2013ko Udal aurrekontuak iragan martxoaren 14an onartu zituen Udalbatzak eta aurrekontu horiek jasotzen dutena azaltzeko herritarrekien bilera irekia egin zuten Udal Gobernuko ordezkariek lehengo astean. 30 herritar inguru bildu ziren bilera horretan, eta 2013ko kontuen inguruko informazioa eta azalpenak jaso ostean, Pello Baztarrika alkateari eta gainerako zinegotziei galderak egiteko aukera izan zuten. Besteak beste, musika eskolaren proiektuaren ingurukoak, Espainiatik ezarri dituzten eta ezartzekoak diren araudi berriaren ingurukoak eta langabeziari aurre egiteko aukeren ingurukoak izan zituzten mintzagai.
Bisita gidatuak, prozesioak, haur astea eta Udaberriko Ekintzak... Asteazkenetik aurrera ekintza eta ekimen ugari izango dira herrian. Jarraian dituzue batzuren eta besteek egitarauak. Horrez gain, gogoratu Loiolako Turismo bulegoa zabalik dagoela martxoaren 22az geroztik. Hemen duzue ordutegia:
. Azkoitiko gune historikoa eta parrokia ezagutzeko bisita gidatuak, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. (Aurrez erreserbatu behar dira).
. Haur astea eta udaberriko ekintzak
Udaltzaingoaren oharrak:
-Azkoitia- Azpeitia maratoi erdia dela eta, larunbata goizeko 8:00etarako Julio Urkixoko (16-40 zenbaki bitartean) aparkalekuak libre egon behar dute. Lasterketak irauten duen bitartean ez da errepidea moztuko, baina 15:00etatik 18:00etara trafiko geldoa egongo da tarteka.
-Igandean Elosu bidea itxita egongo da 10:30etik 11:30era Gorla igoerako txirrindulari lasterketagatik.
Martxoaren 21a Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko eguna izan da horren harira, elkarretaratzea egin zuen atzo Aniztasun Kontseiluak herriko plazan. Dozenaka herritar bildu ziren konzentrazioan, eta amaieran aniztasunaren aldeko adierazpen bat irakurri zuten. Udalak ere bat egin zuen elkarretaratzearekin.
Ignaziotar lurraldea programaren barruan, Azkoitiko ondarea ezagutzeko bisita gidatua emango du igandean Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Kronista ofizial eta Baskondagako Gipuzkoako Zuzendariak. Parte hartu nahi dutenek erreserba egin behar dute, Iraurgi Lantzenen (943 85 11 00). Bisita igande eguerdian izango da, eta 2 euro ordaindu beharko da.
Udalak egin du zozketa eta Emakumeen mahaiari tokatu zaio Korrikaren lekukoa ematea. Zorionak! Guztira 9 losintxa jaso dira sare sozialetan eta horien artean egin da zozketa. Lidl paretik Txerloira eramango dute lekukoa Emakumeen Mahaikoek, Korrikaren 1.516. kilometroa.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||