Ostegunetik aurrera (urriak 9), Jausoro auzorako sarreraren norabidea aldatu egingo da . Ordutik aurrera, Ibai Ondo kaletik zuzenean sartu ahal izango da anbulategira, eta irteera berriz, Txalon Erreka auzo alderuntz egingo da (bidegorri aldetik), gaur egun dagoenaren kontrako zirkulazio norantzan.
Jausoroko hainbat herritarrek eskatu zuten norabide aldaketa egitea, eta Txalon Erreka-Martirieta auzoetako sarbide berriak ( zubiak) hori egiteko aukera ematen duenez, aldatzea erabaki du Udalak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzazko Aurrekontuetako 500.000 euroak non inbertitu erabaki dute Urola Erdiko herritarrek.
Hemen herritarrek zehazki aukeratutako proiektuak:
1. Ekintzailetza arloko eskualdeko estrategia garatzea: 122.000 euro.
2. Zestoa eta Zumaia arteko bide berdea osatzen joateko ibilbidean zehar dauden bi tunelen konponketa: 250.000 euro.
3. 2014an zehar lantzen ari den eskualdeko Energia Burujabetza Planak jasoko duen ekimen zehatz bat martxan jartzea: 65.000 euro.
4. Eskualdeko baserri bideen konponketarekin jarraitzea: 63.000 euro.
Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoan abiatu zuen Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena. Horren helburua da herritarren parte hartzea bultzatzea diru publikoaren kudeaketan, baita partaidetzaren kultura gure gizartean errotzea. Parte hartze prozesu horren berezitasuna da ez dela kontsultiboa, herritarrei azken hitza ematen baitzaio. Herritarrek erabakitzen dituzten proiektuak 2015eko aurrekontuetan txertatzeko konpromisoa hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek berretsi dute.
Foru Aldundiaren aurrekontua nola erabili erabakitzeko bi bilera egingo dira aste honetan. Batetik, bihar (asteartea irailak 30), 2015ko aurrekontuekin zein proiektu egin aukeratzeko bilera egingo da. Urola Erdiko herritarrek martxoan eta apirilean proposatu eta lehenetsitako proiektuak juridikoki bideragarriak diren eta zenbat kostu izango duten aztertzen ari dira, eta txosten horien emaitzak kontuan hartuta, orain da behin betiko proiektuak aukeratzeko garaia, eskualde bakoitzari dagozkion 500.000 euroak zertan gastatuko diren erabakitzeko. 19:00etan egingo da bilera hori, Azpeitiko udaletxean.
Astelehenean (hilak 29) hasiko da aurtengo Ingurumen Hamabostaldia. Herriko eragile eta elkarte ezberdinek egitarau oparoa antolatu dute aurtengorako ere, ingurumenaren inguruan kontzientzia hartu eta ohiturak aldatzeko helburuarekin. Zazpi talde aritu dira Udalarekin elkarlanean aurtengoa antolatzen: Piztu, Baratza Dantzan, Fracking Ez, Oreka, Abarketatxo Ludoteka, Zuhaitzak Bizirik eta Zero Zabor, eta partaidetza hori nabarmendu izan nahi dute guztiek. Adin guztietako herritarrentzako ekimenak antolatu dituzte; hosto bilketa, txakurren gorotzen aurkako kanpaina, dokumentalak, baratze ekologikoetara bisitak, bizikleta martxa, Urbanue ezagutzeko birak... Baina bereziki burujabetza energetikoaren ingurukoek hartuko dute protagonismoa, Piztu elkartearen eskutik: hala eguzki energiarekin hamaiketakoa prestatuko dute, ingenio berriztagarrien erakusketa edo etxeko instalazio fotoboltaikoen tailerra. Elikadura burujabetzari dagokionez, berriz, Baratza Dantzan kontsumo taldeak dokumental bat eta baserri batera bisita antolatu ditu. Hemen duzue egitarau osoa. Udalak ekintzetan parte hartu eta ingurumenaren kontzientzia sendotzen segitzera animatu nahi ditu herritar guztiak.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||