Gipuzkoako Erroten Egunaren II. edizioa martxan da, Udalaren eta Urola Bizirik Natur Taldearen eskutik. Bi ekintza antolatu dira. Maiatzaren 10ean, Yurrita Errota Sustatzeko Elkarteko kide Alex Rotetak hitzaldia emango du 19:00etan, Elkargunean. Azkoitiko erroten inguruan arituko da hizlaria.
Halaber, maiatzaren 14an, Egurbide errotara bisita egiteko aukera eskainiko da. Bisita 10:00etan, 11:00etan edo 12:00etan egin ahal izango da.
Probek trafikoan eragina izango dute
Larunbatean eta igandean ospatuko da aurtengo Azkoitiko Duatloi Festa, Azkoitri Triatloi Klubaren eskutik. Hilaren 29an II. Duatloi Txikia izango da goizez, eta VIII. Duatloi Supersprinta, arratsaldez. Hurrengo egunean, igande goizean, berriz, XX. Duatloi Estandarra. Gaur aurkeztu dute ekimena antolatzaileek eta azaldu dutenez, jada Supersprinterako 54 lagunek eman dute izena, eta Duatloi Estandarrerako, beste 178 partaidek. Duatloi txikian aterako diren umeez gain, beste bi probetan 193 gizonek eta 39 emakumek hartuko dute parte guztira.
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- San Jose Egoitza Erakunde Autonomoa desegitearen onespena.
3.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Eguraldiak ez badu oztopatzen, datorren astean hasiko dira Julio Urkixoko eta Trenbidearen Zumardiako asfaltatze lanak. Julio Urkixo 20tik Etxe-Zuriko zubia pasatu arteko zatia asfaltatuko da batetik, eta Aizkibel Udal Liburutegitik Geltoki tabernara doan bide-zatia bestetik, alegia, Trenbidearen Zumardia 1 eta 13 zenbakien arteko tartea. Madariagako eta Otzolarreko baserri bideetan ere burutuko dira lanak.
Udalak Asfaltos Urretxu S.L. enpresari esleitu dizkio lanak, eta 229.531,14 euroko aurrekontua dute.
Larunbat honetan, apirilaren 22an, 10:30ean Elkargunean, Jose Luis Larrañaga Aldalur (Azkoitia, 1960) omenduko da aldibereko xake-saio batean gehien jokatutako partidengatik Guinness munduko errekorra lortu zuela 40. urteurrena bete dela-eta. Omenaldiaz gain, "Larrako ganbitoa" izenburupean, hitzaldia eskainiko du. Errekorra barrutik nola bizi izan zuen ekarriko du gogora, orduko urduritasunak, ziurgabetasuna, nekea, kezka...
Txalkor Txistulari Taldea eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak kalera aterako dira datorren igandean, apirilaren 23an, herriko txokoak girotzeko. Dantza eta musika izango dira protagonistak. Orain arte, ekimena Dantzari Txiki Eguna bezala ezagutzen zen, baina antolatzaileek Dantzarien Udaberri Kalejira izenarekin aurkeztu dute aurtengo edizioa. Horra egitaraua:
11:30 Julio Urkixo etorbidean dantzari eta musikarien bilkura.
11:45 Balda plazara kalejiran.
12:00 Balda plazan dantza saioa.
12:30 Plaza Baldatik Inazio Iriarte Margolaria kalera kalejira.
13:00 Herriko plazan dantza erakustaldia.
Eguraldiak lagunduko ez balu, Azoka plazan izango litzateke dantza saioa.
Joan zen larunbatean ospatu zen Umeen Danborrada, Umore Ona elkarteak, Tata elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatuta. Kultura sailak haurrek danborradan erabilitako jantziak udaletxera bueltatzeko deia egin du. Jantziak udaletxe sarreran dagoen kaxan utzi beharko dira, poltsa batean sartuta, eta poltsan haurraren izen-abizenak ipinita.
Jantziak bueltatzeko azken eguna apirilaren 28a izango da. Udaletxean utzi ahalko dira arropak astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:30era bitartean.
Udala, Urola Erdiko Mankomunitatearen eskutik, herriko edukiontzi guztiak berritzen ari da, herriko txukuntasuna eta guztionak diren espazio publikoak zaintzeko. Ontzi berriak ekologikoagoak, estetikoki modernoagoak, eta batez ere, irisgarriak dira.
Aurreko edukiontziak zaharkituak zeuden. 13 urte dira jarri zirela, eta organikoarenak izan ezik, besteak berdin mantentzen ziren. Hori horrela, Udalak edukiontzi flota guztia aldatzeko eskatu zion Urola Erdiko Mankomunitateari, eta horretan ari dira egun hauetan.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||