Azkoitiko danborradaren historia biltzen duen dokumentalaren estreinaldia izan da gaur arratsaldean Baztartxo antzokian, Tata elkartearen eskutik. Jendetza erakarri du saioak, danborrada gauza kuttuna baita herritar asko eta askorentzat. Ikus-entzunezkoa aurkezteaz gain, zuzeneko doinuak entzungai izan dira. Izan ere, Azkoitiko eta Elgoibarko danborradek hartu dute parte jaialdian. Bi herrietako danbor-joleek Azkoitia obra jo dute elkarrekin jaialdia ixteko. Hasiera dotorea, danborrada kalera atera bezperan. Gozatu!

 

Aurtengo Eskolako Agenda 2030 programak 21 urte beteko ditu. Eta oraingoan, berrikuntza bati emango dio hasiera! Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan zen: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea. Ikastetxeetako eta herriko diagnostikoa egiteaz gain, ikasleek hainbat ekintza aukeratu zituzten lehentasunezkoak. Ekintza horiek hurrengoak dira: gabonetako argiteriaren azterketa eta energia berriztagarrien inguruko informazioa herritarren artean zabaltzea. Aurten, esku-hartze plana jarriko dute martxan, beraz, teoriatik praktikara doaz.

Manresako udaleko ordezkariak Azkoitian izan dira, Joan Vila Marta alkateordea buru dela. Inaziotar Bideak lotzen dituen herrietako udalekin lan bilerak egiten ari dira egun hauetan, eta Ana Azkoitia alkatearekin eta Juan Bautista Mendizabal Ondare eta Turismo Zinegotziarekin bildu dira.
Lan bileran Inaziotar Bideko udal desberdinen arteko lankidetza aukerak izan dituzte hizpide, turismo arloan eta beste zenbaitetan, jakintza eta esperientziak partekatutz, eta elkarlan esparruak zabaltzea ahalbidetuko luketen tresna posibleak jorratuz.

San Andres jaiak iritsi dira. Asteburu bete betea dator, bihartik hasita. Izan ere, danborradaren bueltan ohiko hitzorduaz gain, izango da bestelakorik. Bihar, ostirala, 19:00etan, Baztartxo antzokian danborradaren 75. urteurren ospakizun jaialdia izango da. Danborradaren inguruko dokumentala estreinatuko da, eta jaialdian Azkoitiko eta Elgoibarko danborradetako kideek hartuko dute parte.

Igande honetan, azaroaren 26an, Herriko plazan Garapenean Bidelagun azoka egingo da. Urteroko hitzordua da, eta topaketaren xedea da Udalak diruz laguntzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundeen lanari bisibilitatea ematea eta kontzientziak esnatzea. Bederatzi elkartek hartuko dute parte azokan, eta gaur goizean elkarteetako hainbat ordezkari komunikabideen aurrean agertu dira edizio berri hau aurkezteko. Sonia Vazquez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak lagundu die, eta "esker ona, aitortza eta laguntza" merezi dutela adierazi du Vazquezek.

2024ko Binakako Pilota Txapelketari ostiralean emango zaio hasiera Gurea pilotalekuan, eta lehen jardunaldirako pilota hautaketa egin dute gaur goizean.
Norgehiagokan izango dira Ezkurdia eta Tolosa batetik, eta P.Etxeberria eta Zabaleta, bestetik. Luxuzko kartela. Peio Etxeberriak ezin izan du gaur Azkoitira etorri, eta beste hirurak izan dira material hautaketan. Eurekin egon da Kirol zinegotzi Igor Isusquiza. Ikusminak bultzata, zenbait herritar ere hurbildu da pilotalekura.

Tags: ,

Xabier Munibe Ikastolako LH4ko ikasleak udaletxean izan dira gaur bisitan. Tokiko erakundeen funtzionamendua izan dute ikasgai eskolan, eta gaur bertatik bertara ikusi nahi izan dute zertan datzan.
Ana Azkoitia alkateak eta Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregik egin diete harrera eta eurek lagunduta, udaletxeko sail guztiak eta bertan egiten dutena hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute. Udalaren jarduna, Udalbatzaren antolaketa, udal osoko bilkuren maiztasuna, batzorden zeregina, e.a. azaldu dizkiete gaztetxoei.
Galderak eta eskaerak ere egin dituzte. Skate park-ea egitea edota San Andres jaietan Shakira ekartzea proposatu duenik ere izan da.

Azaroaren 25aren bueltan, Berdintasun arloak, besteak beste, erakusketa eta indarkeria matxistatik ateratzea lortu duen biktima baten testigantza antolatu ditu.

"Aldarrikapen egun bat izatea ondo dago sinbolo gisa, baina indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren aldeko konpromisoak egunerokoa izan behar du, eta urteko 365 egunetan tinko mantendu", adierazi du Mertxe Zubillaga Berdintasun zinegotziak. "Oraindik bide luzea dugu egiteko genero-indarkeria erabat desagerrarazi arte. Azkoitian, aurten, Gizarte Zerbitzuek hamar emakume artatu dituzte, hamar indarkeria-kasu berri, eta horiei gehitu behar zaizkie lehenagotik zetozen beste bederatzi kasu. Egoera bakoitzaren atzean min eta sufrimendu handia dago, giza eskubideen urraketa larria, eta askotan ezkutuan geratzen da etxeko lau hormen artean”.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5