San Andres eguna kuttuna da herritarrentzat, eta horrela erakutsi dute beste behin. Baserritar jantziak soinean, jendea gogotsu atera da kalera. Euriak ere ez dio muzinik egin festari, eta goizean zehar euriaren etengabeko konpainia izan dugu. Hala ere, inor ez da kikildu, eta herritarrek erruz gozatu dute Aterpeak estimu handiz hartu dira, hori bai. Janari eta jantzi postuez, trikitilari eta txistulariez edota herri-kirolez. Horra goizak eman duena iruditan.
Azkoitiko Udalak, Lanbidek diruz lagunduta, bi peoi, administrari bat eta gizarte langilea kontratatuko ditu. Hiru lanpostuek, peoi batenak ezik, sei hilabeteko iraupena izango dute. Peoien kasuan, bat hiru hilabeterako kontratatuko da.
Lanpostuetan izena emateko epea abenduaren 5ean itxiko da.
Euskara sailak herritarrak animatu nai ditu Gaitu ahots grabaketa maratoian parte hartzera adimen artifizialak euskaraz egin dezan.
Herriko ikastetxeek egun bat atzeratuko dituzte Euskararen Eguneko ospakizun ekitaldiak. Aurten, abenduaren 3a, igandea egokitu denez, astelehenean, hilaren 4an, kalera aterako dira ikasleak euskararen aldeko aldarria egitera.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dugu. Egunaren harira, atzoko udal osoaren ohiko bilkurak EH Bilduk eta Azkoitia Bai Elkarrekin-ek aurkeztutako erakunde adierazpena onartu zen, EAJ, EH BIldu eta Azkoitia Bai Elkarrekin-en aldeko botoekin. Horra adierazpena:
Atzo arratsaldean egindako udal osoaren ohiko bilkurak PSE-EE alderdiak aurkeztutako Klima Babeslekuen eta Espazio Publikoen Birnaturalizazioaren mozioa onartu zuen EAJ, EH BIldu eta PSE-EE alderdien aldeko bozkarekin. HEMEN ONARTUTAKO MOZIOA
Abenduaren 7ra arte luzatu da Gabonetako Eraskuleiho Eraskusketan parte hartzeko izen-emate epea. Aurreko urteetan, lehiaketa egin izan da, baina aurten parte hartu nahi duten saltokiek osatuta, erakusketa antolatzea erabaki da. Ekimena Udaleko Merkataritza arloak eta Herrixen elkarteak sustatu dute, eta establezimenduetako arduradunak parte hartzera animatzen dituzte.
Datorren igandean, abenduaren 3an, Ignacio Araskitain organo-jole azpeitiarrak kontzertua eskainiko du. Errezitaldia azken 125 urteotan Azkoitiak izan dituen organista titularrei eskainiko zaie, eta bereziki, hogeita hiru urte daramatzan Jose Luis Franzesenari. Arakistainen kontzertuarekin emango zaie amaiera Azkoitiko Cavaille-Coll organoaren 125. urteurren ospakizunei. Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrera doan da.
Datorren larunbatean, abenduaren 2an, Aitziber Garmendiak zuzenduriko Kanpora sartzen antzezlana aurkeztuko dute Baztartxo Antzokian. 19:00etan izango da emanaldia eta sarrerak aurrez hartu nahi izanez gero, salgai daude www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
26
|
27
|
28
|
29
|