Azkoitiko KZguneko azaroko planifikazioen eskaintza ikus dezakezu HEMEN

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 619).
  • Telefonoz deitu (943 023 619). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
    Tags:

Udaleko Prebentzio sailak sustatuta, drogen kontsumoari lotutako arrisku murrizketak lantzeko formazioa jaso dute gaur goizean udaltzainek. Substantzia ezberdinen ezaugarriak eta eragiten dituzten sintomak aztertzeaz gain, kasu bakoitzerako jarraibideak landu dituzte.

Urriaren 30era arte aurkeztu daiteke eskaera

Udalak abian ditu ingurumen arloan jarduerak eta programak egiteko dirulaguntzak. Irabazi asmorik gabeko erakundeei, taldeei eta pertsonei zuzenduta daude.
Dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 30ean amaituko da.
Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak eta azterketak, formazio ikastaroak, herritarren partaidetza sustatuko duten jarduerak edota tokiko ekonomia garapena bultzatuko dutenak.

Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera asteazkenerako, urriaren 6rako, deitu du. Bilera, ohiko moduan, Elkargunean izango da arratsaldeko 18:00etan. Bilerak irekiak dira eta nahi duen oro bertaratzera gonbidatua dago.

Atzoko Udal Osoaren Ohiko Bilkurak mailegu eskaera onartu zuen inbertsio nagusiak gauzatu ahal izateko, besteak beste, Floreagako irisgarritasunaren hobekuntza eta igerilekuen handitzea.
Kreditua 1.240.000 eurokoa da eta 2021eko aurrekontu orokorretan sartuta dago. Mailegua eskatzeko erabakia iaz hartu zuen Udalak,  pandemia tarteko, udalaz gaindiko erakundeek larrialdiko neurriak hartu zituztenean, tokian tokiko erakundeek euren neurriak hartzeko aukera ahalbidetuz, inbertsio eta zorpetze arloetan.

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, eskualdean zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkinez UE3” proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik jasotako dirulaguntzarekin. Horren helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Etxebizitzaren alokairua ordaintzeko hainbat kolektibori zuzendutako dirulaguntzak martxan daude. Eskaera aurkezteko azken eguna urriaren 29a da.
Laguntza horiek 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutua duten pertsonei, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonei, 65 urtetik gorako pertsonei eta alargunei, zuzenduta daude.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Azkoitiko udaleko 2021eko Araudi Planaren aldaketaren onespena.
3.- Udal zuzenbide publikoko zerga eta bestelako diru sarrerak kudeatu eta biltzeko Ordenantza orokorraren hasierako onespena.
4.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra