, irailaren 7a, Duchenne-ren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna dugu. Azkoitian bada gaixotasuna duen haur bat, eta haren senideek eta Marea Urdinak elkarretaratzea deitu dute gaur 19:00etarako.
Udalak bere babesa adierazteko, udaletxeko balkoiak gorritu ditu puxikekin.
Gaur, GORRIZ.
Women Mediterranean Stages emakume txirrindularien campusa egingo da asteburuan Azkoitian. Bizikleta gainean duten abilezia eta ahalmena hobetu nahi duten emakumeentzat bereziki diseinatutako entrenamendu saioak eskaintzen ditu campusak, eta aldi berean, helmuga berriak ezagutzeko eta gozatzeko aukera ematen die, gehien gustatzen zaien moduan: pedalei eraginez. Halaber, jarduera aproposa da ibilbide berriak ezagutzeko. Udalak lagundutako ekimena da emakumeetan kirola sustatzeko xedez, profesionalak ez diren emakume kirolariak ahalduntzen lagunduz, eta toki ezberdinetako emakume txirrindulariak elkar ezagutzeko sareak eta espazioak sortuz.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||