Basarte industrialdea txukuntzeko hitzarmena sinatu dute Azkoitiko eta Azpeitiko udalek. Urrategi Alberdi eta Eneko Etxeberria alkateek adierazi dutenez, gasolindegitik Leandro Talleres arteko errepidea oso hondatuta dago eta guneko enpresek eta langileek kexa ugari egin dituzte; "utzikeria egoeran dago eta bi udalen eskumena izanik, elkarlana ezinbestekoa da gunea txukundu eta erakargarri jartzeko". Honela, hitzarmenaren arabera, 70.427 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta Azkoitiko Udalak %68,30 ordainduko du, eta, gainerakoa, Azpeitikoak, bere garaian hala hitzartu baitzuten orduko udal orduradunek. Obren epei dagokienez, berriz, lanak egiteko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da jada eta hauek aztertu ondoren, lanak urtarrilean hasiko dira eta hilabeteko ejekuzio epea izango dute, beraz, urtarrila amaierarako bukatuta egotea aurreikusten da.

Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du azaroan: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea da, herrian dauden Ziurtagiridun 42 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.
Hilaren 10etik 20a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Azaroaren 21ean jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.
Txartelak denda hauetan banatuko dira:

 

Euskalerriaren Lagunen Elkartearen 250. urtemuga dela eta, Donostiako orfeoiak kontzertua emango du bihar (larunbata), Azkoitiko parrokian. Hemen duzue egitaraua

Atzo hasi zuen Mintzalagun programak ofizialki ikasturte berria. Ekimenen parte hartzen duten herritarrek argazkia atera zuten Kontzejupean, Korrika 19ko logoa lagun, eta pintxo poteoa egin zuten ondoren. Mintzalagunen 5. ekitaldia da aurtengoa Azkoitian. Egitasmo honen helburua da euskaraz ikasten ari eta euskaraz hitz egiteko aukerarik ez dutenei gutxienez astean behin ordubetez berriketan aritzeko aukera izatea. Horrez gain ekimen ezberdinak ere antolatzen dituzte eta euskaldun zahar eta berrien artean giro paregabea sortzen da.
Lehendik martxan diren taldeez gain, bederatzi lagun berri apuntatu dira artengoan eta horrekin gustura daude antolatzaileak. Hori bai, parte hartu nahi dutenek urte osoan ateak zabalik dituztela jakinarazi dute, eta horretarako udaletxera edo aek-ra jotzeko. Udal webgunean ere baduzu horretarako aukera, hemen klikatuta.

Asteazkeneko danborradako entsegua ohi baino lehenago izango da, ETBko 1eko Euskadi Zuzenean saiokoak grabatzera etorriko direlako. Hori dela eta. 19:30ean hasiko da entsegua.

Urriko etenaldiaren ondoren eta 2014ko deialdiari dagokion Lanbideren ebazpena argitaratuta, datorren azaroaren 4tik aurrera, Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen Azkoitiko Enplegu Zentroaren jarduera berriro martxan jarriko da. Iazko ikasturtetik aldaketak egongo dira, ordea: Enplegu Zentroari dagokion zerbitzuarekin abiatuko du bulegoak aurtengo ikasturtea, eta orientazio zerbitzua eta ekintzei dagokiona oraindik ez da jarriko martxan.

Honako ordutegia izango du Azkoitiko Bulegoak (Bizenta Mogel 6, behea - Tnoa: 943083469): Astearte eta Osteguna: 9:00-13:30 eta 15.30-18:00 etara.

Ikasturtea hasi denetik, Urbanuen ikastetxeetarako zerbitzua handitzea eskatu dute herritarrek, eta horri erantzunez, ibilbide batzuk egokitu egin dira, ahalik eta auzo gehienetako ikasleak ikastetxeetara eramateko modua egiteko.

Honakoak dira aldaketak: 
• 8:30etako zerbitzua liburutegitik Ipintza auzora joango da zuzenean (bariantetik) eta bueltan, Gerdau • (8:36), Altzibar ( 8:38) eta Martin deunatik (8:39) etorriko da liburutegira. Jarraian eskola guneetara joango da, Trenbiadearen Zumardiatik eta Lideletik bueltan. 
• Ondoren hirugarren buelta osoa egingo du. J.Urkixo- Martin deuna- Bastarrikalde eta eskola guneak.

09:01ean iritsiko da bueltan liburutegira, eta 09:05an hasiko da ondorengo bira, baina oraingoan ez da Ipintzara joango.
Aldaketa horiei esker, Ipintza, Altzibar eta Trenbidearen Zumardi inguruko haurrak ikastetxeetara eramatea ahalbideratuko da.

 

Sanandres jaien barruan, azaroaren 22an egingo da helduen danborrada, eta ekitaldi hau prestatzeko entseguak gaur zortzi (azaroak 3) hasiko dira. Entseguak Gure Pilotalekuan iznago dira, astelehen eta asteazkenetan 20:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 12etara.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5