"Indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeei arreta hobea emateko Azkoitiko Udalaren Protokoloa" eta "Azkoitiko herrian genero indarkeria eta sexu erasoen biktima diren emakumeei eman beharreko arreta zerbitzuen koordinaziorako tokiko protokoloa" onartu zituen iragan abenduaren 19ko plenoan Udalak, hain justu ere indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei ematen zaion arreta hobetu eta horretan aritzen diren eragile ezberdinen arteko koordinazioa hobetzeko. Protokolo horiek onartua, eragile ezberdin horiek izenpetzea izango da aurreneko pausua, protokolo horien arabera lan egiten hasteko. Azkoitiko Udalaren izenean Urrategi Alberdik alkateak sinatuko du dokumentu hori. Hemen duzue plenoak onartutako iragarkia.

 

Bai Euskarari Ziurtagiridun dendetan egindako zozketaren hirugarren eta azken saria agertu da. Mailu Garmendiak zuek PSOE tabernan banatutako 2.246 zenbakidun txartela, eta hortaz, berarentzat izan da ziurtagiridun dendetan gastatzeko 200 euroko erosketa balea. Guztira hiru erosketa txartel banatu ditu Udalak

Iragan ostiralean hainbat sari banatu zituen Udalak, tartean urteko kirolari onenanera, eta bertaratu zirenek Jon Unanue Elorza arraunlaria aukeratu zuten urteko hoberen. Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren irabazleak, berriz, Rexu Arakistain, Juan Ramon Alberdieta Oihane Fernandez izan ziren, eta Gabonetako eskaparate onenaren saria berriz, Aizterri, Karan eta Soul dendek irabazi zuten. Zorionak guztioi Udalaren partez 

 

Iragan ostiraleko udalbatzan onartu zituen Udalak 2015eko aurrekontuak. Udalak 12.892.000 euro zango ditu, Zubiaurre-Elkargune Institutuak 730.840 euro, San Jose Egoitzarena 2.776.000 euro eta Azkoitia Lantzenek 609.764 euro. Adostasun handiko aurrekontuak izan dira, bai Bilduk, bai Azkoitia Baik eta bai EAJk alde bozkatu dutelako. PSE abstenitu egin da. Hemen duzue aurrekontua, partidaka

 

Urteko azkeneko plenoa izango da gaur, 17:00etan, eta bertan 2015erako aurrekontua bozkatuko dute, besteak beste. Hemen duzue gaurko udalbatzako gai ordena

Gabon jaietan ordutegi berezia izango du Urbanuek: abenduak 24 eta 31n eta urtarrilaren 5ean larunbatetako ordutegia izango du, eta abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6an ez da zerbitzurik egongo. 

 

etxekodekorazioa

Merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, beste bi gidaliburu atera ditu Udalaren Euskara Zerbitzuak, bata bitxi-dendentzat eta bestea dekorazio dendentzat. Denda horiek euren eguneroko lanean materiala erabiltzeko eredu ezberdinak jasotzen dituzte gida horiek, besteak beste fakturak, eraman agiriak, eskaera orriak, papertegia, errotuluak, iragarkiak... Hiztegi bat ere jasotzen dute gida horiek, denda horietan gehien erabiltzen diren hitzen hiztegiak. Hiztegia osatzeko Azkoitiko bitxidenda eta dekorazio dendekin jarri zan harremanetan udala, eta haiek emandako hitz zerrenda oinarri hartuta osatu da hiztegia. Gidarekin batera CD bat ere banatu da material guztiarekin. Bi hauez gai, beste hamalau gida ere aterata ditu Euskara Zerbitzuak, dendari ezberdinentzat, eta guztiak eskuragai daude udal webgunean.

 

Bailarako turismo bulegoak (Loiola) inoizko bisitari gehien izan ditu aurten: apirilaren 10ean ireki zituen ateak eta abenduaren 12an itxi, eta denbora horretan, 27.287 bisitariri eman zaie turismo jarduerarekin loturiko zerbitzuren bat, 2013an baino %28ko gehiagori. Emaitzekin oso gustura daude Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariak, eta datorren urterako honako erronkak aipatu zituzten:
1. Turismo Bulegoaren funtzionamenduaren egonkortasuna eta jarraitasuna bermatzea.
2. Turismo Bulegoari ikusgarritasuna eta irisgarritasuna ematea Loiolako Santutegira
datozen bisitarien ehuneko handiagorengana iritxi ahal izateko.
3. Sektoreko enpresen artean Turismo Bulegoa erabiltzeko ohitura ezartzea.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5