Azaroaren 25aren bueltan, Berdintasun arloak, besteak beste, erakusketa eta indarkeria matxistatik ateratzea lortu duen biktima baten testigantza antolatu ditu.

"Aldarrikapen egun bat izatea ondo dago sinbolo gisa, baina indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren aldeko konpromisoak egunerokoa izan behar du, eta urteko 365 egunetan tinko mantendu", adierazi du Mertxe Zubillaga Berdintasun zinegotziak. "Oraindik bide luzea dugu egiteko genero-indarkeria erabat desagerrarazi arte. Azkoitian, aurten, Gizarte Zerbitzuek hamar emakume artatu dituzte, hamar indarkeria-kasu berri, eta horiei gehitu behar zaizkie lehenagotik zetozen beste bederatzi kasu. Egoera bakoitzaren atzean min eta sufrimendu handia dago, giza eskubideen urraketa larria, eta askotan ezkutuan geratzen da etxeko lau hormen artean”.

Udaleko Merkataritza arloak eta Herrixen elkarteak urtero Gabonetako eskaparate lehiaketa antolatu izan dute. Aurten, ordea, Herrixenek aldaketa eskatu du, eta lehiaketa ordez erakusketa egitea proposatu duenez, horrela egingo da. Parte hartu nahi duten establezimenduek izena eman dezakete azaroaren 29ra bitartean Herritarren Arreta Zerbitzuan edota Herrixen elkartearen bulegoan (Kultur Etxeko lehenengo solairuan). Halaber, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita ere eman daiteke izena.

Tags:

Irristadak eta erorikoak saihesteko, Udalak tratamendu ez-labaingarria ematen du beharrezkotzat jotzen den lekuetan. Gaur eta bihar gauean, tratamendu hori aplikatuko da Altzibar etorbideko espaloietan, 1 eta 11 zenbakien artean, eta Anaitasuna plazan, 1 eta 6 zenbakien artean.
Lanak gauez egingo dira, gaur eta bihar. Ziur enpresak egingo du lana.

Ana Azkoitia alkateak Udal Gobernuak 2024ko aurrekontuetarako egindako proposamena ere aurkeztu die gainerako alderdiei.

San Jose Egoitzara heltzeko igogailua eraikitzea, euskara sailerako baliabide pertsonal eta ekonomikoak handitzea, mugikortasun plana egitea edota eraikin publikoetan eguzki plakak jartzea dira Udal Gobernuak babesten dituen proposamenetako batzuk.

Ana Azkoitia alkatea buru duen Udal Gobernuak 2023-2027 Agintaldi Plana egin du, non datozen urteetarako lehentasunezko proiektuak eta jarduerak jasotzen diren. "Herritarrei gure indarrak zertara bideratuko ditugun jakinarazi nahi diegu. Dokumentuak gure bide orria jasotzen du eta plangintzarako balio digu. Herri aurreratua, solidarioa, jasangarria eta kohesionatua eraikitzen jarraitu nahi dugu. Adierazleei erreparatuta, bizi-kalitate handia dugu Azkoitian, eta horren alde egingo dugu lan”, adierazi du alkateak.

Gipuzkoako Urak-ek Julio Urkixo kalean saneamendu sarearen berritze lanak egin ditu 10 eta 12 zenbakien artean. Hormigoizko hoditeria zaharrek ur-ihesak zituztenez, ura sartzen zela garajeetara ikusi zen. Jarduketa aprobetxatuz 52 metroko luzera duen hoditeria berria sartu da eta ur zikinak eta euri urak bereizi dira. Astebete inguru iraun dute lanek eta 11.500 euro kosta dira.

Tags:

Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera egin dute gaur goizean turismoaren inguruko gaiak jorratzeko, eta ikuspegiak trukatzeko. Intsausti Jauregian izan da Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguez, Ana Azkoitia eta Nagore Alkorta alkateekin, eta garapen eta berrikuntza agentziako zuzendari Begoña Beobidekin batera. Era berean, Iraurgi Berritzenek bailaran burutzen duen lanketa, eta duen funtzionamenduaren berri ere jaso du diputatuak.

Anaitasuna Kakute Xake Taldeak dena prest du  28. San Andres Xake Txapelketarako. Elkargunean izango da lehia abenduaren 3an, 10:00etan hasita. Atzo aurkeztu zuen kartela klubeko idazkari eta kapitaina den Anibal Fernandez, Kirol zinegotzi Igor Isusquizak lagunduta. “Harro egotekoa da Anaitasuna Kakute Xake Taldea bezalako klub bat izatea Azkoitian. Pixkanaka xakea gailurrera eraman du, eta gure herria erreferente egin du. Gero eta haur eta gazte gehiago dira taula aurrean ikastera eta gozatzera batu zaizkienak, eta hori oso eskertzekoa da”, esan du Isusquizak.

Tags:

Udalak Ugarte industrialdean uralita plakak bota izana salatu du. Azkoitiko bizilagun batek ohartarazi du udaltzaingoa, uralita-plakak legez kanpo isuri direla azalduz. Udalak konoekin mugatu du eremua, eta beharrezko neurriak hartuko ditu lehenbailehen materiala erretiratzeko.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra