Elkarguneko bazkide direnentzat estali gabeko igerilekurako sarrera doakoa da, bazkide ez direnek udako edo hileko bonoa egiteko aukera izango dute, eta Elkargunerako erbailtzeko aukera izango dute. Hala ere, uztailean hiru hilabeterako bazkide berri egiten denak, ezin izango du kanpoko igerilekua erabili. Erabilpen hau edukitzeko, nahitaez, sei hilabeteko bazkidetza ordaindu beharko du.

Lotura honetan duzue tarifen dokumentua.

Maiatzaren 29an Munoandi herri harresitua ikustera joan ziren Mintzalaguneko kideak. Antxoka Martinez arkeologoa izan zuten gidari bisita hartan eta Burdin Aroko herrixka honen ezaugarriak ezagutu eta ulertzeko beharrezko azalpen guztiak eman zizkieten. Mintzalaguneko kideen esanetan, Martinezek emandako azalpenak "interesgarriak" izan ziren gure arbasoen bizimodua ezagutzeko: "Zergatik aukeratzen zituzten leku hauek herrixkak egiteko, harresiak zer funtzio zuen, bertan aurkitutako hainbat objekturen zergatiak..., benetan interesagarria izan da azaldutakoa". Munoandirako joan etorria oinez egin zuten, eta bide horretan berriketarako aukera 'paregabea' izan dutela adierazi dute Mintzalagunekoek.  Antxokari Martinezi eskerrak eman nahi izan dizkie  "aldez aurretiko jarrerarengatik eta euskaraz hain azalpen bikainak emateagatik".

IPAKA Izarraizpeko Aniztasunaren jaia eta Garapenean Bidelagun aste solidarioa antolatzeko bilera bana egingo dira gaur arratsaldean Elkargunean. IPAKA antolatzeko bilera 17:00etan izango da, eta Garapenean Bidelagun antolatzekoa, 19:00etan. Aniztasunararen eta elkartasunaren alde lan egin nahi duten herritar oro gonbidatzen ditu Udalak bilera horietara. 

Altamirako baratze ekologikoetan izena emateko bigarren deialdia zabadu du gaur Udalak (asteartea) eta interesa dutenek ekainaren 24ra bitartean dute epea izena emateko. Aurreneko deialdian izena eman dutenen onartutakoen zerrenda egin ostean, oraindik beste 20 bat baratze libre gelditu direla eta egin du bigarren deialdia Udalak. 

Baratze ekologiko izaten dutenek betebehar eta baldintza batzuk izango dituze.

1. Derrigorrez parte hartu beharko dute Kutxa Ekoguneak antolatzen dituen nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoko ikastaro teoriko eta praktikoetan. Ikastaro hori egiten ez badu, pertsona horrek galdu egingo du partzela erabiltzeko lizentzia eta hutsik geratuko da plaza, eta hura beteko da itxaron zerrendaren ordena jarraituz.
2. Baratze kideak behartuta daude elkarte bat sortu eta bozeramaile bat izendatzera. Udaletxeko teknikariarekin harreman zuzena izango dute eta elkarlanean kezkak, arazoak, etab bideratuko dituzte. Elkarteak mantentze-lanen egutegi bat finkatu beharko du Baratza Parkeko beharrei elkar lanean aurre egiteko.
3. Baratzetara animaliak eramatea debekatuta dago.

Tratu Onen aldeko festa izan zen ostiral arratsaldean Azkoitiko plazan, eskualdeko hezkidetza foroak antolatuta. Harremonak Hezkidetza Planaren baitan, Azkoitiko eta Azpeitiko udalek, bi herriotako ikastetxeek eta Arremanitz kooperatibako kideek ikasturtean zehar egindako Hezkidetza Planaren baitan egindako "urrats nabarmenak" plazaratu eta herritarrekin konpartitu zituzten. Koloreak, musikak eta batez ere, tratu onen aldeko aldarriak hartu zuten herriko plaza.

Baratze ekologikoak erabiltzeko onartuen behin behineko zerrenda honakoa da:

Zerrenda

Maxixatzen proiektua indartzen jarraitzeko diru-laguntza akordioa sinatu dute Udalak eta elkarteak. Hitzarmen horren arabera, Udalak 52.932 euro emango dizkio Maxixatzeni, laguntza gisa, aldizkaria eta webgunea laguntzeaz gain elkarte horrek kudeatzen dituen bestelako ekintzak ere sustatzeko: Auzoko programa, kulturgintza, kontsumoa eta sorkuntza, eta ikerketa eta sustapena. Urrategi Alberdi funtziotan dagoen alkateak eta Naroa Olalde Maxixatzen elkarteko ordezkariak sinatu zuten akordioa ostiralean, udaletxean. "Herri proiektuen eta euskara indartzeko ekimenen ordezkari ezinhobea da Maxixatzen, eta horregatik egin dugu proiektua sendotzearen aldeko apustua, adierazi zuen Alberdik.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra