Irabazi asmorik gabeko erakunde eta taldeek eskatu ditzakete jada ingurumenarekin lotutako zenbait programa eta jarduera egiteko diru-laguntzak. Oinarriak eta eskaera orria on-line daude udal webgunean. Eskariak egiteko eazkeneko eguna martxoaren 27a da.

Azkoitiko Udala irrizale izendatu du Irrien Lagunak Klubak, beste hainat udal eta ikastetxerekin batera. Herenegun izan zen izendapen ekitaldia eta bertan, Elkar taldeko Olatz Osak bertaratutako udal eta ikastetxeetako ordezkariei ongietorria eta eskertza eman eta Klubaren eta proiektuaren jatorria azaldu zien. Gero, Joxe Mari Agirretxek hartu zuen hitza Irrien Lagunak Klubaren izenean eta Klubak azken hiru urteetan egindako ibilbidea laburbildu zuen; irrienlagunak.com webgunea eta abenduan argia ikusi zuen bizipoza.org ataria, klubaren inguruko sare sozialak, ikuskizun eta jolas gune arrakastatsuak, Zeraingo barnetegia, Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta, noski IRRIA aldizkaria. Hain zuzen ere IRRIZALE izendapenak irrien lagunak proiektua oro-har eta bereziki IRRIA aldizkariaren sustapenean bidelagun ditugun 59 Udal eta 94 ikastetxe horiei aitortza egiteko egin zuten ekitaldia, antolatzaileek azaladu zutenez.

Diputazioak esperientzia pilotu bat jarri zuen iaz martxan eskualdean, herritarren partaidetza handitzeko: Foru Aldundiaren aurrekontuetako 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzea bertako herritarren esku utzi zuen. Eta hala eginzuten, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Beizama, Errezil eta Aizarnazabaleko herritarrok; hainbat bileraren ondoren, honako proiektua lehenetsi zituzten: mendi eta baserri bideak txukuntzea, burujabetza energetikoa lantzeko plangintza bat egitea, haur eta gazteentzat partaidetza programa bat egitea, Lasao eta Zestoa arteko trenbide zaharra egokitzea, eta baita eskualdeko oroimen historikoa eta historia berreskuratzeko plangintza bana egitea. Eta horiek egingo ditu aurten Diputazioak eskualdean, herritarrekin batera. Hori nola egin, parte-hartze esperientzia horren baloratu eta aurtengorako asmoak azaltzeko bilera egingo du Diputazioak asteartean. Besteak beste, bertan izango da Martin Garitano Ahaldun Nagusia.

 

Bailarako ume txikien gurasoek pardel berrerabilgarrien aldeko apustua egitea nahi du Urola Erdiko Mankomunitateak. "Etorkizuna da, ingurumenarentzat, haurrarentzat eta poltsikoarentzat hobeak direlako". Gipuzkoan sortzen den errefusaren %70-80 pardelek osatzen dutela erakutsi dute datuek, eta hor eraginda hondakinen murrizketa salto handia egingo delakoan daude. Horrez gain, ekonomikoki ere merkeagoa da: batez beste, haur batek bere bizitzan 1.800-2.00 euro gastatzen ditu pardeleta eta berrerabilgarriak erabiliez gero 220 euro ingurekin moldatuko litzateke.  Eta garrantzitsuena, haurraren osasunarentzat hobeak dira berrerabilgarriak, produktu toxikorik ez dutelako eta dermatitis arriskurik ez dutelako, besteak beste. Horregatik eta pardel horien erabilera sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan Mankomunitateak: datorren astean hitzaldiak emango ditu herri ezberdinetan, pardel horien nondik norakoak azaldu eta zalantzak argitzeko, eta erabilera sustatzeko, 50 familiri %50eko hobaria emango die. Azkoitian datorren ostegunean izango da hitzaldia, hilaren 27an, 18:00etan Elkargunean.

 

SPRI enpresa garapenerako euskal agentziak enpresa txiki eta ertainentzat RENOVE plana martxan jarri du. Diru-laguntza horrek makinariaren kostuaren %15a finantzatzen du, beti ere makinako gehienez 70.000 euro eta guztira, gehienez, 100.000 euro. Diru-laguntza jasotzeko baldintzak, berriz, honakoak dira: makinak  2014an eskatuta egon behar du eta diru-laguntza eskatzerako kostuaren %10a ordainduta. Eskaera Internet bidez  egin behar da (www.spri.es) eta behin dirua jasota, 12 hilabete dituzte makinaria ipintzeko + beste 3 hilabete likidazioa eskatzeko. OSALANek begiztapen lanak egingo ditu, ikusteko makina instalatuta dagoela.

Informazio edo laguntza gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin 943 85 11 00.

Zaborraren eta uraren tasetan %90era arteko hobaria lortzeko aukera dute zenbait azkoitiarrek, familiako kideen eta diru sarreren arabera. Hobari horren inguruko informazio osa udaletxeko harrera bulegoan dago eskuragai, eta hobariaren eskaria ere bertan egin beharko da. Azken eguna, martxoaren 7a.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldean sustapen ekonomikoa bultzatzeko plan bat prestatzen ari da eta plan hori aurkezten izan da aste honetan Intsausti Jauregian. Bilera horretan, Diputazioko Lurralde Garapen eta Berrikuntzako arduradunak eta Gipuzkoako garapen agentzia ezberdinetako ordezkariak bildu dira, eta Aldundiaren proposamen zirriborroa aztertu dute. Helburua da proposamen hori eragile guztien artean landu, ekarpen zein bestelako iradokizunak jaso eta elkarlanean plan definitibo bat egitea, krisi ekonomikoaren aurrean, ahalik eta neurri eraginkorrenak hartzeko. Iraurgi Berritzeneko ordezkariak ere bertan izan ziren, euren ekarpenak egiten.

`Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako irabazleen lanak ikusteko erakusketa zabalduko du Udalak ostiralean (hilak 21), Torre Zurin. Erakusketa otsailaren 21, 22, 23 28, martxoak 1 eta 2an egongo da ikusgai, ohiko ordutegian.

Juan Mari Ibarzabal, Iñigo Olarte, Iñaki Aranburu, Valen Garcia, Angel Olabarria, Mikel Zengotita, Juan Luis Odriozola, Iñigo Manterola, Javier Beristain eta Luis Llavoriren lanak egongo dira ikusgai, eurak izan baitira lehiaketaren irabazleak. 'Naturaren ikuskizuna' gaia buruan hartuta ateratako argazkiak dira.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29