Iraurgi Berritzenek publikatu ditu urriko datu sozio-ekonomikoak eta datu horien arabera, Azkoitian langabezia tasa %0,3 igo da hilabete horretan %15,7raino. Orokorrean, bailara osoan egin du gora langabeziak hilabete horretan, eta baita Gipuzkoan ere. Hemen duzue txosten osoa eskuragarri.

Gogoratu, martxan da jada Danon Herrixe!

Aurreneko bileran, (iragan ostegunean) inbertsio orokorrak eta ingurumen saila landu genituen herritarrekin, eta bertaratutakoek eurentzat proiektu alor horietan datorren urtean egin beharreko proiektuak aukeratu zituzten. Aste honetan beste horrenbeste egingo dugu: bihar eta etzi (asteartea eta asteazkena) Gizarte Zerbitzuak, Euskara, Merkataritza eta Kultura/Festak sailekin. Etorri eta aukeratu 2014an egingo diren proiektuak. Zure iritzia oso garrantzitsua da, Azkoitia zeure beharren arabera egiteko. Animatu, etorri, eta parte hartu, denok irabaziko dugu eta!

Jarraian dituzue bileren ordutegia eta eguna:

Orain urtebete, Azkoitiko eta Urola erdiko gainerako udalek abian jarritako Enplegu Planak pausoak ematen jarraitzen du eta oraingoan negozio baterako ideia edo proiekturen bat duten ekintzaileentzat diru-laguntzak jarriko dituzte martxan. Lanbideren bidez ematen diren diru-laguntza horiek eta ekintzaileei zuzenduriko diru-laguntzak bi motatakoak izango dira; ideia berriak sustatzeagatik eta jarduera berriak martxan jartzeagatik. Eskaerak egiteko epea zabalik dago jada eta aholkularitza lanak azaroaren 30 baino lehen hasiko dira. Hemen duzue informazio osoa.

Udalek Lanbiderekin ekintzailetasuna sustatzeko eta aurreikusten diren diru-laguntzak bideratzeko lankidetza hitzarmena sinatuko dute. Beraz, Urolako udaletara edo Iraurgi Berritzenera bideratu daitezke herritarrak informazio eske. Eta, gure eskualdean aurreikusten denez, ideia berriak sustatzeko eta aztertzeko lau lagunentzako diru-laguntzak egongo dira, eta jarduera berriak (bideragarritasun plana dutenentzat) zazpi lagunentzako diru-laguntza izango da.

 

ziurtagirielkarmedia.png

 

 

 

 

 

 

Zakela kultur elkarteak eta Elkarmedia enpresak Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagi maila hobetu dute. Zakelak, ziurtagiriaren hirugarren eta azken maila erdietsi du, Zerbitzua eta Lana euskaraz maila hain justu, eta Elkarmedia, berriz, bigarren mailara igo da, Zerbitzua euskaraz mailara, hain justu. Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzi Xabier Gantzarainek eta Ziurtagirien elkarteko Arkaitz Illarramendik eman berri die bi eragileei dagokien mailaren ziurtagiaria. Bai Euskarari ziurtagiriak hiru maila ditu, Bidean maila (aurrena), Zerbitzua euskaraz maila eta Zerbitzua eta lana euskaraz.

Mintzalagun egitasmoaren aurtengo kurtsoari ofizialki larunbatean eman zioten hasiera bertan parte hartzen dutenek. Eta Kontrako Eztarrixe Azkoitiko irrati librea bisitatuz egin zuten estrainekoa. Matadeixen kokatuta dago irrati hori, eta han izan ziren Mintzalagunekoak: komunikabide horren bultzatzaileek irratiaren  funtzionamendua eta filosofia azaldu zieten aurrena eta ondoren euren egoitza erakutsi. Programan parte hartzeko aukera ere izan zuten batzuk: euskara zergatik hasi ziren ikasten azaldu zuten mikrofono aurrean. Are gehiago, bisitari guztiek gonbita jaso zuten nahi izanez gero, euren gustuko gaia edota mintzalguna programati buruz irratsaioa egiteko. Irratsaio horren edukia, iraupena eta maiztasuna proposamena egiten duenaren esku utzi zuten laguntza teknikoa eskainiz, grabazioak egiteko. Hemen dituzue bisitako argazkiak ikusgai.

Kontrako iztarrixe Azkoitiko irrati librea FM 94. 2 frekuntzian harrapatzen da.

Badator Adinduen astea San Jose egoitzara. Bihar (asteartea) hasi eta igandera arte, hainbat ekimen egingo dituzte bertan, bain hango egoiliarren artean giro berezia sortzeko eta baita gainerako azkoitiarren arteko harremanak sendotzeko ere. Ikastetxeetako eta musika eskolakoen bisitak, seiko urre eta bingo txapelketak, afari eta dantzaldia, Sendiaren eguna... hemen duzue egitarau osoa. Egoitzako arduradunek eta Azkoitiko Udalak bertaratu eta parte hartzera gondiatu nahi ditu azkoitiar guztiak.

Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du azaroan: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea da, herrian dauden ziurtagiridun 44 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.

Gaur hasi (azaroak 11) eta hilaren 21a bitartean, bai Euskarari ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Azaroaren 22an jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.

 

• Zer nahiago duzu, komun publikoak egitea ala haur parkeak berritzea?• Andramaixek laburtuko al ditugu? Eta... zine eskaintza zabalduko dugu?
• Udal brigadak zer egin beharko du aurrena, plazako baldosak berritu ala herritarrentzat baratzeak prestatu?
• Txakurrentzako gune berezia sortuko al ditugu?

Lagundu iezaiguzu azkoitiarron dirua zertan erabili erabakitzen. 2014ko aurrekontuak lotzeko zure iritzia jakin nahi dugu, zure beharren araberako herria egiten jarraitzeko. Danon Herrixe prozesuaren bigarren ekinaldia ostegunean bertan abiatuko dugu (azaroak 14), eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. 
Aurten pausu bat gehiago emango dugu: eremu orokorretik kontu zehatzetara egingo dugu salto. Hemen duzue egitarau osoa.

Asko duzu esateko, asko aportatzeko. Zure iritzia beharrezkoa dugu, danon Herrixe danon artean erabaki eta egiteko. Etorri eta parte hartu, guztiok irabaziko dugu.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5