"Detritus Teatro" konpainiako kide den Belén Nevado aktorearekin egon gara. Bera da Berdintasun Bulegotik antolaturiko emakumeak ahalduntzeko ikastaroen baitan "Zapalduen antzerkia" emango duena. Ikastaroa urriaren 13an hasiko da eta izen-emate epea irekita dago oraindik, nahikoa da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idaztea edo 943 54 20 14 telefonora deitzea.

Abarketatxo Ludotekak, Gazteria zerbitzuetatik, hainbat ekintza antolatu ditu jada abian den Ingurumen Hamabostaldirako. Egitaraua urriaren 5etik 16ra garatuko da eta bertan haurrei mugikortasun eta ingurumen kontzeptu ezberdinetaz jardun , jolastu eta ikasteko aukera eskinaiko zaie. Ekintzak Abarketatxeo Ludotekan bertan izango dira 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Ikusi egitaraua.

 

Ignaziotar lurraldea sakon-sakonean ezagutzeko aukera ematen duen Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen egitarauak Zalduntxoen Azkoitia ezagutzeko parada eskainiko du larunbat honetan, Azkoitian antolatu diren bisitetatik lehenengoa egingo baita.

Ekimen honen bidez, Debagoienako, Urola Erdiko eta Urola Garaiko XVI. mendeko hainbat harribitxi ezagutarazi nahi dira, alegia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondarea. Guztira, hiru eskualdeetako 22 baliabideetara bisita gidatuak antolatu dira XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz hartuta.

Abarketatxo Ludotekan gaur Bide Hezkuntza saioa egingo dute Ingurumen Hamabostaldiaren egitarauaren baitan. "Arauak errespetatuz elkarbizitza indartzen dugu" lelopean, herriko hainbat gunetan ezarritako arauen berri emango diete gaztetxoei. Gazteria zerbitzuak Etxaniz autoeskolarekin eta Udaltzaingoarekin lankidetzan prestatu du saioa. 

Besteak beste, Elkarguneko tunela ezin dela zeharkatu bizikleta gainean azalduko da eta herriko zebra bideak erabiltzeko direla, arriskuak saihesteko. 

Maitane Unanue eta Miguel Angel Bastida zinegotziek lagunduta, Azkoitiko alkateak Besa (Bernardo Ecenarro S.A.) enpresa bisitatu du, industriarako pinturen Europako fabrikatzaile nagusietako bat. Urtebete da Elgoibar utzi eta Azkoitiko Ugarte industrialdera lekualdatu zela.

Udal ordezkaritza konpainiaren zuzendari nagusiarekin, Guillermo Ecenarrorekin, bildu zen eta hark azaldu zizkien ekoizpen prozesua eta enpresaren garapen internazionalaren nondik-norakoak, lan bilera aurretik lantegia ikusten zuten bitartean.

Elkartze hau Javier Zubizarretak egitea aurreikusita duen bisita planen baitan sartzen da. Helburua da udal erakundearen eta enpresa sarearen artean gizartean eragina izango duten elkarlanerako bideak aztertzea, enplegua dinamizatzeko eta ekonomiaren hazkuntza sustatzeko.

Xabier Munibe haurreskolan izena emateko matrikulazio epea urriaren 1etik 9ra artekoa da, beraz, bihar itxiko da. 

Informazio gehiago:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 08 07 37

Ikusi kartela.

Erandioko Almudena Matarranzen erailketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Emakumeen Mahaiak biharko (asteazkena). 19:00etan izango da, Herriko plazan, eta bertaratzera deitzen ditu herritarrak Udalak. Indarkeria matxistari aurre hartzea guztion ardura da.

Abian da XXXIV. Bizenta Mogel ipuin lehiaketa. Lanak aurkezteko epea urriaren 31 artekoa da eta epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia. Lanak euskaraz idatziriko ipuinak izan beharko dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak. Lehenengo irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu; bigarrenak, 330 euro eta oroigarria eta hirugarrenak, 200 euro eta oroigarria. 

Ikusi hemen oinarriak. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5