Apirilaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa martxoaren 21ean, ostegunean egingo da, goizeko 9:00etan. Behin zozketa eginda, herritarrek jakin ahalko dute Azkoitiko Udalaren webgunean sartuta, hauteskunde mahaian egotea tokatu zaien edo ez. Kontsulta eguerdi partetik aurrera ahalbidetuko da.

Gaur hasi eta hilaren 22ra, ostiralera arte, San Jose Egoitzan bertako jaiak ospatuko dituzte. Ikastetxeetako ikasleen bisitak izango dituzte eta bestelako hainbat jarduera.

Urtero legez, astean zehar Floreaga Ikastetxeko, Bizilore Eskola Aktiboko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleak joango dira bisitan, eta baita Bizkargi Musika eta Dantza Eskolakoak ere. Gazteek entretenimendua eskainiko diete euren kantu, dantza edo bertso emanaldiekin.

Badator 23. Korrika” Irundik Baionarako bidean, asteazken goizean igaroko da Azkoititik, goizean goiz, 05:31n aurreikusitako ordutegiaren arabera.
Harro Herri lelopean, Udalak 1464 kilometroan eramango du lekukoa. Txerloian, Txikigolf parean, hartuko du lekukoa Ana Azkoitia alkateak, eta alderdi guztietako ordezkariek txandaka eramango dute GI-2634 errepidetik barrena. Julio Urkixo hiribidetik sartuko dira korrikalariak herrigunera, eta Kale Nagusia zeharkatuko dute, Altzibarrera iritsi, eta Zumarragako bideari heltzeko. Ondoren, AEKren eskutik, txokolatada egingo da plazan.

Tags:

Azkoitiazpeitia Maratoi Erdiak kultura, festa eta kirola uztartuko ditu 31. edizioan. Datorren larunbatean, hilaren 23an, ospatuko den lasterketa indarrean dator, eta ikuskizuna eta gozamena izango dira nagusi. Hain justu, antolakuntzak, Agustin Jimenezen eskutik, aurtengo lasterketaren nondik-norakoak aurkeztu ditu. Jimenezek bidelagun izan ditu bi herrietako udal ordezkariak, Iraurgi Berritzeneko eta Gipuzkoako Atletismo Federaziokoak, Marea Urdina, eta enpresa babesleetako arduradunak. Diego Garciaren arreba, Carmen Garcia, ere bertan izan da.

Tags:

“Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?” izenburupean, hitzaldia eskainiko du Iñaki Iurrebasok martxoaren 21ean, datorren ostegunean. Hitzordua 18:30ean izango da Elkargunean (Zeharkako gelan).
Iurrebaso soziologoa, EHUko irakaslea eta UEMAko ikerketa teknikaria da. Diagnostiko berri baterako gakoak azalduko ditu saioan. Izan ere, "Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa” tesia landu du eta Azkoitian aurkeztuko du datorren asteko saioan.

Tags:

Udalaren eta Gipuzkoako Urak-en arteko lankidetza hitzarmena tarteko, ur kontsortzioa sektorizazio-lanak egiten ari da udalerrian, edateko uraren sarea eraginkortasunez kudeatzen jarraitzeko, eta uraren kalitatea bermatzeko. Lanek 127.863,73 euroko aurrekontua dute eta hamar asteko iraupena. Azaroaren amaieran hasi ziren eta apirilaren erdialdera bukatuko dituzte lan guztiak. Aste honetan bertan jarrita geratuko dira kaudalimetro edo ur emari-neurgailu ia guztiak.

Tags:

Jardunaldia martxoaren 21ean 19:00etan Zubiaurre Elkargunean izango da, eta, BSTK Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azalduko dira.

BSTK Basotik Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren % 100eko partaidetza duen fundazio publikoa da, eta bere helburua Gipuzkoako basoak uztea saihestea da, baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena. Lurraldeko baso-jabeei aukera ematen die, haien baso-eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa fundazioaren esku uzteko, ordain ekonomiko baten truke.

Gaur goizean Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako Ertzain-Etxeko buruek, Udaltzaingoak eta Udalek bilera egin dute delitu ekintzen inguruko balorazioa eta azterketa egiteko.
Ertzaintzak 2023ari dagozkion arau hausteen estatistikak aurkeztu ditu. Halaber, bilkuran prebentzioaren eta plangitzaren inguruko gaiak izan dituzte hizpide.
Ana Azkoitia alkatearekin batera, Zestoako, Bidania-Goiatzko eta Beizamako udal ordezkariek hartu dute parte.

Tags:
Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29