Ekaineko ostegun guztietan egongo da zabalik 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etar, Berdura plazako bulegoan.

Gerra Zibileko eta diktadura frankistako memoria historikoa berreskuratu eta orduko giza eskubide urraketak ezagutzera eman nahian, Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eskutik, Oroimenaren Bulegoa zabaldu du Azoka plazako bulegoan. Helburua da herritarren testigantzak jasotzea.
Oroimenaren Bulegoan, herritarrek 1936 eta 1959 bitartean errepresioa eta giza eskubideen urraketak jasan zituzten senide edo pertsonen inguruko informazioa eskatu ahalko dute, eta baita, informazioa eta lekukotzak eman ere. Bulegoa herritar guztientzat egongo da zabalik ekaineko ostegunetan, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Azken bi urteetan ez dugu Balda plazan San Juan surik ikusi, baina aurtengoak ez du ihes egingo. Ekainaren 23an, bi elkartek izango dute sua pizteko ohorea urte luzeetako ibilbideengatik, batak kirolari lotua, eta besteak, euskararen sustapenari. Azkoitri Triatloi Klubak etra Maxixatzen Euskara Elkarteak piztuko dute sua.
Udalak aitortza egin nahi izan die bi elkarteei herriari egindako ekarpenarengatik. Triatloi taldeak hiru hamarkadako bidea egin du, 30 urte, alegia. Maxixatzen Euskara Elkarteak, berriz, 25 urte bete zituen iaz, baina orduko egoera ikusita, aurten ari da urteurrena ospatzen. Ondo merezitako omenaldia da.

Txerloiko tenis pistetako baten estaltze lanak martxo hasieran hasi ziren eta hiru hilabetez obrak iraun ostean, gaurtik aurrera Txerloia Tenis Klubak erabilgarri ditu instalazio berriak.
Javier Zubizarreta alkatea aurreko astean izan zen Txerloian obrak gainbegiratzeko eta lanen balorazioa egiteko klubeko arduradunekin batera, Karmen Zendoia presidentearekin eta Ainhoa Peña tenis eskolako zuzendariarekin, hain zuzen. Obrak hasi eta bukatu bitartean, udaleko arduradunak klubarekin etengabeko hartu-emana izan dute, une oro benetan dituzten beharrei erantzun ahal izateko esku-hartzearekin. "Behar beharrezkoa zuen tenis klubak horrelako pista bat, eta orain, esan ohi den moduan, osasunarekin urratu eta gozatu dezatela", azaldu du alkateak.

Ostiral honetan, ekainaren 10ean, zabalduko dira Ugarteigarango igerileku irekietako ateak, eta bainu denboraldia irailaren 11ra arte luzatuko da. Azken bi urteetako murrizketak atzean utzita, pandemia aurreko egoerara bueltatuko da igerilekuen funtzionamendua.
Igerileku irekiak zabalik egongo dira astelehenetik igandera, eta ordutegi jarraia izango dute: goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:00etara.
Urtero egin ohi dira hobekuntzak herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko. Aurten, esaterako, mahai guztiak berritu dira.
Aurreko urteetan bezala, segurtasunaz Gurutze Gorriko sorosleak arduratuko dira.

Tags:

Giro polita ekarri du aurtengo Herri Jaiak, bi urteko etenaldia eta gero. Plazara hurbildu direnek txahal erreaz eta sagardo dastaketaz gozatzeko parada izan dute, baserriko produktuak, kalitatezkoak eta bertakoak, eskuratzearekin batera. Ekimenak festa giroa sortu du, argazkietan ikus daitekeen moduan. Gainera, Herri Jaiari Ikaskirol Krosa gehitu zaio,  eta kaleak gainezka egon dira goiz partean. 

2024ean, Azkoitiko herriak 700. urteurrena betetzen duela-eta, Udalak guztion artean hausnarketa egiteko une aproposa zela iritzita, Herrilab+700 parte-hartze egitasmoa abiatu zuen. Proiektua tarteko, iaz Herri Diagnostikoa egin zen hainbat eragile, elkarte eta herritarren partaidetzari esker. Orduan partaideek agerian utzi zuten diagnostikoari bide ematearen beharra eta eskatu zuten ez zedila kaxoian sartuta geratu. Udalak jarraipena emateko borondate osoa du eta jarri du martxan jada aurtengo parte-hartze prozesua. Urte amaiera bitartean, Herri Diagnostikoa eta beste hainbat lanketa abiapuntutzat hartuta, Herri Plana landuko da. Udaleko alderdi guztiek babestutako egitasmoa da, eta lehen herri batzarra datorren asteartean, ekainaren 7an, izango da, 18:00etan Elkargunean (Oteiza aretoan). Udal ordezkariek batzarrean parte hartzera gonbidatzen dituzte arlo guztietako elkarte, eragile eta interesa duten herritarrak.

Tags:

Ekainaren 7an, 8an eta 9an, gaueko hamaiketatik goizeko bostetara moztuta egongo da GI-631 errepidea.

Datorren astean, ekainaren 7an, 8an eta 9an, astearte, asteazken eta ostegun gauean, alegia, GI-631, Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxita egongo da. Bidea 23:00etatik 05:00etara moztuko da hiru gau horietan.
Obrak dirauten bitartean, normalki ibilgailuak txandakako zirkulazioa dute, baina drainatze hodiak jarri ahal izateko, ezinbestekoa da bi erraiak ixtea.
Gomendatzen diren ordezko ibildibideak ondorengoak dira: GI-3750 Elosutik, GI-2634 Azkaratetik edo GI-2635 Mandubitik.

Udalak Gerra Zibileko eta diktadura frankistako memoria historikoa berreskuratzeko lanketa egingo du, aldi hartan urratutako giza eskubideak ezagutzera emateko asmoz. Lanketa Aranzadi Zientzia Elkarteak garatuko du eta gaur eman dituzte xehetasunak Ondare eta Turismo zinegotzi Juan Bautista Mendizabalek eta Aranzadiko historialaria den Javier Bucesek.

Mendizabalek azaldu du memoria historikoaren inguruko lanketak balio behar duela, ez gorrotorako, baizik eta gertatutakoa barneratzeko eta sekula gehiago horrelakorik ez gertatzeko, eta herritarrei parte hartzeko eskatu die. "Helburua da ahalik eta testigantza gehien jasotzea. Gerra bizitakoak, asko eta asko, hilda daude, baina oinordekoak hor daude, eta etxean denok jasotzen ditugu pasarteak, argazkiak, e.a.".

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra