Azkoitiko Udaltzaingoan iruzur eta lapurreta kasu batzuk atzeman ditu Azkoitia eta inguruetan, eta hori dela eta, kontuz ibiltzeko eskatzen die herritarrei. Batetik, lepoko kate lapurretak egon dira herrian, batik bat adinekoei egindakoak. Lapurrak besarkatzera eta musuak ematera gerturatzen dira herritarrengana, eta kontaktu fisiko hori aprobetxatzen dute lepokoa kentzeko. Bestetik, berriz, 'tokomotxo' delako iruzur kasuak ere ugaritzen ari dira: kasu honetan, ustez saritutako loteria boleto batekin gerturatzen dira iruzurgileak, atzerritarrak direla eta ezin dutela kobratu esanez, eta boleto hori saltzen saiatzen dira.
Gisa honetako kasuren bat pairatu edo ikusi duten herritarrei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie. 943 85 71 71
Azkoitiko landa eremuko auzotarrekin bildu ziren Udala eta Urola Erdiko Mankomunitatea hondakinak biltzeko sistema berriaren ingurukoak azaltzeko. Bilera horretan 50 lagundik gora elkartu ziren, Aizpurutxo, Martirieta, Kukuherri, Elosu eta Urrategikoak, eta euren eremuan bilketa nola egingo den azaldu zitzaien: landa eremuetan bilketa gune bereziak jarriko dira, edukiontziekin, eta hara bota beharko dituzte hondakinak, bereizita. Udazkenera bitartean edukiontzi marroi bana izango dute bilketa gune horiek, hondakin organikoak jasotzeko, baina udazkenetik aurrera autokonposta egin beharko dute auzotarrek. Atzoko bileran jada auzotar batzuk autokonposta egiteko gailua hartu zuten.
Gaur arratsaldean egingo da landa eremuko auzotarren bigarren bilera, 19:00etan, Elkargunean. Bertan Elgoibarko bidea, Madariaga, Izarraitz, Santa Kutz eta Olasoko auzotarrei emango zaizkie azalpenak.
Euskara ikasteko AEKn orain matrikulatzen bazara, abantailak dituzu. Hemen duzu informazio osoa. Gogoratu Udalak diru-laguntzak ematen dituela euskara ikasi edo hobetzeagatik eta laguntza horien eskaera irailaren 22tik azaroaren 21era egiten baduzu laguntzaren %40a Gabon aurretik jaso dezakezula eta gainerakoa kurtso amaiera. 2013-2014 ikasturtean ikastaroak, udakoak barne,egin dituztenak diru-laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 25a ,osteguna, da.
OHZ edo IBI zerga asteazkenean (hilak 11) kobratuko zaie erreziboa helbideratuak dutenei. Erreziboa helbideratu gabe dutenei, berriz, jada posta arrunt bidez bidali zaie, eta jaso ez dutenek Azkoitiko Udalaren Harrera Bulegoan eskatu beharko dute. Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 30ean amaituko da.
"Enpresa bezeroarengana eta emaitzetara bideratu" izenburupean lan bilera antolatu du Iraurgi Berritzenek ekainaren 17rako. Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da, 09:00 etatik 14:00etara, eta eskualdeko mikroenpresa eta enpresa txikietako arduradun eta nagusiei zuzenduko zaie, enpresaren arlo komertzialean sakontzeko helburuarekin. Egunerokoan bezeroei bideratuta egoteko, enpresa lorpenera bideratzeko eta bezeroekin komunikazioa hobetzeko, jarrera eta gaitasun klabeen inguruan arituko dira eta horretaz gain, enpresa baten esperientzia ezagutuko dute, nola balore hauek landuz sektoreko enpresa erreferente bezala kokatzen ari diren, aurreratzen eta eraldatzen. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943 85 11 00 telefonoan edo honako helbide honetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||