Pultsadore edo sakagailuarekin ibiltzen diren kaleko iturriak itxi egingo dira denboraldi batean, egun hauetako izozteek hondatu ez ditzaten. Izan ere, iturrien mekanismoak funtzionatzeari uzten dio eta matxuratu egiten da barruan daraman malgukia izozten bada. Pasa den asteburuan, hain justu, hiru iturri lehertu ziren eta ondorioz, eguraldi txarra baretu eta tenperaturak igotzen hasten diren bitartean, iturriak itxita egongo dira.

Iraurgi Berritzenek, Begoña Beobide zuzendaria buru dela, 2022rako Gipuzkoako mugarri turistikoen aurkezpenean hartu du parte FITURen. Ignaziotar Lurraldearen baliabide turistikoen digitalizazioa da Gipuzkoa Turismoaren eskaintzaren baitan mugarrietako bat.

Donostiako Kresala dantza taldeak “Amoria & Dolore” Elkano lehen mundu bira dantza ikuskizuna dakar Azkoitira. Emanaldia larunbatean, hilaren 22an, eskainiko da 19:00etan Baztartxo antzokian.
Obrak, mugimenduen bitartez, euskal nabigazioaren urrezko aroaren garain murgiltzen du ikuslea. Euskal gizarte eta kulturarentzako mugarri izan den aro garrantzitsu eta tradizionalaren ikuspegi berritzaile bat proposatzen du. Izan ere, jantzi, musika, atrezzo eta pausoen bidez, tradizioa era garaikide batean transmititzen da.

Aizkibel kalea, ostegunean eta ostiralean, hilaren 20an eta 21ean, itxita egongo da ibilgailuentzat, Floreagan eraikitzen ari diren etxebizitzetan dagoen garabi-dorrea desmuntatu behar delako. Zehazki, kalea itxita egongo da ostegunean goizeko 7:00etatik ostiraleko 18:00ak arte. Lanak azkarrago amaituz gero, bidea irekiko litzateke, baina hori da itxialdiak iraungo duenaren aurreikuspena. Lanek irauten duten bitartean, Floreaga auzoko sarrera-irteerak norabidearen arabera Klara Donea, Auzmendi Bidea eta Zuazola kaleetatik egin beharko dira.

Tags:

Udala iaz hasi zen ibilbide osasungarriak antolatzen esperientzia pilotu gisa, eta orain, egitasmoa finkatu nahian, PASIRA jarri du martxan, Osasun Publikoarekin, Izarraitz Lanbide Heziketarekin eta hainbat talde eragilerekin batera.

Udala 2020an atxiki zen Mugiment, gizarte aktiboa lortzea xede duen elkarlanerako egitasmora. Mugi Azkoitia sortu zen orduan sedentarismoari aurre egiteko eta jarduera fisikoa sustatzeko herritarren artean, eta modu berezian, adineko pertsonen artean.

Artea eta futbola uztartu ditu oraingoan Gorka Larrañaga artista azkoitiarrak. Udalak eskatuta, Txerloiko sarrera nagusian murala osatu du eta C.D. Anaitasunaren armarria margotu du, beste hainbat elementurekin batera. Horma txuriaren gainean, taldearen kolore ofizialak dira orain nagusi, gorria eta urdina, ilusio optiko bat eraginez.

Tags: ,

Udalak 40.000 euroko dirulaguntza eman dio Parrokiari, Madariagako San Isidro eliza eraberritzeko. Hizarmena sinatu dute alde biek, Javier Zubizarreta alkateak eta Parrokiako ordezkari Felix Azurmendik.

Udalak diruz lagundu du esku-hartzea elizak duen balio historikoagatik eta, akordioaren arabera, Udalak eliza erabili ahal izango du kultur ekitaldi, jaialdi edo beste zenbait jarduera burutzeko, betiere, tenpluaren kultu izaeraren aurka ez badoa.

Tags: ,

Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak 2022an farmaziek duten guardiako egutegia banatu du etxe guztietan, herritarrek eskuragarri izan dezaten urte osoan. “Iaz zabaldu genuen egutegia lehendabizikoz, eta jendeak eskertu zuenez, aurten ere informazioa eskura jarri nahi izan diegu herritarrei. Badirudi gaur egun Interneten dagoela dena eta horrela da, baina mundu guztiak ez du Internet etxean eta adineko jende askok ez du ezagutzarik sarean informazioa topatzeko”, dio Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra