Gipuzkoako Diputazioaren aurrekontuak erabakitzeko partaidetza prozesuan bigarren fasea hastera doa. Herriz herri egin diren bileretan herritarrek egindako proposamen guztiak bildu ondoren, orain proposamen horien inguruan aritu eta lehentasunak zehaztuko dira eta horretarako, datorren asteartean, ekainaren 10ean arratsaldeko 19:00tan, Zestoako Udalean eskualdeko batzarra egingo da. Batzar honetan ondorengo gaiak landuko dira:
-Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko prozesuan aukeratu ziren 7 ekimenen inguruan burutu diren jardueren eta egoeraren aurkezpena egingo da.
- 2014ko Partaidetzazko aurrekontuen testuinguruan jaso diren proposamenak aurkeztuko dira.
- Lehentasunezko proposamenen identifikatuko dira.
Bilera horretan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak, Foru Aldundiaren 2015eko aurrekontuetan ere herritarron iritzia eta beharrak zuzenean sartzeko aukera eskainiko duelako.
ISB Iraurgi Saskibaloi Taldearen aldeko Garagardo Azoka asteburuan itzuliko da Azkoitira. VI. urtez jarraian, herriko plaza hartuko du azokak, helburu garbiarekin: ISB finantzatzen jarraitzeko dirua biltzea. 11 garagardo mota ezberdin egongo dira dastagai aurten, eta bada berrikuntzarik: Ingalaterran egiten duten sagardo eta garagardoaren arteko edari bat ere egongo da. Horrekin batera, aurten kaña formatoan tragoa hartzeko modua ere egongo da, eta bost txartelekin sei pitxarkada eskuratzeko eskaintza ere bai. Bihar (ostirala ekainak 6) zabalduko dute azoka, ISBren talde guztien aurkezpenarekin, eta horrekin batera egunero aktuazioak egongo dira azokak iraungo duen bi asteburutan. Bertaratu eta gozatzera animatu dituzte herritarrak antolatzaileek, Azkoitiko Tabernarien Elkartekoak eta Udalak.
Astelehenean hasiko da Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea, IPAKA, eta bigarren edizio hau ere ekitaldiz josita dator. Astelehenean hasita, gisa guztieko ekintzak egingo dira Azkoitian eta Azpeitian, guztiak ere helburu bererekin: bailaran dagoen aberastasun kulturala plazaratu eta jatorri ezberdineko herritarren arteko harremanak sendotzea. Ekitaldietan parte hartu eta festara batzera deitu dute IPAKAko antolatzaileek.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||