Larunbatean itxi zituen ateak Gabonetako haur parkeak eta arrakasta itzela izan du irekita egon den hiru egunetan: 1.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte da bertan antolatutako ekintzetan. Puzgarriak, margotzeko tailerrak... adin guztietako umeen neurrirako ekintzak egin dituzte aurtengoan ere, guztiak ere dinamizatzaileek gidatuta, eta ondo baino hobeto gozatu dute bertaratu diren ume zein gurasoek. Ostegun eta ostiralean ibili da lagun gehien, behin behineko datuen arabera.

 

Aurten, aurreneko aldiz, Gabonetako azoka berezia egin da abenduaren 27tik 30era, eta herriko plaza inguruak ikutu berezia hartu du. Artisauak, jakiak, taberna berezia, aurrentzako garai bateko jokuak... Ekintza ugari izan dira egunotan, musika eta kale ikuskizunez bustita, eta horrek jende ugari erakarri du plazara. "Bertaratu diren herritarrek gustura hartu dute ekimena, egun hauetako kale giroa animatzeko balio izan duelako".

 

Ez ohiko udalbatza izan zen atzo (osteguna) eta besteak beste, langileen abenduko ezohiko ordainsaria nola bideratu erabaki zen bertan. Langileekin aurretik adostuta, 2013ko ekaineko ordainsaria aurreratzea erabaki du Udalak eta ordainsari hori urtarrilean kobratuko dute langileek. Neurri hori berez langileei soilik dagokie eta politikariek kobratu dezakete abenduko ordainsaria baina langileekin bat egin eta euren buruari ere neurri bera ezartzea erabaki du udal gobernuak. Horrez gain, 2013ko tasa definitiboak ere onartu ziren atzoko saioan (dagozkien aldaketak eginda) eta baita Azkoitia Lantzenek beharrezkoa duen diru bat eskuratzeko kreditu aldaketa bat ere. Horrez gain, PSOEk giza eskubideen alde aurkeztuta eta Bildurekin adostutako mozio bat eta Herrirak presoen eskubideen alde aurkeztutako beste bat ere onartu ziren atzoko saioan.

Hemen, atzoko plenoan onartutako gaien zerrenda

Txalo konpainiaren 'Hil arte bizi' antzezlana ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude. 12 euro kostatzen da sarrera eta goizez udaletxeko kultura sailean edo arratsaldez Gurea pilotalekuan eros daitezke. Emanaldia larunbatean izango da (29an), 22:00etan, Baztartxon.

Gaur (asteazkena, hilak 26) asto bat agertu da Azkoitian (kalean) eta udaltzaina bere jabearen bila dabil. Beraz, norbaiti asto bat falta bazaio, Udaltzaingora jotzeko eskatzen zaio, haiek jaso baitute aberea.

Elkargunea Azkoitiko Udalarentzat zama ekonomiko ikaragarria izan arren, ahalegin berezia egin eta 2013rako tasetan erabiltzaileentzat beherapen batzuk egitea erabaki zuen iragan hilean udal gobernuak. Urte berriarekin batera sartuko dira indarrean tasa berri horiek, eta horri esker, besteak beste familia bonoa egiten dutenek prezio hobeez gozatzeko aukera izango dute. Izan ere familiarteko bonoa merkatuko egingo da, eta orain arte 500 euro + BEZa kostatzen zena 2013tik aurrera 380 euro + BEZa kostatuko da. Horrez gain, 17 urtez azpiko seme-alaben adinean ez da bereizketarik egingo eta familiarteko bono bakarra egongo da.Bi gurasoak langabezian dauden kasuetan, berriz, %25eko hobaria egingo da familia arteko bonoan. Bono egin nahi dutenek urtarrilaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute Elkargunean.

 

Azkoitiarrek eta Udalak aukeratu dituzte 2012ko kirolari, Gabon giroko eskaparete eta Bizenta Mogel ipuin lehiaketako onenak. Xabier Oroz saski baloi jokalaria aukeratu dute urteko kirolari onena, kirolariek eurek larunbatean egindako bozketan. Gabon giroko eskaparate onenaren saria, berriz, NHO dekorazioa dendak jaso zuen, eta bigarren saria Sofia Studio 18k. Bizenta Mogel ipuin lehiaketari dagokionez, Oihane Fernandez getxoztarrak jaso zuen aurreneko saria, Lide Rekondo azkoitiarrak bigarrena eta Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak hirugarrena.

Aizkibel liburutegia abenduaren 24, 25 eta 31an eta urtarrillak 1 eta 5ean itxita egongo da. Bestelako egunetan, goiz eta arratsaldez zabalik, eta abenduak 29 larunbata goizez irekita, ohiko ordutegian.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5