Larunbateko Umeen Danborradarako dena prest dute Tata eta Umore Ona elkarteek. Udalarekin elkarlanean, 200 haur inguru aterako dira kalera danborrak astintzera. Sei taldek hartuko dute parte, Gastadoreak, Umore-Onak, Zalduntxoak, Abarketariak, Pelotariak eta Sukaldariak. Eta konpainiekin batera, nola ez, sukaldari txikiak joango dira karrozaren aurretik. Aurten, gainera, nobedade gisa, lapitzeroak eta paelleroek ere parte hartuko dute.

Udalak beste behin herriko merkataritza suspertzeko dirulaguntzak abiatu ditu, hutsik dauden merkataritza lokaletan aktibitate ekonomikoa jarri nahi duten edota aurretik martxan dauden komertzioei jarraipena emateko gogotsu dauden ekintzaileei zuzenduta. Laguntzak alokairua ordaintzeko dira. Udaleko Merkataritza arloak 2016an jarri zuen martxan dirulaguntza ildo hau. Hasiera batean, Alde Zaharreko lokaletara mugatu zen laguntza, baina 2020tik aurrera herri osoko lokalak hartzen ditu barne.

Apirilaren 9an, 18:00etan, Elkargunean

Ingurumen Mahaiak, Udalarekin elkarlanean, antolatzen dituen Trebakuntza eta Hausnarketa saioen baitan, baserritarren protestak eta traktoradak izango dira hizpide hurrengo jardunaldian. Apirilaren 9an, asteartean, izango da saioa, 18:00etan Elkargunean. Hizlariak ENBA-Euskal Nekazarien Batasuneko koordinatzailea, Xabier Iraola, eta Xarrondo baserriko esne-ekoizlea den Aritz Eizagirre izango dira.

Ondo hasi dute gaztetxoek Pazko Astea. Gazteria sailak antolatuta, hainbat ekintzez gozatzeko aukera dute egun hauetan. Sukaldaritza, scalextric muntaia, arteterapia, briko lantegia... Irudiak, gozamenaren lekuko. Aisialdiari etekina ateratzeko modua egin dute, lagunartean eta dibertituz. 

Tags:

Mugikortasun Plana egiteko beste 55.000 euroko diru-partida jarri du.

Atzoko udal osoaren ohiko bilkurak, besteak beste, Floreagako irisgarritasuna hobetzeko aurreikusitako laugarren fasearen exekuzioa gauzatu ahal izateko diru-partida ahalbidetzea onartu zuen. Alegia, Floreagaberrin hirugarren igogailua eraikitzeko. Horretarako milioi bat euro jarri du Udalak.
Floreaga auzoan irisgarritasuna hobetzeko proiektu osoak bost fase ditu. Lehenengo biak gauzatuta, igogailuei emango zaie lehentasuna, eta hirugarrena jarriko da Floreagaberrin.

Tags:

Gaur goizean hasi dituzte fresaketa lanak Aizkibel kalean eta gaur eta bihar artean asfaltatze lanak burutuko dira bertan. Lanak Correos paretik Aingeru kaleko bidegurutzera doan tartean egingo dira, Aizkibel kaleko 9 eta 23 zenbakien artean, hain zuzen.
Eguraldiak galarazi ezean, lanak gauzatzen ari den Asfaltos Urretxu enpresaren aurreikuspena da bihar bertan amaituta izatea jarduketa. Ondorenerako, pintaketa lanak geratuko lirateke.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

3.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedientearen onespena.

4.- Zubiaurre-Elkargune Institutuko kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen onespena.

31. Azkoitiazpeitia Maratoi Erdiari hasiera hunkigarria eman zaio gaur arratsaldean, lasterketan arrastoa utzi duten eta jada gure artean ez dauden pertsonak omenduz. Antolakuntzak 1 zenbakidun dortsala Diego Garciaren familiari entregatu dio, eta hurrengo biak Alejandro Gomez atletaren eta Ione Basterra txirrindulariaren etxekoentzat izan dira. Halaber, berriki hil den Enrique Gil  omendu da proba irteeran.

Lore-sortak eman ondoren, Maite Alberdi azkoitiarrak Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean abestu du, emozioak eta oroitzapenak bizituz. Agustin Jimenezek tubarekin eta gaiteroek euren ukitua eman diete uneari.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5