Badatoz Andramaixek eta berrikuntzez beteta gainera. Herritarrek euren egindako zenbait proposamen kontuan hartu eta ekitaldi berriak izango dira aurten; besteak beste, haur eta gurasoen bazkari eta jolasak, koadrillen arteko kamiseta lehiaketa edo olinpiadak. Txupinazo garaian, berriz, Bittor Lizarralde izango du gogoan Udalak, azken hamarkadetan 18 bazkari herrikoia antolatzen zein beste hainbat ekitaldi kulturaletan laguntzen aritu den herritarra. Horrez gain, festa batzordeak zapi bereziak aterako ditu festetarako, tabernariek talde sonatuak ekarriko dituzte kontzertuetara... Azkoitiar guztiek parte hartu eta disfrutatzeko moduko egitaraua egiten saiatu da Udala, festa herrikoien aldeko batzordearekin, herriko eragileekin eta norbanakoekin elkarlanean. Eta hala egitera animatu nahi ditu azkoitirrak: atera kalera, parte hartu eta disfrutatu. Aurtenguek sekulekuk izengoei! Hemen duzue aurtengo egitaraua (bihar bertan banatuko da etxez-etxe).

 

Andramaixetan, Atanilloko pasoa itxita egongo da gauez. 21:00etatik 9:00etara egongo da itxirik, festetan paso horretan sortzen den zikinkeria ekiditze aldera. Izan ere, paso horren gaineko bizilagunak kexatuta zauden paso horretan festetan sortzen den zikinkeriarekin. Are gehiago, hori garbitzeko erabili izan diren produktuek kaltetu egin dute bebarruaren egoera eta horregatik hartu da erabakia. Udalak gizatasunez jokatzeko eskatu nahi die herritarrei eta herria behar bezala zaindu eta txukun mantentzeko ahalegina egiteko.

Loreto Aramendi, Ana Belen Garcia eta Alize Mendizabalek organo kontzertua emango dute asteartean (abuztuak 6) Andre Maria Elizan. Musika Hamabostaldiaren barruan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Hiru emakumeek bina pieza joko dituzte. Hemen duzue astearteko kontzertuaren programazio osoa.

Azkoitiko hainbat gunetako bizilagunak aspalditik ari dira kexatzen zenbaitek autoak espaloi gainetan aparkatzen dituztelako, oinezkoen irisgarritusuna oztopatuz. Hori dela eta, bidegurutze, oinezko pasabide eta espaloi gainetan aparkatzen dutenen kontra neurri zorrotzagoak hartuko ditu Udalak, eta isunak jartzen hasiko da. Gogora arazi nahi da espaloiak oinezkoentzat direla, errepideak autoentzako, eta aparkatzeko aparkalekuak daudela. Espaloietan autoak aparkatuz gero, oinezkoen eskubideak urratzen dira. Gurpildun aulkiek ezin dute bertatik pasatu, ez eta ume kotxeek ere eta oinezkoek ere, justu-justu. Irisgarritasuna ukatzeaz gain, arriskutsua ere bada, gainera, errepidera atera behar izaten delako eta han autoak ibiltzen direlako. Horregatik, gizatasunez eta zentzuz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei; azkoitiar guztien eskubideak bermatzeko ezartzen dira arauak eta arau horiek errespetatzeko eskatzen dugu.

Azkoitiko hainbat gunetako bizilagunak aspalditik ari dira kexatzen zenbaitek autoak espaloi gainetan aparkatzen dituztelako, oinezkoen irisgarritusuna oztopatuz. Hori dela eta, neurri zorrotzagoak hartuko ditu Udalak, eta isunak jartzen hasiko da. Gogora arazi nahi da espaloiak oinezkoentzat direla, errepideak autoentzako, eta aparkatzeko aparkalekuak daudela. Espaloietan autoak aparkatuz gero, oinezkoen eskubideak urratzen dira. Gurpildun aulkiek ezin dute bertatik pasatu, ez eta ume kotxeek ere eta oinezkoek ere, justu-justu. Irisgarritasuna ukatzeaz gain, arriskutsua ere bada, gainera,  errepidera atera behar izaten delako eta han autoak ibiltzen direlako. Horregatik, gizatasunez eta zentzuz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei; azkoitiar guztien eskubideak bermatzeko ezartzen dira arauak eta arau horiek errespetatzeko eskatzen dugu.

Bai Euskarari ziurtagiriaren bigarren maila eskuratu du Autobuses La Guipuzcoana S.A. enpresak, Zerbitzua Euskaraz maila hain justu.Gaur (astelehena) jaso dute enpresa horretako ordezkariek ziurtagiri hori, Ziurtagiria elkarteko eta Azkoitiko Udaleko ordezkarien eskutik. Argazkian Jose Luis eta Ane Iraeta, Autobuses La Guipuzcaona enpresako ordezkariak, Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria (ezkerrean) eta Agurtzane Epelde Udaleko euskara zinegotzia ageri dira, ziurtagiria jasotako unean.
Zerbitzua Euskaraz programa horretako bigarren mailako ziurtagiria da: aurrena Bidean maila da eta hirugarrena Zerbitzua eta Lana maila.

 

Abuztuaren 1 eta 2an Floreaga zaharreko parkina itxita egongo da. Aparkaleku horretarako sarbidea hobetzeko lanak egingo dituzte bi egun horietan, eta horregatik egongo da itxita. Horregatik, herritarrei eskatzen zaie aparkaleku hori abuztuaren 1eko goizeko 6:00etarako libre uztea. Barkatu eragozpenak
Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29