Diego Garcia korrikalariaren kirol eta giza ibilbidea jasotzen duen liburua kaleratu dute. Asteartean aurkeztu zuten liburua Sanagustin Kulturgunean Txetxu Urbieta kazetariak, Urrategi Alberdi  eta Eneko Etxeberria Azkoiti eta Azpeitiako alkateek, Luis Miguel Landa entrenatzaileak, Andoñi Egaña bertsolariak eta Alberto Juzgado korrikalari ohiak. "Ezagutu genuenok, zor bat genuela berekin sentitzen genuen, berak asko eman gintuen, bai atleta bezala eta bai pertsona bezala. Diego Garciaren izenaren atzean zegoen pertsona eta atleta ezagutaraztea nahi izan dugu liburu honekin", agertu zuen Urbietak.

Herri ekimena izatea nahi izan dute, eta honela, 215 saltokik, eskolak, tabernak, jatetxek... hartu dute parte. Hauen tartean, Azkoitiko eta Azpeitiko dalak aurkitzen dira.

 

Zakur kakak jasotzeko 17 gune jarriko ditu Udalak datorren astean herri osoan zehar. Urrategiko Amaren plazan, Jausoro auzunean, Oteiza frontoietan, Atanotarren plazan, Aizkibel kalean, Balda plazako atzeko bidean, Xabier Muniben, Trenbidearen Zumardian, Atano Errekara bidean, Ugarte Igarango igerilekuetan, Julio Urkijon, Bizenta Mogelen, Nemesio Otañon, Txalon Errekan eta Ipintza auzoan jarriko dira gune horiek, herritarrek hala eskatuta. Behin gune horiek martxan jarrita, gizalegez jokatu eta behar bezala erabiltzeko eskatzen die zakurren jabeei Udalak. Hemen duzue gune horien kokapen zehatza

Atzo iluntzean jaso zen aurreneko aldiz errefusa atez ate, eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arabera, "aparteko arazorik gabe" joan da bilketa. Herrietarren txukun atera dituzte hondakinak, eta horregatik eskerrak eta zorionak eman nahi dizkie Udalak.

Bi urteko partaidetza prozesu baten ondoren, iritsi da eguna: gaur hasiko dira errefusa atez ate jasotzen, eta horrekin batera jarriko da martxan hondakinak biltzeko sistema berria. "Aldaketa txiki batekin Azkoitia eta azkoitiarrentzat onura oso handiak ekarriko ditugu, eta horregatik, zoriontzeko eguna da". Hala adierazi du Urrategi Alberdi Azkoitiko alkateak. Sistema berria adostu eta martxan jartzeko ia bi urtez lanean aritu diren herritar eta eragile guztiak zoriondu ditu Alberdik, eta erronka berriari aurre egiteko gogotsu agertu da: "%70eko bereizte tasa jarri dugu hasierako helburu, baina hori hasiera besterik ez izatea espero dugu, eta langa hori gainditzea". Horrekin bat etorri zen Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuak, eta dagoneko sistema hori martxan duten herriak izan zituen gogoan: "Legazpi, Ormaiztegi... akordio politikoaren ondoren jarri dute martxan sistema hau, eta %80tik gorako tasak lortu dituzte, eta ni seguru nago Azkoitian ere lortuko dutela". Azkoitia ere Gipuzkoaren Zero Zabor bidean sartu dela nabarmendu zuen Errazkinek, eta horregatik zorionak eman zizkien azkoitiarrei eta Foru Aldundiaren "babes osoa" erakutsi.

 

Herriko gazte lokaletako kideekin izandako aurreneko bilerarekin ‘oso gustura' dago Udala. Inaxio Gorosabel eta Agurtzane Epelde zinegotziak, udaltzainak eta 90 gazte inguru bildu ziren bilera horretan (16 lokaletako ordezkariak), lokalen inguruko egungo araudia aztertu eta udalak egin nahi duen ordenantza bereziaren inguruan hitz egiteko.
Azkoitiko gazte lokalen inguruko ordenantza berria egitekotan da Udala udazkenetik aurrera. Bitartean, ordea, gutxieneko batzuk adostea ezinbestekoa dela adierazi zien gazteei.

 

Hondakinak biltzeko sistema berrirako materialaren banaketa martxa honean doa. Gaur eguerdirako (ostirala) materialen hiru laurden baino gehiago banatuta zeuden, eta dagoeneko 1.000 baino gutxiago dira kuboak eta txartelak jasotzeko dauden etxebizitzak. Oraindik egun eta erdi daude horretarako: gaur (ostirala) 14:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara, eta bihar (larunbata) 10:00etatik 14:00etara jaso ahal izango dira Elkargunean. Hortik aurrera, Hondakinen bilketa selektiborako informazio bulegotik pasatu beharko da material hartzera (Herriko plazan).

Asteartean hasiko dira errefusa atez-ate jasotzen, eta ordura bitartean, edukiontzi grisak kendu eta pardelenak jartzen ari dira egunotan. Asteartera arte ez dituzte kenduko edukiontzi guztiak, beraz, gutxiago egon arren, egon egongo dira. Pardelenak, berriz, astearterako egongo dira guztiak jarrita.

 

 

 

'Elkarrekin eskualdea eraldatzen' topaketak egin zituzten atzo Iraurgi Berritzenen Ezagutza Sareko kideek. Sare horretan elkarlanean aritzen diren eskualdeko eragile ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeak aritzen diren elkarlanean, tartean Azkoitiko Udala: guztira eskualdeko 16 enpresa, 4 ikastetxe, bi Udal eta Iraurgi Berritzeneko arduradun eta teknikoek hartu zuten parte. Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako diputatua ere bertan izan zen.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5