Hondakinak biltzeko sistema berrirako materialaren banaketa martxa honean doa. Gaur eguerdirako (ostirala) materialen hiru laurden baino gehiago banatuta zeuden, eta dagoeneko 1.000 baino gutxiago dira kuboak eta txartelak jasotzeko dauden etxebizitzak. Oraindik egun eta erdi daude horretarako: gaur (ostirala) 14:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara, eta bihar (larunbata) 10:00etatik 14:00etara jaso ahal izango dira Elkargunean. Hortik aurrera, Hondakinen bilketa selektiborako informazio bulegotik pasatu beharko da material hartzera (Herriko plazan).

Asteartean hasiko dira errefusa atez-ate jasotzen, eta ordura bitartean, edukiontzi grisak kendu eta pardelenak jartzen ari dira egunotan. Asteartera arte ez dituzte kenduko edukiontzi guztiak, beraz, gutxiago egon arren, egon egongo dira. Pardelenak, berriz, astearterako egongo dira guztiak jarrita.

 

 

 

'Elkarrekin eskualdea eraldatzen' topaketak egin zituzten atzo Iraurgi Berritzenen Ezagutza Sareko kideek. Sare horretan elkarlanean aritzen diren eskualdeko eragile ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeak aritzen diren elkarlanean, tartean Azkoitiko Udala: guztira eskualdeko 16 enpresa, 4 ikastetxe, bi Udal eta Iraurgi Berritzeneko arduradun eta teknikoek hartu zuten parte. Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako diputatua ere bertan izan zen.

 

Andramaxetako kartel lehiaketak saririk gabe uztea erabaki du epaimahaiak. Bi lan bakarrik aurkeztu dira lehiaketara, eta euren "mailaren eskasa ikusita" hartu du erabakia epaimahaiak, uztailaren 15ean bildu ostean. Horrenbestez, festetako programaren azalean ez da kartelik joango, eta orokorra izango da.

 

Hondakinak biltzeko sistema berrirako materiala banatzen atzo hasi ziren Udala eta Urola Erdiko Mankomunitatea eta dagoeneko 2.500 herritar baino gehiagok jaso dute beharrezko material hori. Beteta egon zen atzo Elkarguneko areto nagusia, jendearen joan-etorria medio. Herritarrak kubo grisa, edukiontziak irekitzeko txartela eta birziklartzeko gida ari dira jasotzen, eta hondakin organikoa sailkatzeko poltsa konpostagarriak eta kubo marroia oraindik jasotzeke dutenak, horiek ere bai. Elkargunean ari dira banatzen material hori, honako ordutegietan:

Uztailak 16,17 eta 18an (asteazken, ostegun eta ostirala), 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Uztailak 19 (larunbata) 10:00etatik 14:00etara.

Egun horietan jaso ezin duten herritarrek Hondakinen Bilketa Selektiborako Informazio Bulegotik pasatu beharko dute (Herriko plazan). Sistema berria datorren asteartean jarriko da martxan (hilak 22), eta ordurako ezinbestekoa izango da beharrezko materiala eskuratzea.

Udarako elkarbizitzako gutxieneko batzuk adostu nahi ditu Udalak lokaletan biltzen diren gazteekin eta horretarako bilera informala egingo du bihar (osteguna, hilak 17). Elkargunean izango da bilera, 12:30ean eta bertaratzeko deia egiten die Udalak gazteei.

Andramaxetako kartel lehiaketako erakusketa bertan behera geratu da. Bi kartel bakarrik aurkeztu dira lehiaketara, eta horregatik erabaki du Udalak erakusketa bertan behera uztea. Kartelaren inguruko erabakia hartzeko, astearte arratsaldean bilduko da epaimahaia.

Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe partaidetza prozesuak eman ditu aurreneko emaitzak. Udazkenetik aurrera, Gazte Eguna, hitzaldiak eta aisialdirako tailerrak antolatuko dituzte gazteek eta Udalak elkarlanean, eta aurrerantzean elkarlanean aritzeko modua ere zehaztu dute. Emaitzarekin gustura daude partaidetza prozesuan parte hartu dutenak, "elkarlanerako zubiak ezartzeko balio izan duelako". Halere, gazte lokaletako jendearengana zeharka soilik lortu da iristea, eta horiekin elkarlana sendotzea izango da orain erronka.

 

Datorren astean hondakinak biltzeko sistema berria martxan jartzeko azken pausoak emango dira: falta den materiala banatuko da, edukiontzi grisak kaletik kentzen hasiko dira eta pardelenak ipintzen, eta azkenik, 22an, errefusa atez ate jasotzen hasiko dira. Pauso hauen inguruko informazio zehatza etxe guztietara helarazi du jada udalak.

Behin sistema martxan jarrita, bere funtzionamendua aztertzeko jarraipen batzordea osatuko da eta batzorde hori arduratuko datuko da sistemaren lehen emaitzak aztertu eta egin beharreko aldaketa, moldaketa edo hobekuntzak eztabaidatzeaz. Udalak jakinarazi du batzorde hori irekia izando dela, eta bertan norbanako, alderdi eta eragile guztiek parte hartu ahal izango dutela. "Hori horrela izanda, berriro ere gonbidatzen ditugu orain arte kanpoan gelditu diren guzti horiek batzorde horretara batu eta parte hartzera", atzo egin zuten deialdia Hondakinen Lan Taldeko EH Bildu, Azkoitia Bai eta Zero Zaborreko kideek.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5