Abian da Urola Gustagarriren bigarren edizioa, eta oraingoan, gainera Azkoitian izango du estreinaldia: bihar (larunbata) eguerdian baserriko Labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa egongo dira dastatzeko plazan, eta 11:00etatik aurrera haurrentzat galleta tailerra, Kontzejupetan. Etzi, berriz, Azpeitiko Añota sagardotegian Sagastitik Kupelera bisita gidatua egingo dute, sagardoaren elaborazio prozesu guztia erakusteko (Info eta erreserbak 943 812092.). Izan ere, bigarren edizio honetan landuko diren produktuak Baserriko labeldun txerria eta Errezil sagarra izango dira, eta horien bueltan egingo dira ekitaldi guztiak. Asteburuko bi ekimen horiez gain, gaur hasi eta abenduaren 8ra arte, bailarako ekoizleek hornituta eskualdeko hamar jatetxek bi produktu horietan oinarritutako menuak eskainiko dituzte, Honakoak dira jatetxeak Joseba eta Laja Azkoitian, Jai Alai, Kiruri, Larrañaga, Mikel Uria eta Sagasti Zahar Azpeitian, Beizamako Ostatu Zaharra Beizaman, Letea Errezilen, eta Aranburu Aizarna - Zestoan. Hemen duzue eskuorria informazio osoarekin.

 

Hiru hilabete dira Azkoitian hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zela eta dagoeneko %74,42ko birziklapen tasara iritsi dira herritarrak. Oso epe motzean, hondakinen lantaldeak proposatu eta udaleko plenoak adostutako helburu nagusienetakoa, (gutxienez %70eko birziklatzea), bete ez ezik, gainditu ere egin dute, beraz. Horregatik, zorionak eta eskerrak eman dizkie Udal Gobernuak eta Urola Erdiko Mankomunitateak herritarrei, eta emaitzak hobetzen joateko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute. Emaitza onei esker zaborraren tasa %15 jaistea proposatuko duela ere baieztatu du Urrategi Alberdi alkateak.

 

"Mintzalagun" modu naturalean, lasaian eta lagun artean euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen doako zerbitzua da. Mintzalagunari esker euskaldunak eta euskaraz hitz egiteko ohitura eta erraztasunik ez dutenak astean behin ordubete gutxienez elkartzen dira talde txikitan, euskaraz hitz egiteko, eta horretara animatu nahi ditu herritarrak Udalak. Zerbitzua azaroaren 6an hasi eta ekainean bukatuko da, eta tartean lehiaketak, ibilaldiak, afariak, etab. egingo dituzte. Izena emateko azken eguna urriaren 31a da.
Izena emateko eta informaziorako lekuak:
Azkoitiko AEK euskaltegia
943151089 (Oihana)
Udaleko euskara zerbitzua
943857175 (Jasone)

Udalak herritarrkein elkarlanean egin nahi du datozen urteetarako euskara plana, eta horren ingurukoak azaltzeko bilera bihar (ostegunean) egingo da, 18:00etan, Elkargunean. Planaren inguruko proposamenak dagoeneko egin daitezke: udaletxean jarrita dago buzoia, nahi duenak bertara botatzeko. Urriaren 30ean emaitzen da proposamenak egiteko epea.

Urola Gustagarriren bigarren edizioa asteburuan hasiko da eta Azkoitian bi ekitaldi egingo dira, larunbatean (urriak 25). Batetik, baserriko labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa egongo dira plazan, eta bestetik umeentzat galleta tailerra egingo da, Kontzejupean. LHko umeei zuzenduta dago taillerra, eta izena aurrez ematea komeni da, beranduenez ostiralean, Gazte informazio bulegoan (943 026 027) edo Abarketatxo ludotekan (943 083 800). Tailerra ordubeteko hiru txandatan emango da, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean, eta txanda bakoitzean gehienez 24 ume sartuko dira. Egindako galletak etxera eraman ahalko dituzte umeek. 

Udalaren euskara plana urte honen amaieran bukatzen da, eta berria prestatzea ezinbestekoa da. Lan hori, ordea, herritarrekin elkarlanean egin nahi du oraingoan Udalak, azkoitiarren iritzi eta proposamenak kontuan hartuta, eta horretarako bidea zabalduko du.  Dagoeneko bidali da liburuxka bat etxez-etxe, informazio osoarekin, eta ostegun honetan bertan aurreneko bilera izango da (urriak 23, 18:30ean Elkargunean). Hemen duzue, eskuragai, liburuxka, informazio osoarekin.  Ekarpenak egiteko azkeneko eguna, urriaren 30a da.

 

Udal gobernuak 2015eko tasa eta zergetako proposamena aurkeztu du eta orokorrean ez du igoerarik plantetatzen. "Erabaki hori hartzeko honako bi ardatz izan ditugu kontuan: herritarrek bizi duten karga ekonomikoa ahal den neurrian arintzea, eta bestetik, zerbitzu publikoen kostuak arduraz kudeatzea", adierazi du Urrategi Alberdi alkateak. Zaborren tasa, ordea, %15 jaistea proposatu dute. "Zergatik? Sistema berriari esker, abuztuan hondakinen %74,42 bereiztera iritsi garelako, eta ondorioz, kostuak murriztu egingo direla aurreikusten dugu, besteak beste,Lapatx zabortegira errefusa botatzeagatik ordainduko duguna nabarmen jaitsiko delako". Horrekin batera, iaz etxebizitza hutsei ezarritako %100eko errekargoaren ingurukoak ere azaldu ditu alkateak. Erroldaren arabera, iaz 760 etxe huts zeuden, baina horietatik 227 salbuetsiak izan ziren errekargu hori ordaintzeko. Beraz, 533 etxebizitzari ezarri zaie errekargua. Errekargo hori ezarrita jasotako dirua alokairu soziala indartzeko erabiliko du Udalak. Hala, etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko diru-laguntzak emango ditu, hiru motatako laguntzak.

 

Lanbiderekin elkarlanean, eta Enplegu planaren barruan (eskualdeko gainerako beste bost udalekin batera), beste bi diru-laguntza linea emango ditu Azkoitiko Udalak. "Azkoitian 797 lagun zeuden Lanbiden izena emanda irailean. Kopuru hori gutxitzen joateko gure esku dagoen guztia egin behar dugu, eta ahalegin horretan beste pauso bat da hau", adierazi du Urrategi Alberdi Azkoitiko alkateak. Iraurgi Berritzenek dagoeneko eskaitzen dituen diru-laguntzekin bateragarriak dira linea berri hauek, baina haiek baino lehenago eskatu behar dira. "Datekin adi egoteko eskatzen diegu herritarrei, eskatzeko epea oso laburra delako, eta garaiz ibiltzea ezinbestekoa delako". Jarraian duzue bi laguntzen inguruko informazioa:

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5