Andramaixetan, Atanilloko pasoa itxita egongo da gauez. 21:00etatik 9:00etara egongo da itxirik, festetan paso horretan sortzen den zikinkeria ekiditze aldera. Izan ere, paso horren gaineko bizilagunak kexatuta zauden paso horretan festetan sortzen den zikinkeriarekin. Are gehiago, hori garbitzeko erabili izan diren produktuek kaltetu egin dute bebarruaren egoera eta horregatik hartu da erabakia. Udalak gizatasunez jokatzeko eskatu nahi die herritarrei eta herria behar bezala zaindu eta txukun mantentzeko ahalegina egiteko.

Loreto Aramendi, Ana Belen Garcia eta Alize Mendizabalek organo kontzertua emango dute asteartean (abuztuak 6) Andre Maria Elizan. Musika Hamabostaldiaren barruan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Hiru emakumeek bina pieza joko dituzte. Hemen duzue astearteko kontzertuaren programazio osoa.

Azkoitiko hainbat gunetako bizilagunak aspalditik ari dira kexatzen zenbaitek autoak espaloi gainetan aparkatzen dituztelako, oinezkoen irisgarritusuna oztopatuz. Hori dela eta, bidegurutze, oinezko pasabide eta espaloi gainetan aparkatzen dutenen kontra neurri zorrotzagoak hartuko ditu Udalak, eta isunak jartzen hasiko da. Gogora arazi nahi da espaloiak oinezkoentzat direla, errepideak autoentzako, eta aparkatzeko aparkalekuak daudela. Espaloietan autoak aparkatuz gero, oinezkoen eskubideak urratzen dira. Gurpildun aulkiek ezin dute bertatik pasatu, ez eta ume kotxeek ere eta oinezkoek ere, justu-justu. Irisgarritasuna ukatzeaz gain, arriskutsua ere bada, gainera, errepidera atera behar izaten delako eta han autoak ibiltzen direlako. Horregatik, gizatasunez eta zentzuz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei; azkoitiar guztien eskubideak bermatzeko ezartzen dira arauak eta arau horiek errespetatzeko eskatzen dugu.

Azkoitiko hainbat gunetako bizilagunak aspalditik ari dira kexatzen zenbaitek autoak espaloi gainetan aparkatzen dituztelako, oinezkoen irisgarritusuna oztopatuz. Hori dela eta, neurri zorrotzagoak hartuko ditu Udalak, eta isunak jartzen hasiko da. Gogora arazi nahi da espaloiak oinezkoentzat direla, errepideak autoentzako, eta aparkatzeko aparkalekuak daudela. Espaloietan autoak aparkatuz gero, oinezkoen eskubideak urratzen dira. Gurpildun aulkiek ezin dute bertatik pasatu, ez eta ume kotxeek ere eta oinezkoek ere, justu-justu. Irisgarritasuna ukatzeaz gain, arriskutsua ere bada, gainera,  errepidera atera behar izaten delako eta han autoak ibiltzen direlako. Horregatik, gizatasunez eta zentzuz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei; azkoitiar guztien eskubideak bermatzeko ezartzen dira arauak eta arau horiek errespetatzeko eskatzen dugu.

Bai Euskarari ziurtagiriaren bigarren maila eskuratu du Autobuses La Guipuzcoana S.A. enpresak, Zerbitzua Euskaraz maila hain justu.Gaur (astelehena) jaso dute enpresa horretako ordezkariek ziurtagiri hori, Ziurtagiria elkarteko eta Azkoitiko Udaleko ordezkarien eskutik. Argazkian Jose Luis eta Ane Iraeta, Autobuses La Guipuzcaona enpresako ordezkariak, Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria (ezkerrean) eta Agurtzane Epelde Udaleko euskara zinegotzia ageri dira, ziurtagiria jasotako unean.
Zerbitzua Euskaraz programa horretako bigarren mailako ziurtagiria da: aurrena Bidean maila da eta hirugarrena Zerbitzua eta Lana maila.

 

Abuztuaren 1 eta 2an Floreaga zaharreko parkina itxita egongo da. Aparkaleku horretarako sarbidea hobetzeko lanak egingo dituzte bi egun horietan, eta horregatik egongo da itxita. Horregatik, herritarrei eskatzen zaie aparkaleku hori abuztuaren 1eko goizeko 6:00etarako libre uztea. Barkatu eragozpenak

Iraurgi Berritzenek (Iraurgi Lantzen S.A.-ko Turismo sailaren eskutik) bisita gidatuak antolatu ditu 2013ko abuztua eta irailerako, kanpotik bisitan etortzen direnei nahiz herritarrei zuzenduta. Bisita horietan, modu atsegingarri batean herriko historia eta herriak historian zehar izan duen bilakaera azalduko da, gune historikoko dorretxe, jauregi, eliza eta etxe esanguratsuenen eta herriaren historian protagonista izan diren pertsonaien arteko loturak sortu eta azalduz. Gidari lanak Juan Bautista Mendizabalek egingo ditu, Azkoitiko kronista ofizial eta Eusk Herriko Adiskideen elkarteko kideak. Bisita egiteko aurretik erreserba egin beharko da, Urola Erdia Eskualdeko Turismo Bulegoan, )Loiolako Santutegia z/g, Tel. 943 151878, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.). Bisitiak abuztuaren 3, 24, irailaren 7 eta 21ean izango dira.

Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Beizama, Aizarnazabal eta Errezilgo Udalek Urola Erdiko eskualdeko Enplegu Plana jarri zuten abian iaz, bailaran enpleguak sustatzeko asmoz. Honela, eskualdeko merkatuaren eta egoera sozio-ekonomikoaren diagnosia egin zen eta formazioaren beharraz ohartuz, eskualdeko langabetuei zuzenduriko hiru formakuntza espezializatu antolatu ziren; Kudeaketa komertziala eta internalizazioa, IKT: web aplikazioen garapena eta Geriatria laguntzailea. Ikastaroak amaitu dira eta astelehen arratsaldean banatu ziren diplomak Azpeitiko udaletxean.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5