Urola bailarako enpresa sareen gaitasun teknologikoak bultzatzeko asmoz, batez ere enpresa txikienei zuzenduta, hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenek TECNALIA ikerketa-zentroarekin, beste garapen agentzi batzuekin batera. Asteazkenean sinatu zuten hitzarmena Tecnaliako zuzendari nagusi Joseba Jauregizar eta Eneko Etxeberria Iraurgi Berritzeneko lehendakariak
Hondakinak biltzeko eredu mistoa jarriko da martxan uztailean. Aldaketa sinplea eta erraza izango da: edukiontzi grisa gure kaleetatik kendu egingo dugu eta errefusa (birziklatu daitekeen guztia ondo sailkatu ondoren geratzen den hondakina) atez ate bilduko dugu, astearteetan. Hondakin organikoa, berriz, edukiontzietan jasoko da orain arte bezala, baina edukiontzi horiek txartel bidez irekiko dira. Bestalde, pardelak jasotzeko edukiontzi berezuaj jarriko dira, hauek ere txartel bidez irekiko direnak. Gainerako edukiontzi guztiak orain arte bezala erabiliko dira, aldaketarik gabe.
Hondakinen sistema berriaren informazioa zabaldu eta gizarteratzeko prozesua amaitu berri du Udalak. Ehunka herritar eta eragilerekin bildu da sistema mistoaren inguruko informazioa eman eta zalantzak argitzeko eta euren ekarpenak jaso, aztertu eta erantzun egin dira.
Behin lan hori amaituta, sistema berria martxan jartzeko beharrezko azpiegiturak prestatzen eta eskuratzen ari da orain eta, ondo bidean, uztailaren 22an egindo da aldaketa. Egun hori iritsi bitartean, beharrezko material guztia banatuko zaie herritarrei, eta banaketa hori egiteko egunak eta orduak zehaztuta daude jada: Uztailaren 16, 17, 18 eta 19an honako materiala banatuko zaie herritarrei: kubo grisa, edukiontzi marroia irekitzeko txartela, eta behar bezala birziklatzeko gida bat, informazio guztiarekin. Material hori herritar guztiek jaso beharko dute, eta horretarako ezinbestekoa izango da datozen egunetan norberak bere etxean jasoko duen gutun bat eramatea: gutun horretan herritar bakoitzak berari dagokion zenbaki bat jasoko du eta horren arabera banatuko zaio kubo grisa eta txartela.
1969ko ekainaren 28a oso garrantzitsua izan zen gay, lesbiana, transexual, bisexual, queer eta abarren askapen mugimenduarentzat. Izan ere, ekainaren 27tik 28rako gauean, New Yorkeko pub batean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu egin zen poliziaren aldetik jasaten zuten jazarpena salatu, eta beren eskubideak aldarrikatzeko. Poliziari aurre egin zioten beraz, poliziaren irainei, jazarpenari eta indarkeriari, alegia. Zenbat egunez ordura arte beldurrez ezkutaturik bizi behar izan zutenak kalera atera ziren, beren izaeraz, itxuraz eta harremanez inolako lotsarik ez zutela aldarrikatzeko.
Ekainaren 28a da askatasun sexualaren eguna, eta "harrotasunaren eguna" ere esaten zaio batzuetan. Ez da ahaztu behar beren sexualitatea askatasunez bizi izan dutenek zigor gogorrak jasan izan dituztela, hau da hetero arauetatik atera den jokabide orok jazarpen gupidagabea pairatu duela betidanik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urola Erdian iaz egin zuen partehartze prozesuan, eskualde horretako herritarrek zazpi proiektu aukeratu zituzten 500.000 euro inbertitzeko. Proiektu horiek aurten gauzatzen ari dira eta horien jarraipena egiteko batzordeak osatu dituzte herritarrek. Oroimen historikoa lantzea lehenetsitako proiektuetako bat da eta horien jarraipena egiteko bigarren bilera egingo dute bihar, (osteguna, ekainak 26). BIlera Azpeitian izango da, 18:00etan, Sindikatu Zaharrean.
Uztailaren 1eik abuzturaren 31ra udako ordutegia izango du Aizkibel udal liburutegiak:
Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara egongo da zabalik eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere irekita egongo da 18:00etatik 20:00etara
Andramai festetan, berriz, itxita egongo da, 14tik 19ra, biak barne.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
Data :
2021-11-06
| ||