Zerbitzu berri bat jarri du martxan Azkoitiko Udalak: Open Data, datu publikoen biltegia. Gune horretan Udalak modu ireki eta librean argitaratzen dituen datu publikoak eskegiko ditu, eta datu horiek ikusi ez ezik, grafikoki aurreikusi, formatu ezberdinetan jaitsi edota beren bertsio semantikora sartzeko aukerarekin. Izan ere, administrazioen gardentasuna ahalbidetzearekin batera, datuon berrerabilpena bultzatzea ere bada Open Data filosofiaren helburu, norbanako nahiz enpresek datu hauek edozein unetan eta edozein tokitatik eskuragarri jarrita. Interneten dago kontsultagai, opendataazkoitia.gobernuirekia.net helbidean.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2011an Azkoitiko Udaleko 2010eko kontuak eta hauekin batera Azkoitia Lantzenen aurreko agintaldietan egindako hirigintza jarduera ikertu zituen. Ikerketa prozedura hartan, bai Azkoitiko Udalak baita Asier Aranbarrik (garai hartako Azkoitiko Alkatea eta Azkoitia Lantzeneko presidentea) alegazioak egin zituzten, azken honek interesdun moduan, bere kudeaketa eta bere erabakiak justifikatu eta defendatzeko asmoz. Informazio hori guztia kontutan hartuta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, 2010eko Fiskalizazio Txostena atera zuen iaz (2013) eta bertan Azkoitia Lantzenen inguruan hainbat irregulartasun antzeman zituen. Hori dela eta, egindako urraketak argitzeko eta erantzuleak aurkitzeko, ofizioz, bi ikerketa zabaldu dira bi epaitegi desberdinetan:
Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzua hobetzeko parte hartze prozesuaren bigarren fasea hasi du, eta herriz herri bilerak ari da eskaintzen. Azkoitian gaur izango da bilera, eta bertan azalduko dute proposamena. Hasiera batean 19:00etarako jarria zuten hitzordua, baina 18:30ean izango da azkenean, Elkargunean. Herritarrek beraien ekarpenak egin ahal izango dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat eskualdetan autobus garraio zerbitzua berria jarri behar zuen (emakidak iraungita daudelako), eta hori aprobetxatu du ohiko eran egin beharrean herritarren parte hartzearekin egiteko. Horregatik, 2013ko urrian zerbitzua berritzeko prozesua martxan jarri zuen, eta orain prozesu horretako bigarren parte hartze prozesua hastera doa, inoiz Gipuzkoan egin den parte hartze prozesu zabalenetako batean.
Udalaren euskara zerbitzuek ematen dituzten diru-laguntzak eskatu daitezke jada. Zehazki, honako diru-laguntzak eskaintzen ditu Udalak: ohiko euskara jarduerak bideratzeko; euskara ikasteko; ida ikastaroetarako; errotulua euskaraz jartzeko; irudi korporatiboa euskaratzeko; web orria euskaraz sortzeko; programa informatikoak euskaraz jartzeko eta euskara jarduera puntualetarako. Diru-laguntza horietako bakoitzak eskatzeko epe ezberdinak dituzte, eta hemen dituzue kontsultagai.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||