Azoka plazan salmenta postu finko bat herritarren esku jartzeko prozedura zabaldu du Udalak eta lokal hori eskuratu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena eta aurkeztu dezakete beharrezko dokumentazioa. Lokalaren erabilera baimena gutxienez 20 urtekoa izango da, eta erabiltzaileek ordaindu beharreko kanona hilean gutxienez 428,32 eurokoa. Eskaintzak aurkezteko azken eguna apirilaren 23a da. Informazio osoa udal wegbunean dago eskuragai, kontratazioen atalean.
'Zer ari haiz esaten?' izenburupean zurrumurruen aurkako tailerra egingo da datorren asteartean (apirilak 1), Aniztasun Sailak antolatuta. Raquel Moreno D-Casek emango du tailerra, Xarxa Antirumorseko kide eta Bartzelonako Diputazioko aholkulariak. Zurrumurruen aurkako estrategia komunikatibo eta emozionalak landuko dituzte eta saioa teoriko praktikoa izango da. Helburua da estereotipo eta zurrumurruei bide ematen dieten gezurrek duten eraginaren inguruan kontzientzia kritikoa sortzea eta gero kontzientzia kritiko hori praktikan jartzen ikastea. Saioa 18:30ean izango da, Elkargunean.
‘Gaztien herrixe moiu ipurdixe' gazte topaketen bigarren saioa izango da ostiralean. Bertan, etorkizunera begira jarriko dira Azkoitiko gazteak eta besteak beste Azkoitiko gazte mugimendua indartzeko zer egin daitekeen aztertuko dute, gazteek eurek zer egin dezaketen, Udalak zer egitea nahiko luketen... 19:00etan izango da afari-topaketa, Elkargunean. Orain bi aste izan zen aurreneko saioa, eta orduan Azkoitiko gazteen egungo egoeraz hausnartu zuten bertaratutakoek. Horretarako, aurreko asteetan egindako hainbat elkarrizketetan bildutako informazioa hartu dute oinarritzat. Elkarrizketak lokala duten eta ez duten gazteen artean egin dira. Elkarrizketekin 300 gazte inguru ordezkatu dira, Azkoitiako 17-22 urte arteko gazteen erdia.
Urola Erdiko Mankomunitateak ikastaroa emango du ostegunean (martxoak 27), bosgarren edukiontziaren erabileraren nondik norakoak azaltzeko. Beraz, etxeko hondakin organikoa jasotzeko erabiltzen den edukiontzi hori erabiltzen hasi nahi dutenek ordutegi honetan izango dute ikastaroa egiteko aukera; goizez 11:00tatik 12:00etara bitartean eta arratsaldez 18:00etatik 19:00etara, Elkargunean. Ikastaroaren iraupena 15 minutukoa izango da gutxi gorabehera. Ikastaroan parte hartuko dutenei bosgarren edukiontzia erabiltzeko argibideak, etxerako edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontzi marroiko giltza emango zaizkie.
http://dokumentuak.gipuzkoa.net
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||