Mundu errealaren eta birtualaren arteko hautua egin beharko du protagonistak

Borobil Teatroak gaztetxoentzat ekoiztutako “Narzis@” antzezlana estreinatuko du larunbatean, azaroaren 6an, Baztartxo Antzokian. Emanaldia 18:00etan izango da eta sarrerak dagoeneko salgai daude www.entradium.com atarian. Sarrera lau euro kostako da eta egunean bertan Baztartxoko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak.

Azaroaren 20an izango da San Andresetako danborrada eta bihar ekingo diete taldeek entseguei. Hilaren 20ra bitartean, entseguak astelehenetan eta asteazkenetan egingo dira 20:00etatik 21:00etara eta larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara. Gurea pilotalekuan izango dira.
Danbor-joleek maskara eta gerrikoa eraman beharko dituzte entseguetara.

Tags:

Gerritik behera lesioren bat dutenek ere erabil dezakete, esaterako, gurpil-aulkia erabiltzen dutenek.

Elkarguneko gimnasioan Kranking-a bezala ezagutzen den aktibitatea praktikatzeko aparatu berria ipini dute. Kranking-arekin gorputzaren goiko partea lantzen da, eta beraz, gerritik behera lesioren bat dutenentzat ere aproposa da, esaterako, gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzat. Horixe da Mikel Etxaniz herritarraren kasua eta atzo estreinatu zuen aparatua.

Astebururako eguraldi txarra iragarrita dagoenez, 3x3 Futbol Festa Oteiza Frontoietan izango da eta ez Herriko plazan, aurreko aldietan bezala. Antolakuntzak eman du erabakiaren berri, denentzat hoberena izango delakoan. Gutxienez, haurrak estalpea izango dute jokatzeko.
Halaber, bertan aparkatu ahal izateko frontoi irekia zabalik egongo da.

Tags:

Atzoko Udal Osoaren Ohiko Bilkurak Azkoitiko Bandera Ofiziala izango denaren hasierako onarpena aho batez eman zuen. Udalak 1989ko martxoan onartu zuen ezkutu edo armarria baina oraidnik bandera ofizialik onartu gabe jarraitzen du, ez zirelako jatorrizko banderaren ezaugarriak ezagutzen. Horregatik, bandera gisa erabili izan dena da zapi zuri bat gainean brodatutako ezkutua duela.

Tags: ,

“Piztu Herrixe” lelopean, Udalak, Herrixen elkartearekin lankidetzan, martxan jarritako erosketa bonu kanpainak aurrera jarraitzen du. Aurreko astean jarri ziren salgai eta geratzen diren bonuak eskuragarri daude oraindik. Agortu bitartean, bonuak erosi daitezke udaletxeko Kultura sailean eta Interneten.
Udaletxeko Kultura sailean bonuak eros daitezke astelehenetik ostiralera bitartean, 8:00etatik 14:00etara. Interneten, www.azkoitia.eus edota www.dendago.com atarien bidez eskura daitezke.

Azaroaren 14an izango da 56. Behobiako lasterketa eta hara joateko Udalak autobusa jarriko du. Autobusa joateko bakarrik izango da eta norberak moldatu beharko du gero bueltatzeko.
Autobusean joan nahi duenak Elkargunean eman beharko du izena eta bost euro ordaindu. Autobusa goizeko 7.30ean aterako da Udal Liburutegi aurretik.

Tags:

Floreaga auzoko lehenengo igogailua martxan da gaurtik. Javier Zubizarreta alkatea buru dela, igogailua estreinatzen lehenak auzoko irisgarritasuna hobetzeko aldarrikapenaren alde lan egin duten bizilagunen ordezkariak izan dira. Pozik agertu dira denak lehen urratsa eman delako, eta Udalak hurrengo faseei jarraipena emateko konpromisoa duelako.
Javier Zubizarreta alkateak horrela esan du: “Emandako hitza bete dugu. 2018ko azaroan aurkeztu genien bizilagunei Floreagan irisgarritasuna hobetzeko egindako alternatiben azterlana. Ordutik bidea egiten joan gara. Ukaezina da administrazioa motela dela, baina beti esan izan dut, borondatea dagoenean eta proiektuek bideragarritasuna dutenean, lana eginda gauzak aurrera ateratzen direla”.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra