Azkoitiko kontsumitzaileen Informaziorako udal bulegoak gabonetan egiten ditugun erosketen inguruan honako gomendio sorta eman du:

PREZIOA: Eskura erosten ditugun produktuak ordaindu beharreko zenbateko osoa adierazi behar du, eraskusleihoetako produktuen prezioak kanpotik ikusteko moduan jarri behar ditu saltzaileak (salbuezpenak ezik) eta gainera ordaintzeko era desbendinen berri ere adieraztera behartuta dago.

PRODUKTOEN ITZULKETAK: Erosten dugun produktuak, inolako akatsik ez badu, itzultzeko eskubiderik ez dugu, hala ere, zenbait dendatan onartzen dute dirua itzultzea, produktua aldatzea edo erosketa txartel bat ematea erositakoaren ordez. Oso garrantzitsua da erosi aurretik galdetzea dendak ematen dituen aukerei eta baldintzei buruz. Dirua itzultzeko aukera izateko, gainera dendak hala adierazi beharko du (idatzita egon behar du nonbaiten).

 

Liztor beltzari aurre egiteko egitasmo bat, landa eremuaren biziberritzea eta laguntza pertsolana sustatzen dituen beste bat, arrautza ekologikoen ekoizpena helburu duen proiektu bat, ur zikinen harazketa eta berrerabilpenerako sistema berri bat, autokontsumorako haize errotaren egitasmo bat, landa jatetxe proiektu bat, eta bisita tailer gidatuak egiteko egitasmo bat. Proiektu horiek saritu ditu Urkomek. Ostiralean banatu ziren, Sanagustin Kulturgunean. Guztira, 26 proiektu aurkeztu dira eta 7 izan dira sarituak. Sei sari epai-mahaiak aukeratutako proiektuen egileek jaso dituzte; zazpigarrena, berriz, bozka gehien jaso duen proiektuak irabazi du. Azaroaren 28tik abenduaren 12ra bitartean 757 bozka eman dituzte erabiltzaileek, eta botoen %58,1 jaso du bozka-bidezko sari berezia jaso duen proiektuak.

 

Ostiralean (hilak 20) aukeratuko da urteko kirolari onena eta orduan banatuko ditu Udalak Gabonetako eskaparate onenaren eta Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren sariak. 19:30ean izango da ekitaldia, udaletxeko pleno aretoan, eta sari banaketa horrekin ekingo zaie aurtengo Eguberrietako programazio bereziari. Hortik aurrera, asteburuan Gabon kanta emanaldia eta Imanol Ituño magoaren ikuskizuna izango dira, eta datorren astean Pirritx eta Porrotxen emanaldia, Olentzeroren bixita... Hemen duzue egitarau osoa.

Ostiralean lan istripuz hil zen langilearen familiari eta lagunei elkartasuna eta babes osoa adierazi nahi die Udal Gobernuak eta behar duten guztian laguntzeko prest dagoela jakinarazi. Udalak gertatutakoa argitzeko behar diren bitartekoak jarriko ditu, istripuen arrazoiaz ahalik eta informazio gehiena izan asmoz eta istripua salatzeko astelehenerako antolatu diren mobilizazioekin bat egiten du eta herritar guztiei deitzen die ekimen horietan parte hartzera.Lantegiaren aurrean egingo dute, 13:30etik 14:30era bitartean.

Eguberrietako jai egunetan haur eta gazteentzat ekintzak antolatu ditu Gazteria Sailak aurten ere: Negunebai haurrentzako programa eta Gazte astea, helduxeagoentzat. Negunebain programako ekintzak abenduaren  24an hasiko dira eta urtarrilaren 3an amaitu. Gabon bezperan haur eta gurasoak eskean aterako dira, ohitura zaharra jarraituz, eta ortik aurrera, haur parkea, sukaldaritza tailerra... ugari izango dira egingo diren ekintzak (hemen egitarau osoa). Gazte astea, berriz, urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo da, eta besteak beste, patata tortila eta futbito txapelketa egingo (hemen egitarau osoa). Batean zein bestean parte hartzeko izena abenduaren 19a baino lehen eman behar da, Gazte Informazio Gunean edo Artxamendin.

Larunbaterako (abenduak 14) ekitaldi berezia antolatu du herritar talde batek: "Guk Geureak". Euskal Herrian geureak ditugun ikurren aldeko aldarrikapen ekitaldia izango da eta kalerija, dantza eta beste hainbat ekitaldiz osatuta egongo da. Azkoitiko Udalak bat egiten du ekitaldiaren aldarriarekin, eta horregatik bertan izango da, gonbidatu gisa. Eta herritarrak ere beste horrenbest egitera animatu nahi ditu.

 

Bai Euskarari ziurtagiridun dendetako zozketako hirugarren saria agertzeko dago oraindik. 2497 zenbakidun txartela da agertzeko dagoena, PSOEren tabernan banatu zena. Irabazleak udaleko Euskara Zerbitzuekin jarri behar du harremanetan (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 943 85 71 75), abenduaren 20a baino lehen, eta ordainetan 200 euroko erosketa txartela eskuratuko du, ziurtagiridun establezimenduetan gastatzeko.

 

Asteazkenean amaitzen da Azkoitiko Emakumeen Mahaian antolatutako autodefentsa ikastaroan izena emateko epea. Ikastaro hori abenduaren 13 eta abenduaren 20an landuko da, arratsaldeko 5tatik 9tara eta doakoa izango da. Izena emateko: Udaleko gizarte zerbitzuetan. 943 85-71-74 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5