Auzoko lagun taldea ari da pixkanaka-pixkanaka potolotzen. Aurreneko asteko saioan 10 lagun bildu ziren, eta beste bost lagunek izena eman dute jada. Lagun talde hau astelehenero biltzen da, euskarara hurbildu eta elkar ezagutzeko. Berriketan egiteaz gain, aniztasun festarako performance bat prestatzen ari dira eta bertso eskolara eta xakeko taldera joatekoak ere badira, besteak beste. Saioak irekiak dira eta herritar guzti-guztiak daude gonbidatuta, bai euskaraz dakitenak bai ez dakitenak ere. Hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da, 18:00etan, Elkargunean.
Mendez mende Azkoitiko eta bailarako sutondoetan kontatu izan diren ipuinak entzuteko aukera eskainiko du, beste behin, Aizkibel liburutegiak. Izan ere, Gurutz Garmendia ipuin kontalariak Izarraitz magalean kontatu izan diren ipuin, kondaira, kontakizun eta pasadizoak kontatuko ditu, modu parte hartzailean. Kontakizun zahar horiek "Basoko Damaren ipuin sorta" liburuxkan daude bilduta, eta hori oinarri hartuta emango du ikuskizuna Garmendiak. Apirilaren 2an izango da kontakizuna, 09:30etik 11:30era.
Azkoitiko eta Bergarako udalek Elosu auzoan hainbat hobekuntzat egiteko akordioa sinatu dute. Zehazki esanda, honako lanak egingo dira auzo horretan: 39 aparkaleku, umeentzako jolas-eremu bat, eta erabilera anitzeko proba leku bat egingo dituzte. Azkoitiko partean 22 aparkaleku eta proba lekua egingo dira eta Bergarako eremuan beste 17 aparkaleku eta umeentzako jolas eremua. Aulkiak jarri eta zuhaitzak ere landatuko dira. Gaur sinatu dute lanak egiteko akordioa eta urriaren 12ko Pilariketako feriarako eginda izatea espero dute.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||