Bailarako bost ikastetxeetako ikasleak Azkoitiko Udaleko Pleno aretoan izan dira ikasturte honetan garatu duten proiektu berri bat aurkezten eta izandako esperientzia kontatzen. Elkarrekin Eraikitzen da proiektu hori, eta bertako ikastetxe eta eragile publiko zein pribatuk hartu dute parte, Iraurgi Berritzenek koordinatuta. Ikastetxe bakoitzak kasu ezberdinak aztertu eta landu ditu, eta ikasleak enpresetan, elkarteetan, eta beste hainbat eragilerekin elkarlanean aritu dira euren proiektuak egiteko: eragile jakin batzuk diztuzten arazoak aztertu dituzte eta irtenbideak aztertu eta planteatu dituzte. Gaurko topaketan adierazi dutenez, hasieran zaila egin zaie gaiari heltzea "oso seguru ez baikenekien nondik jo, baina azkenean asmatu dugu eta egin ditugu gure proiektuak". Proiektu pilotua izan da, eta hobetzeko asko duela adierazi dute ikastetxeetako eta eragile ezberdinetako ordezkariek, baina guztiz aberasgarria eta jarraitzeko modukoa dela ere bai. Hemen duzue proiektuaren inguruko informazio osoa

AEK euskaltegiko ikasleek kantuz eta umorez esan zioten agur  2013-2014 ikasturteari. TTakun tabernatik abiatuta, kantu poteoa egin zuten 19:00etan hasita, bereziki prestatutako kantu liburuak eskuan zituztela. Iraurgi abesbatzako zenbait kide ere aritu ziren euskara ikasleekin eta horiei esker, kantu ezagunen tonua eta doinua egokia lortu zuten. Euren giroa ikusita, hainbat herritar ere elkartu zitzaizkien kantura. Bukatzeko, afaria egin zuten Jubilatuen tabernan. Hemen dituzue argazki gehiago, ikusgai

Festak izango dituzte asteburuan Elosu eta Attola auzoetan, Otaba jaiak hain justu: auzo bazkariak, tortilla patata lehiaketak, jolasak, trikitilariak... egitarau oparoa osatu dute bai batean eta bi bestean. Bertaratu eta jaiez gozatzeko dei egin dute bi auzoetako bizilagunek; "giro ezinhobea eta ederra egongo delako". Hemen Elosuko Otabatako egitaraua eta hemen Attolakoa.

Gaur, ekainak 19, azken kurtso eguna da AEK euskaltegian eta Mintzalagun egitasmoan, eta ikasturtea behar bezalako amaiera emateko kantu poteoa egingo dute Iraurgi Aberbatzako zenbait kideren laguntzarekin. 19:00etan abiatuko dira Ttakun tabernatik eta 21:00ak arte arituko dira kantuan tabernaz taberna. 21:00etan, kurtso amaierako afaria egingo dute Jubilatuen tabernan.

Udan sartzear, gero eta gertuago somatzen dira herriko festak eta horren jakitun, Andramaxek iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta oinarrietan ez aldaketarik egongo. Lanak aurkezteko epea ekainaren 25ean zabalduko da, eta azken eguna uztailaren 10a izango da; horren ondotik, uztailaren 12tik 13ra erakusgai jarriko dira kartel horiek, herritarrek ikusi eta gogokoena aukeratzeko. Epaimahaia aditu talde batek osatuko du, eta herritarrek erakusketa hortan emandako botoak ere kontuan hartuko dira. Erakusketa Elkargunean izango da aurten, aipatu bi eguneran, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak, ikusgai.

 

Umeen danborradako arropak itzultzeke dituzte oraindik zenbaitek, eta lehenbailehen egiteko eskatu nahi die Udalak pertsona horiei. Hilaren 30a baino lehen eraman beharko dituzte udaletxeko harrera bulegora, seme-alabaren izena jarrira. Zalantzarik izanez gero, Kultura Sailera (943-857170) deitu.

Gaztien Herrixe moiu ipurdixe partaidetza prozesua azken txanpan da eta ostiralean (ekainaren 20a) egingo dute azken topaketa. 19:00etan hasita, afari topaketa egingo dute gazteek, eurek Udalari egindako proposamenak egokien nola bideratu aztertzeko. Izan ere, gazteek egindako proposamenak jada aztertu dituzte udal teknikari eta politikoek, eta horiek eguneroko udalaren jardun eta politiketan nola txertatu zehaztea falta da orain. Udalak berak egin ditu proposamen batzuk eta horiek eta beste aukera batzuk aztertuko dituzte gazteek ostiraleko bileran.

Kaleko zakarrontzietan ere gaika sailkatzeko aukera bermatzeko asmoarekin, Alde Zaharreko zakarrontziak moldatu eta egokitzen ari da Udala. Horretarako, gune horretako zakarrontziak kendu egin ditu, behar bezala margotu eta egokitzeko. Lan horiek egin bezain pronto jarriko dira zakarrontziak dagozkien tokietan .Zakarrontziak berriz jarri aurretik hondakinak gertuen dauden edukiontzietara botatzeko eskatzen zaie herritarrei. Barkatu eragozpenak
Al Ar Az Og Or Lr Ig
26
27
28
29