Saltoki txikiek errezeloz begiratu izan diote Interneti: on-line salmentak konpotentzia zuzen eta gogor izan dira askorentzat. Baina mehatxua baino, aukera ere izan daiteke Internet dendari txikientzat, eta aukera hori baliatzeko tresna berri bat garatu du Iraurgi Berritzenek bailarako dendarientzat. Hemenbuy.com on-line merkatua sortu du, Azkoitia eta Azpeitiako saltokiek euren denda birtuala bertan garatzeko. Denda bakoitzak bere on-line saltokia sortzea garestia da merkatarientzat, eta plataforma bateratu hau zailtasun hori gainditzeko sortu da: Azkoitia eta Azpeitiako udalen diru-laguntzen bidez eskuragarriagoa izango da.
Azkoitiko Udaltzaingoan iruzur eta lapurreta kasu batzuk atzeman ditu Azkoitia eta inguruetan, eta hori dela eta, kontuz ibiltzeko eskatzen die herritarrei. Batetik, lepoko kate lapurretak egon dira herrian, batik bat adinekoei egindakoak. Lapurrak besarkatzera eta musuak ematera gerturatzen dira herritarrengana, eta kontaktu fisiko hori aprobetxatzen dute lepokoa kentzeko. Bestetik, berriz, 'tokomotxo' delako iruzur kasuak ere ugaritzen ari dira: kasu honetan, ustez saritutako loteria boleto batekin gerturatzen dira iruzurgileak, atzerritarrak direla eta ezin dutela kobratu esanez, eta boleto hori saltzen saiatzen dira.
Gisa honetako kasuren bat pairatu edo ikusi duten herritarrei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie. 943 85 71 71
Azkoitiko landa eremuko auzotarrekin bildu ziren Udala eta Urola Erdiko Mankomunitatea hondakinak biltzeko sistema berriaren ingurukoak azaltzeko. Bilera horretan 50 lagundik gora elkartu ziren, Aizpurutxo, Martirieta, Kukuherri, Elosu eta Urrategikoak, eta euren eremuan bilketa nola egingo den azaldu zitzaien: landa eremuetan bilketa gune bereziak jarriko dira, edukiontziekin, eta hara bota beharko dituzte hondakinak, bereizita. Udazkenera bitartean edukiontzi marroi bana izango dute bilketa gune horiek, hondakin organikoak jasotzeko, baina udazkenetik aurrera autokonposta egin beharko dute auzotarrek. Atzoko bileran jada auzotar batzuk autokonposta egiteko gailua hartu zuten.
Gaur arratsaldean egingo da landa eremuko auzotarren bigarren bilera, 19:00etan, Elkargunean. Bertan Elgoibarko bidea, Madariaga, Izarraitz, Santa Kutz eta Olasoko auzotarrei emango zaizkie azalpenak.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||