Azken egunetako negoziaketen ondoren, EAJ/PNV eta PSE-EE alderdiek osatutako Udal Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontu akordioa lortu dute, besteak beste, etxebizitza, irisgarritasun edota ingurumen gaietan hartutako hainbat konpromisotan oinarrituta.
Lankidetza, akordioa eta konpromisoaren aldeko apustua egin dute alde biek, guztien onerako lanean jarraitzeko xedez. “Alderdi politikoen artean adostasunerako prestutasuna egotea, beti da lagungarria. Uste dut gure ardura dela kudeaketa modu positiboan eta eraikitzailean burutzea, eta ildo horretan, akordio bakoitza lorpen bat da, hurbilketa bat, eta herritarrei ahalegin hori zor diogu”, dio Ogasun zinegotzi Ana Azkoitiak Udal Gobernuaren izenean.

Udaleko merkataritza sailak Herrixen Merkataritza Elkartearekin batera, Gabonetako XXV. Erakusleiho Lehiaketa abiatu du kaleetan Gabon giroa pizteko, eta herriko merkataritza txikia sustatzeko asmoz. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 17ra arteko epea dute izena emateko. Izena eman daiteke Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan, Herrixenen bulegoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

Udalak 2019an Ahotsak proiektua berrartu zuenetik, egitasmoan parte hartu duten herritarrak omendu ditu Udalak Euskararen Eguna ospatzeko. Atzo arratsaldean izan zen ekitaldia udaletxeko aretoan eta Ahotsak egitasmoan parte hartu duten herritarrei euren grabazioa entregatu zitzaien oroigarri gisa. Denek bertaratu ezin izan zuten arren, 28 lagunek hartu dute parte.

Euskara zinegotzi Marijose Arregik zuzendu zuen ekitaldia eta horrela hitz egin zuen: “Harro esaten dugu Azkoitia euskararen arnasgunea dela. Bada, eta izaten jarraituko du, baldin eta gure haur eta gazteei, gure ondorengoei, euskarak egiten gaituela euskaldun transmititzen badiegu. Euskara sentitu egin behar dute, sentitu egin behar dugu. Euskararik ez duenak ez daki zer galtzen duen. Dugunon egitekoa da, ordea, euskarari bizi-indarra ematea. Udal honek euskararen alde lanean jarraituko du”.

Azaroko azken udal osoaren ohiko bilkuran Euskararen Egunaren harira, Udalak ondorengo Adierazpen Instituzionala onartu zuen:

Erabilera-eremu berri eta ez formaletan ere, euskarak arnas berri Tentuz, baina ateratzen ari gara, azkenean, beltzenetik argira. Berreskuratzen hasi gara gutariko bakoitzaren eta elkarrekin osatzen dugun herriaren eta gizartearen bizitza erakargarri ez ezik, jasangarri ere egiten duena: zuzeneko harremanak; elkartzeko ohiturak, aukerak eta guneak; osatzen gaituzten besteengana biltzeko joera. Eta, horrekin batera, ezinbestekoa dugun jarduera ekonomikoaren hari eta sareak berriz ere indartzen ari gara, pandemiaren aurretiko tokira eta, inola ere ahal balitz, hobera iristeko itxaropenez.

XLVII. Kontzejupeko Pilota Txapelketaren finalak jokatu dira gaur arratsaldean. Bost partidu jokatu dira. 8-9 urtekoek ekin diote lehenengo partiduari, eta nagusiek jokatu dute azkena. Ikusmina sortu dute pilotariek, eta hainbat herritar gerturatu da Kontzejupera pilotaz gozatzera. Bertan izan da Javier Zubizarreta alkatea herriko pilotari ohi handiekin eta Oteiza Kirol Elkarteko kideekin batera.

Tags:

Udalak ostegun honetan, abenduaren 2an, aurkeztuko du San Martin auzoko irsigarritasuna hobetzeko egin den alternatiben azterlana. Aurkezpena 19:00etan izango da Elkargunean (Oteiza aretoan).
Azterlana LKS Aholkularitzak egin du eta lanketaren arduradunak azalduko ditu dauden aukerak eta bakoitzak dituen abantailak eta desabantailak.
Udalak San Martingo bizilagunak deitu ditu aurkezpenera eta baita Altamirakoak ere, landutako alternatiben artean badelako Altamirakoentzat ere mesedegarria izan daitekeen soluzioa.

Tags:

Udaleko Euskara sailaren eskutik, Ahotsak proiektuaren aurkezpen ekitaldia egingo da abenduaren 2an, ostegun honetan. Hitzordua udaletxean izango da 18:30ean. Euskararen aldeko aldarria egiteaz gain, aurkezpen ekitaldian Ahotsak proiektuan parte hartu duten herritarrak omenduko dira euren hizkera, duten ahozko ondarea eta euskarari lotutako pasadizoak partekatzeagatik.

Kontzertu berezia izan da gaur Baztartxon Udal Musika Bandak eskainitakoa. Santa Zeziliaren omenezko kontzertuan, Juan Mari Arruabarrenari aitortza egin diote Bandan 50 urte bete dituelako. Urrezko Intsignia jaso du bandakideen eskutik eta Udalaren izenean, Javier Zubizarreta alkateak Udane Juaristi artistaren margolana eman dio oroigarri gisa. "Zerbaiti hainbeste urte eskaintzeko, behar dira zaletasuna, maitasuna eta nortasuna. Eskerrik asko Juan Mari, hirurak izateagatik!",  esanez zoriondu du alkateak. 

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra