Azkoitiko eta Bergarako udalek Elosu auzoan hainbat hobekuntzat egiteko akordioa sinatu dute. Zehazki esanda, honako lanak egingo dira auzo horretan: 39 aparkaleku, umeentzako jolas-eremu bat, eta erabilera anitzeko proba leku bat egingo dituzte. Azkoitiko partean 22 aparkaleku eta proba lekua egingo dira eta Bergarako eremuan beste 17 aparkaleku eta umeentzako jolas eremua. Aulkiak jarri eta zuhaitzak ere landatuko dira. Gaur sinatu dute lanak egiteko akordioa eta urriaren 12ko Pilariketako feriarako eginda izatea espero dute.

 

Aste Santuko oporrak direla Aizkibel liburutegiak ordutegi berezia izango du:

- Martxoaren 28tik apirilaren 2ra arte liburutegia itxita izango da.
- Apirilaren 2tik 7ra betiko ordutegian irekiko du:
Goizez 9.30 - 13.30
Arratsaldez 16.00 - 20.00

Taxi geltokia Julio Urkixotik Ibai Ondora aldatzea erabaki du Udalak. Izan ere, taxilariek eurek eskatu zuten aldaketa egitea, orain arteko geltokian ez zeudelako eroso: bateriako aparkalekuak oso gertu zituzten, autobus geltokia ere aurrean, eta horrek maniobrak egitea eragozten zieten askotan. Taxilarien proposamenari jarriki eta bideragarritasuna aztertu ostean, geltokia Ibai Ondora pasatzea erabaki du Udalak.

Azkoitian bizi diren etorkinen inguruan zurrumurru eta iritzi oker ugari dago eta horrek hainbat errezelo sortzen ditu herrian. Horri buelta eman asmoz, azterketa bat egitea erabaki du Aniztasun Kontseiluak: hala, iritzi horiek bildu, aztertu, eta egiazkoak diren ala ez konprobatu ondoren, benetako informazioa kaleratuko du.

Eta horretarako herritarren laguntza eskatzen du. Inkesta bat prestatu du eta galdetegi horri ahalik eta azkoitiar gehienek erantzutea nahiko luke. Horri honetan bertan duzue galdetegia, eta bete ostean, Elkargunean, udal liburutegian eta udaletxeko harreran jarriko diren kutxa batzuetan utzi beharko duzue.

Herritar guztion iritzia da garrantzitsua eta horregatik eskatzen zaizue parte hartzeko. Azkoitiko elkarbizitza hobetzea da helburua. Beraz, animatu, bete inkesta eta utzi kutxetan.

2013ko Udal aurrekontuak iragan martxoaren 14an onartu zituen Udalbatzak eta aurrekontu horiek jasotzen dutena azaltzeko herritarrekien bilera irekia egin zuten Udal Gobernuko ordezkariek lehengo astean. 30 herritar inguru bildu ziren bilera horretan, eta 2013ko kontuen inguruko informazioa eta azalpenak jaso ostean, Pello Baztarrika alkateari eta gainerako zinegotziei galderak egiteko aukera izan zuten. Besteak beste, musika eskolaren proiektuaren ingurukoak, Espainiatik ezarri dituzten eta ezartzekoak diren araudi berriaren ingurukoak eta langabeziari aurre egiteko aukeren ingurukoak izan zituzten mintzagai.

 

Bisita gidatuak, prozesioak, haur astea eta Udaberriko Ekintzak... Asteazkenetik aurrera ekintza eta ekimen ugari izango dira herrian. Jarraian dituzue batzuren eta besteek egitarauak. Horrez gain, gogoratu Loiolako Turismo bulegoa zabalik dagoela martxoaren 22az geroztik. Hemen duzue ordutegia:

. Azkoitiko gune historikoa eta parrokia ezagutzeko bisita gidatuak, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. (Aurrez erreserbatu behar dira).

. Elizkizunak eta prozesioak

. Haur astea eta udaberriko ekintzak

Udaltzaingoaren oharrak:

-Azkoitia- Azpeitia maratoi erdia dela eta, larunbata goizeko 8:00etarako Julio Urkixoko (16-40 zenbaki bitartean)  aparkalekuak libre egon behar dute. Lasterketak irauten duen bitartean ez da errepidea moztuko, baina 15:00etatik 18:00etara trafiko geldoa egongo da tarteka. 

-Igandean Elosu bidea itxita egongo da 10:30etik 11:30era Gorla  igoerako txirrindulari lasterketagatik.

Jendetza batu zitzaion herenegun gauean Korrikari Azkoitian. Arratsaldean, ehunka umek hartu zuten parte Korrika txikian, eta iluntzean Azkaratetik iritsi eta Elosutik joan zen bitartean, beste horrenbeste herritarrek egin zioten harrera euskararen aldeko lasterketari, eta asko eta asko izan ziren bertan parte hartu zutenak. Udalak ere bi kilometro eskuratu zituen, eta present izan zen lasterketan; bi kilometro horietako bat Emakumeen Mahaiaren eskura utzi zuen zozketa bidez, eta talde horrek eman zuen lekukoa Lidl ingurutik Txerloiko biribilgunera. Azpeititik bueltan, berriz, eliz ataritik K5 parera arteko kilometroa egin zuen Udal korporazioak, Pello Baztarrika alkatea buru zutela. Lasterketako irudi batzuk hemen ikus ditzakezue.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29