2013ko uztailean udalbatzak onartutako %70 edo gehiagoko gaikako bilketara iristeko helburua lortzeko sistema eraginkorrenak aztertzen aritua da Azkoitiko hondakinen lantaldea, eta hainbat aukera aztertu ostean, bilketa sistema mistoa bat jartzea erabaki du; Azkoitia Bai, EH Bildu, Zero Zabor eta hainbat herritarren babesarekin. Zehazki, honako sistema ezarriko da:
-Papera, ontzi arinak, beira eta organikoa orain arte bezala jasoko dira, edukiontzi finkoen bidez. Edukiontzi marroiari txipa jarriko zaio.
- Aldaketa bakarra errefusa edo edukiontzi grisean egongo da; edukiontzi grisa kendu egingo da eta birziklatu ezin diren hondakin horiek atez ate jasoko dira, astean behin, ordutegi zehatz batekin.
-Organikoaren bereizketan emaitza hobeak lortzeko, orain arte bezala, autokonposta eta auzokonposta indartzeko neurriak hartuko dira.
-Pardelentzat edukiontzi bereziak jarriko dira.
-Merkatari eta hondakin sortzaile handiekin ere lanketa berezia egingo da, egungo bilketa hobetu eta alor horietan bereizketa sistema eraginkorragoa lortzeko.
-Landa eremuetan gune berezituak jarriko dira, ekarpen guneak, hondakinak gaika biltzeko.
Urola Erdiko biztanleek eta udalek Partaidetzazko Aurrekontuen esperientzian parte hartu zuten 2013an. Horren arabera, Foru Aldundiak 500.000 euro utzi zituen herritarren esku. Prozesu parte hartzaile baten bidez, zazpi egitasmo lehenetsi zituzten eskualde horretan. Egitasmo horiek aurten gauzatuko dira eta, herritarrek hala eskatuta, prozesu horren jarraipenean ere parte hartu nahi dute. Horretarako, jarraipen batzordeak osatu dira eta egitasmo horietako batzuk nola gauzatuko diren erabakitzeko lehen bilerak lotuta daude. Eskualdeko historia berreskuratu eta balioan jartzeko plangintzari buruzko bilera, bihar, hilaren 2an, asteazkenean, egingo da, Azpeitiko udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan. Hilaren 3an, ostegunean, berriz, 18:00etan, Oroimen historikoa lantzeko egitasmoa gauzatzeari buruzko batzordea egingo da. Baserri bideak konpontzeko eta Burujabetza energetikorako plangintzari buruzko batzordeak hil honetan egingo dira, hilaren 9an eta hilaren 28an, hurrenez hurren.
Azoka plazan salmenta postu finko bat herritarren esku jartzeko prozedura zabaldu du Udalak eta lokal hori eskuratu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena eta aurkeztu dezakete beharrezko dokumentazioa. Lokalaren erabilera baimena gutxienez 20 urtekoa izango da, eta erabiltzaileek ordaindu beharreko kanona hilean gutxienez 428,32 eurokoa. Eskaintzak aurkezteko azken eguna apirilaren 23a da. Informazio osoa udal wegbunean dago eskuragai, kontratazioen atalean.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||