Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta testuinguruan, biharko (larunbata, abenduak 1) Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa antolatu du Donostian. Euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde dago Azkoitiko Udala, horregatik deialdi horrekin bat egiten du eta manifestazioan arte hartzera deitzen ditu azkoitiarrak.
Termiten izurritea urteetan izan da Azkoitiko eraikinen arazo eta orain bi urte Tecnalia eta ISS Facility Services kontratatu zituen Udalak arazo horri irtenbidea emateko asmoz. Epe horretan lanean ibili ostean, bi erakunde horietako arduradunek ziurtatu dute "arazoa ia %100ean" konponduta dagoela. Orain aste batzuk izan ziren Tecnalia eta ISS Faciltyko ordezkarian udaletxean, tratamenduaren nondik norakoak herritarrei azaltzen. Lanean hasi zirenetik 821 termita foko aurkitu dituzte eta guztietako ia guztietako termitak hil dituzte jada: bi soilik daude oraindik aktibo, eta gune horietan lanean jarraitzen dute, tratamendua guztiz amaitzeko.
Zubiak Errotzen programaren barruan, eta Emun kooperatibako teknikari baten eskutik, hizkuntz aniztasuaren garrantziaz aritu ziren iragan larunbatean jatorri ezberdinetako hainbat azkoitiar. Hizkuntza ekologiaz aritu ziren, eta ondorio garbi bat atera zuten: hizkuntza aniztasunak aparteko garrantzia eta balioa duela gizarte anitz honetan. Horrez gain, herrian zenbat hizkuntza hitz egiten diren aztertzen ere aritu ziren, eta zenbaki zehatz bat ateratzea ezinezkoa dela onartu arren, 40 bat hizkuntza mintzatzen direla ondorioztatu zuten. Dozena bat lagunek hartu zuen parte mahai inguruan.
SMS Mezuen inguruan kontsulta ugari jaso ditu azkenaldiak Kontsumitzaileen informazioroako udal bulegoak, eta hori dela eta, herritarrei ohar bat zabaltzea erabaki du: SMS Premiunak telefono mugikorrera bidalitako testu-mezuak dira, mezu arrunt bat baino garestiagoak dira, atxikita duten zerbitzua dela eta, identifikatzeko nahiko errezak izaten dira 5 edo 6 zifratako zenbakiak erabiltzen dituztelako zerbitzu gehigarri hoiek emateko. Kobratu telefonia operadoreak egiten ditu baina zerbitzuak beste enpresa batzuk ematen dituzte. Beraz era hontako arazorik ez edukitzeko norberak bere telefonia operadorari eskatu diezakeioke bere telefono mugikorra deskonektatzeko tarifikazio gehigarriako zerbitzuetatik, orduan SMS arruntak bakarrik jaso eta bidali ahal izango ditu.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||