Iragan astearteko luiziaren ondorioak ari dira pixkanaka-pixkanaka neurtzen. Diputazioko teknikoak lekuan bertan ari dira egoera aztertzen, eta dagoeneko konfirmatu dute errepidearen zati haundi bat behintzat eraman egin duela luziak. Ondorioz, bide nagusi hori konpontzeko lanek luze joko dute. Oraindik azterketa eta balorazio guztiak ezin dira egin, baina errepide berri bat egin egin beharko da. Bitartean, auzora joateko bide alternatiboak erakitizen jarraitzen dute udal langileek.

 

Izarraizpeko pertsonaia, ixtorio eta kondairak adi-adi entzun zituzten larunbatean Aizkibel Udal liburutegira bildu ziren haur zein gurasoek. Gurutz Garmendia azkoitiarren ahotik, gure bailarako ipuinen kontaketak arrakasta handia izan zuten bertaratu ziren 16 haur eta 14 helduen artan. Garmendia bera ere oso gustura aritu zen emanaldian.

 

 

Mendez mende Azkoitiko eta bailarako sutondoetan kontatu izan diren ipuinak entzuteko aukera eskainiko du Aizkibel liburutegiak. Izan ere, Gurutz Garmendia ipuin kontalariak Izarraitz magalean kontatu izan diren ipuin, kondaira, kontakizun eta pasadizoak kontatuko ditu, modu parte hartzailean. Kontakizun zahar horiek "Basoko Damaren ipuin sorta" liburuxkan daude bilduta, eta hori oinarri hartuta emango du ikuskizuna Garmendiak.

Emanaldia bihar izango da, larunbata, goizeko 11:00etan.

luizi2tx.pngAzkoitia eta Martirieta auzoa lotzen dituen bidea luizi haundi batek harrapatu zuen atzo eta auzoaren zati bat inkomunikatuta gelditu zen. Eguerdi aldera gertatu zen hori, eta orduz geroztik egoera aztertzen ari dira Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, irtenbide egokiena emateko. Kalteak zenbaterainokoak diren ezin da oraindik neurtu, besteak beste oraindik ere euria ari duelako, baina itxura guztien arabera, 15 egunetik gora beharko dira bidea irekitzeko. Horregatik, bitarte horretan gune horretan bizi diren herritarrentzat bide berri bat irekitzea aztertzen ari dira Udaleko eta Diputazioko teknikariak.

 

Euriak, haizeak eta kazkabarrak ez dute lortu azkoitiarren umorea zalpaltzerik. Programan aldaketak egin beharra izan bada ere, festak eta koloreak hartu dute herria asteburuan eta umore ederrean joan dira jaiak. Ostiral arratsaldean, umeen desfilea bertan behera gelditu zen, baina ikastetxeetan eta Elkargunean egin zuten festa, eta iluntzean, berriz, DJ Xabiren doinuekin eta mozorro sariketarekin ederki gozatu zuten gazteek. Larunbatean ere giro ona izan zen nagusi helduen desfilean eta sari potoloak jaso zituzten irabazleek. Hemen duzue egunean zehar igoko ditugun argazkiak ikusteko aukera.

2013ko zaborraren eta uraren tasetan hobari berri bat izango dute azkoitiarrek eta familiako kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera, %90era arteko hobaria ezarriko da. Hobari hori eskatzeko epea luzatzea erabaki du Udalak, eta beraz, otsailean ere eskatu ahalko da, udaletxeko harrera bulegoan.

Hobari berri hori hilean 645,30 eta 1,129,27 euro artean kobratzen duten herritarrek eskatu ahalko dute. Pertsona horiei, familiako kideen arabera, %25 eta %90 arteko hobaria ezarriko zaie.

Informazio gehiago, udaletxeko harrera bulegoan: 943 080 080.

Eguraldi txarra medio, gaur arratsalderako iragarrita zegoen inauterietako egitaraua aldatu egingo da. Batetik, umeen mozorro desfilea ez da egingo eta ikastetxe bakoitzak bere egoitzan egingo du inauterietako festa eta merienda. 17:00etatik 19:00etara Kontzejupean egitekoak ziren tailerrak, berriz, lekuz aldatuko dira: kontzejupean egin beharrean Elkargunean egingo dira. Eganen kontzertua ere bertan behera gelditu da.

 

Gaur arratsalderako eguraldi oso txarra dago iragarrita eta haurren mozorro desfilea egin ala ez erabakitzen ari dira Udala eta ikastetxeak. Kaleko desfilea bertan behera utzi eta jaialdia ikastetxeetan egiten azterzten ari dira. Erabaki bat hartu bezain pronto jakinaraziko da.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5