'Gure gorputza, gure erabakia. Emakumeok gure eskubideen jabe". Lema horrek jantziko du Martxoaren 8a Azkoitian. Emakumeen mahaiak eta Udalak elkarlanean antolatuta, martxoaren 7an hasiko dira ekitaldiak: Jatorri ezberdineko emakumeen arteko festa internazionala egingo da Elkargunean, 15:00etan hasita. Hortik aurrera, asteburu osoan eta martxoaren 29an, elkarretaratzeak, zinea eta bestelako hainbat ekitaldi ere egingo dira, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko (hemen duzue egitarau osoa)."Urte asko pasatu dira Olympe de Gouges, frantziarra, gillotinaz hil zutenetik, "Emakumearen eta Emakumezko Herritarren Eskubideen Adierazpena" idazteagatik. Urtean zehar mugimendu feministari esker berdintasunaren alde lortutako aurrerapausoak nabariak izan diren arren, benetako berdintasuna lortzeko asko falta da oraindik", eta horregatik dago oraindik aldarrikapenarena beharra. Hala azaldu dute Emakumeen Mahaitik. Ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte azkoitiarrak, eta Martxoaren 8a egun seinalatua izanda ere, berdintasunaren aldeko aldarrikapena eta borrokak egunerokoa izan behar duela gogora arazi dute.

 

Eguraldi txarra dela eta, aldaketak egongo dira inauterietako egitarauan: ostiral arratsaldean plazan egitekoak ziren ekitaldiak (merienda eta Eganen kontzertua), Gurea frontoian egingo dira. Ikastetxeetako desfilea egin ala ez, berriz, bihar 11:00etan erabakiko dute ikastetxeetan.

Azkotiko matadeiko eraikin berrienak 100 urte betetzeko ditu aurten. Herriaren historian, soziologian eta bilakaeran zeresan handia izan duen tokia da matadeixe eta hori abiapuntu hartua, beka bat sortu du Udalak, Azkoitiko azken 100 urteetako herri historia jaso eta liburu batean biltzeko. 6.000 euroko diru-laguntza izango da, eta proiektuak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 da. Badira lehen ere Azkoitiko historia jaso duten liburuak, kalitatezkoak, baina oraingoan bilatzen dena historia horren irakurketa berri bat egitea da, datuen eta gertaeren interpretazio bat, kontakizun bat. Hala azaldu du Xabier Gantzarain kultura zinegotziak. "Behin Iñigo Aranbarrik esan zuen bezala, 'Historia datuz jositako zabortegi bat da', eta orain, datuak baino, lan akademikoa baino, kontakizun historiko bat behar dugu". Bekaren oinarriak, hemen.

 

Iaz egin zuten aurrenekoz esperientzia pilotua: Gipuzkoako Diputazioak Urola bailarako herritarren esku utzi zuen 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzea. Aurrekontu parte-hartzaileak sustatzeko aurreneko pausoa izan zen, eta emaitzarekin gustura dago aldundia. Hala azaldu zuen atzo Martin Garitano Ahaldun Nagusiak, iazko prozesua baloratzeko egindako bileran. Bailaran zazpi proiektu martxan jartzea erabaki zuten iaz eta horiek martxan jarriko dira aurten. Hori nola egin aztertzeko herritarren jarraipen taldea eratu zen atzoko bileran, besteak beste, eta besteak beste, iaz hasitako bideari aurten ere jarraipena emango zaiola jakinarazi zuten Diputazioko arduradunek. Urolan ez ezik, Bidasoan, Tolosaldean eta Oarsoaldean ere egingo dira aurten aurrekontu partehartzaileak. Hala, 2 milioi euro utziko ditu herritarren esku Diputazioak 2014an.

 

Urolab ekintzailetasun mugimenduak "Sormen tailerra" antolatu du ostiralerako (otsailak 28). Bertan, "Brainstorming" (ideia zaparrada) teknika landuko da bi erronka nagusiren inguruan: Nola sortu eskualdeko elikadura burujabetza landuko duen talde eragile bat eta nola sustatu eskualdeko ekintzaileen artean coworkinga edo elkarlana? Galdera horien inguruan pentsatu eta iritzia eman nahi duen eskualdeko herritar oro gonbidatu nahi dute parte hartzera. Sormen tailerra 18:00tan hasiko da, Elkargunean, eta esan bezala, eta Urolabeko kideek bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak (Iraurgi Berritzen talde eragileko kideetako bat da). Zalantzaren bat izanez gero, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera e-mail bat bidali. Informazio gehiago: www.urolab.eu webgunean.

Mintzalaguneko kideek euskal dantzak gertutik ezagutzeko parada izan dute asteburuan. Euskaldun zaharrak eta berriak batu eta euskaraz hitz egitea helburu duen programa horretako kideak Sahatsa dantza taldearen entseguan izan ziren larunbat arratsaldean, dantzariak, dantzak, euren erropak eta euskal folklorearen zati bat gertutik eta protagonisten ahotik ezagutzeko. Hogei bat lagunek egin zuten bisita.

Gogoratu mintzalagun programan urte osoan eman daitekeela izena, bai euskaldun zaharra izan bai euskaldun berria izan. Beraz, norbaitek interesa badu izena emateko pasa dadila udaletik ala AEk-tik ala deitu dezala 943-15 10 89 ala 943-85 71 75 telefonoetara.

 

 


 

 

Irabazi asmorik gabeko erakunde eta taldeek eskatu ditzakete jada ingurumenarekin lotutako zenbait programa eta jarduera egiteko diru-laguntzak. Oinarriak eta eskaera orria on-line daude udal webgunean. Eskariak egiteko eazkeneko eguna martxoaren 27a da.

Azkoitiko Udala irrizale izendatu du Irrien Lagunak Klubak, beste hainat udal eta ikastetxerekin batera. Herenegun izan zen izendapen ekitaldia eta bertan, Elkar taldeko Olatz Osak bertaratutako udal eta ikastetxeetako ordezkariei ongietorria eta eskertza eman eta Klubaren eta proiektuaren jatorria azaldu zien. Gero, Joxe Mari Agirretxek hartu zuen hitza Irrien Lagunak Klubaren izenean eta Klubak azken hiru urteetan egindako ibilbidea laburbildu zuen; irrienlagunak.com webgunea eta abenduan argia ikusi zuen bizipoza.org ataria, klubaren inguruko sare sozialak, ikuskizun eta jolas gune arrakastatsuak, Zeraingo barnetegia, Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta, noski IRRIA aldizkaria. Hain zuzen ere IRRIZALE izendapenak irrien lagunak proiektua oro-har eta bereziki IRRIA aldizkariaren sustapenean bidelagun ditugun 59 Udal eta 94 ikastetxe horiei aitortza egiteko egin zuten ekitaldia, antolatzaileek azaladu zutenez.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29