Covid 19aren harira, jende pilaketak saihesteko xedez, erreserba sistema ezarri zen Elkarguneko igerileku itxien erabilera kontrolatzeko. Ordutik mantendu egin da. Badira erreserba egiteko aukera eskertzen duten erabiltzaileak, eta baita malgutasunarekin jokatzea nahiago dutenak ere. Udalak erabiltzaileei zuzenean galdetzea erabaki du, eta jasotako erantzunen arabera erabakiko du indarrean dagoen sistema mantendu ala lehengora bueltatu.

Herriko pertsona nagusiek eta aniztasun funtzionala duten pertsonek ibilgailuetan ibilbidea egiteko aukera izango dute.

Igandean, uztailaren 17an, II. Ibilgailu Klasikoen Topaketa eta Irteera egingo dira. Kotxeak Plazaberrin elkartuko dira 9:00etatik aurrera, eta 11:00ak inguruan aurreikusten dute irteera. Azkoititik Azpeitira joango dira, eta Urrestilla auzotik barrena, bueltan Loiolorantz hartuko dute. Loiolan hamaiketakoa egin eta San Jose Egoitzara igoko dira, ondoren ibilbidea Plazaberrin amaitzeko.
Antonio Sudupe antolatzaileak ehun ibilgailutik gora espero ditu igandean. "Beti etorri izan dira ehun kotxetik gora. Hau topaketa egiten dugun hamabigarren urtea dugu, baina irteera bigarrenez antolatu dugu", dio.

Aranzadi Zientzia Elkarteak aste honetan hasi du Munoaundiko XVII indusketa ekinaldia, eta lanean arituko dira uztailaren 30era arte. Bitarte honetan aztarnategia zabalik dago eta nahi duen oro gertura daiteke bertatik ikusteko burutzen ari diren indusketa lanak. Halaber, uztailaren 23an bisita gidatua egingo da, Burdin Aroko Herri Harresitura.

Bisita gidatuan parte hartu nahi dutenentzat hitzordua jarri da hilaren 23an, 11:00etan, Abaraxka Aterpetxean (Altamira auzoa, 5). Ez dago aurrez izena eman beharrik. Nahikoa da ezarritako egun eta orduan hitzordura agertzea.

Tags: ,

Udalak eskatuta, Udane Juaristi artista azkoitiarra murala margotzen ari da Aizkibel kalean, igogailu aurreko eraikineko fatxadan, hain zuzen. Aurreko astean ekin zion lanketari, eta oraindik egun batzuk beharko ditu murala amaituta uzteko. Pasagunea izanik, pertsonak agertuko dira irudian, baita Inazio Iriarte Margolaria kalea, eta kanpandorrea ere. Ez da irudi arrotza izango, inolaz ere.
Udane Juaristiren hainbat lan ikus daitezke herrian. Besteak beste, Udalaren aginduz, Berdura plazan emakume baserritarraren omenez horma-irudia margotu zuen, eta Altzibarko eraikin batean, herriko sarrera-irteeran, beste bere lan bat dago ikusgai, Azkoitiko herriaren 700. urteurrenaren atarian egina, Gorka Larrañagarenarekin batera.

Tags: ,

Gobernuz Kanpoko Erakundeek euren programak garatzeko dirulaguntza eskaera egiteko epea zabalik dute jada. Udalak ematen dituen dirulaguntza hauek garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko belburua dute.
Eskaera egiteko azken eguna irailaren 30a izango da. Eskaera telematikoki egin beharko da www.azkoitia.eus atarian, "tramiteak" atalaren bidez.

Kanarietako Gazte Orkestra (JOCAN) Azkoitian izango da uztailaren 22an, Euskaditik barrena egingo duen biran. Euskal Herriko Gazte Orkestrak 25. urteurrena betetzen du, eta horren harira, Kanariar taldea gonbidatu du. Kanarietako Gazte Orkestra 55 musikarirekin eta Víctor Pablo Pérez zuzendari artistikoarekin dator. Mendelssohnen 1. Sinfonia eta Tchaikovsky-ren Biolinerako Kontzertua interpretatuko dituzte, mundu mailako sona duen Nemanja Radulovic serbiar biolinistak lagunduta.

Kontzertua, 22an, 19:30ean izango da. Sarrerak salgai daude bost eurotan. Eros daitezke www.azkoitia.eus/agenda edo www.entradium.com atarien bidez.

Tags:

Igandean, uztailaren 10ean, Sahatsa Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du 20:00etan, Herriko plazan. Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzak plazaratuko dituzte, publikoaren gozamenerako. "Sahatsa Plazan" izenburupean, dantza tradizionalen erakustaldia izango da. 

Tags:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako departamentuak datorren astetik aurrera Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorrian mantentze lanak burutuko ditu, eta horien artean, bidegorriko tuneletako argiteria sistema berrituko du, Udalak hainbatetan eskatu bezala.
Azkoitiko erdigunea eta Aizpurutxo artean dauden hamar tuneletan konponduko da argiteria, zehazki, Aspiazu, Androndegi, Ezkidi, Igaranerreka, Igaranzubi, Etxebeltz, Aietebeondo, Azketa, Ibetete eta Aizpurutxo deituriko tuneletan. Baita, Aizpurutxotik Urretxu alderantz geratzen diren beste bost tuneletan ere, Ubola, Artetxeberri, Mandabieta, Mugarrieta eta Aietsubagon.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra